36. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

LEOTZ

Aurrekontuetako aldaketa. Hasierako onespena

Leozko Udalak, 2009ko otsailaren 13ko osoko bilkura arruntean, 2008ko udal aurrekontuko 1/2008, 2/2008 eta 3/2008 zk.ko aldaketak onetsi zituen, bi kreditu bereziri eta kreditu gehikuntza bati dagozkienak, hurrenez hurren.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau :bon.ean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Iratxetan (Leotz), 2009ko otsailaren 16an.-Alkatea, Endika Zabalza Murillo.

Iragarkiaren kodea: L0910543