36. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

16/2009 EBAZPENA, martxoaren 12koa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoetako zaindari nagusi eta alboko zaindari nagusi izateko 14 lanpostu, B mailakoak, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak, azaroaren 26ko 214/2008 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako zaindari nagusi eta alboko zaindari nagusi izateko 14 lanpostu, B mailakoak, oposizio-lehiaketa bidezko barne igoera murriztuaren bitartez betetzeko deialdia onetsi zuen.

Ebazpen hori 2008ko 151. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 12an.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendariak, otsailaren 4ko 8/2009 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zuen. Ebazpena 2009ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 18an.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Administrazio Erroko Langileen Batzordeak bera ordezkatzeko bi mahaikide proposatu dituenez, bidezko da horiek izendatzea.

Bestaldetik, oposizioaldia deialdiaren 6.1 oinarrian ezarririko hilabetean ezin hasi denez, 2009ko martxoa arte atzeratuko da, lehen oposizioko data, ordua eta tokia finkatuz.

Horrenbestez, eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 26ko 103/2008 Ebazpenaren bidez (2008ko 86. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 14koa) esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako zaindari nagusi eta alboko zaindari nagusi izateko 14 lanpostu, B mailakoak, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea. Eranskinean ageri da.

2. Izendatzea, langileak ordezkatzeko eta langileen batzordeak proposatuta, Isabel Artieda Urrestarazu mahaikide, eta Xabier Azpíroz Latasa, haren ordezko.

3. Oposizioaldiko lehenbiziko ariketa 2009ko martxoaren 31n eginen da, asteartearekin, 9:00etan, Urrutiko Hezkuntzako Unibertsitate Nazionaleko ikasgela nagusian (Sadar errepidea, zk.g., Iruña, Sario eraikinaren ondoan). Ariketarako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena aldean dutela agertu beharko dute. Azterketara agertzen ez direnak edo arestian aipatutako agirietakoren baten bidez beren nortasuna frogatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.

4. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea eta :bon.ean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, hala ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan.

Iruñean, 2009ko martxoaren 12an.-Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendaria, Tomás Rodríguez Garraza.

ERANSKINA

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Onartuak:

AGUINAGA BIENES, ÁNGEL EDUARDO

ALZUETA FERNÁNDEZ, JUAN JOSÉ

ANTÓN LÁZARO, JESÚS MANUEL

ARRIZURIETA BILDARRAZ, MARÍA TERESA

BERGERANDI ECHEVERRÍA, ALBERTO JOSÉ

CORERA OROZ, JUAN JOSÉ

CRESPO ARGUIÑANO, JOSÉ MANUEL

ERDOZÁIN RIVED, FRANCISCO JAVIER

ESCOBAL TAMAYO, MARCOS

FUENTES NIETO, GABRIEL

GARCÍA ENÉRIZ, DANIEL

GARCÍA-FALCES LARRAÑETA, JOSÉ JAVIER

GARDOQUI ALCORTA, UNAI

GUELBENZU GARRO, VICENTE

IRIARTE BAÑEZ, JUAN CRUZ

ITURRIA ARBURUA, XABIER

LACUNZA ORTIGOSA, JOSÉ ANTONIO

MARTICORENA ENDARA, ALEJO

MARTICORENA ENDARA, FRANCISCO JAVIER

MENDÍA VILLANUEVA, FERNANDO

NIETO ECHEVERRÍA, JOSÉ FERMÍN

OLAVE ROS, JAVIER

PÉREZ-NIEVAS MARTÍNEZ, JOSÉ ANTONIO

TAPIA CASAMAYOR, RAFAEL

VELASCO EGUÍA, EDURNE

ZUAZU VISCARRET, JAVIER

Baztertuak:

2.1.b oinarrian eskatutako baldintzak ez betetzeagatik edo ez frogatzeagatik:

DÍEZ HUGUET, JAVIER

ETXETXIKIA PÉREZ, BONIFACIO

EUSA GARATEA, EDUARDO

Iragarkiaren kodea: F0911803