36. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ARTAXOA

Bigarren aldaketa 2008ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Artaxoako Udalak, 2008ko abenduaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2008ko ekitaldirako onetsitako aurrekontuan lehen aldaketa egiteko espedientea.

Espedientea jendaurrean egon da 15 egun baliodunean, dagokion iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean (2008/01/26) eta Udalaren iragarki oholean agertu ondoan, eta epe horretan ez bizilagunek ez interesdunek ez dute erreklamazio, kexa edo ohar bakar bat ere aurkeztu; hortaz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, behin betikoz onetsitzat jo da. Hona hemen laburpena:

GASTUAK:

1 412 625. Zahar etxean igogailua paratzea: 39.501,00 euros.

DIRUSARRERAK:

1 75517. Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza: 23.700,00 euros.

148201. Zahar etxerako ekarpena: 15.801,00 euros.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean izan daitezen.

Artaxoan, 2009ko otsailaren 13an.-Alkatea, Pedro María Egea Ortiz.

Iragarkiaren kodea: L0910502