36. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.3. Nahitaezko desjabetzea

ARTAXOA

Artaxoako jarduerako ekonomikoen eremuko kanpo zerbitzuen proiektua. Behin betiko onespena

Artaxoako Udalak, 2009ko urriaren 9an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Artaxoako jarduerako ekonomikoen eremuko kanpo zerbitzuen proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda, eta orobat onestea horiek desjabetzeko espedientea eta horien onura publikoaren aitorpena eta deklarazioa, baita hori guztia jendaurrean edukitzea ere hamabortz egunean.

Geroago, ikusi da ureztatzeko hodi baten kokalekua kanbiatu beharra, Artaxoako 2. poligonoko 353 eta 354. finketan gaur egun dagoen zortasuna lekuz aldatu beharrez. Horretarako, beharrezkoa da 439,79 m² aldi batean berrokupatzea Artaxoako 2. poligonoko 353. lurzatian, eta 3306,97 m², berriz, 354.ean. Hori dela-eta, banan-banan jakinarazi zaie ukipen berri honek ukituriko jabeei, eta ukipena, berriz, jendaurrean jarritako ondasun eta eskubide ukituen zerrendan jadanik sarturik dauden kontzeptuei erantsi.

Alegazio epea luzatu da, bertzalde.Epe horiek iraganik eta inork alegazio bakarrik ere aurkeztu ez duenez, bidezko da behin betikoz onestea proiektu hori, adierazitako aldaketa barne dela.

Horrenbertzez, bertan diren guztiak bat etorrita, honako hau erabaki da:

Lehenbizikoa.-Behin betikoz onestea Artaxoako jarduerako ekonomikoen eremuko kanpo zerbitzuen proiektua, ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda eta guzti. Onespen horrek berarekin dakar onura publikoaren eta okupatu beharraren deklarazioa.

Bigarrena.-Nafarroako Gobernuari eskatzea, horretarako organo eskuduna baita, ukitutako ondasun eta eskubideei buruzko presako deklarazioa egin dezala, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako ondorioak izan ditzan, beharrezkoa baita Artaxoako industrialdeak sarbide eta kanpo zerbitzu egokiak izatea.

Hirugarrena.-Behar den kreditu kopurua atxikitzea, ordaindu ahal izateko ukitutako ondasun eta eskubideen balio justua eta desjabetze prozeduraren ondorio diren gainerako obligazioak.

Laugarrena.-Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko egunkari batean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea.

Artaxoan, 2009ko otsailaren 17an.-Sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0910500