36. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

MENDIGORRIA

Santiago Longaderaren bazkalekuaren aprobetxamendua errentan

Mendigorriko Udalak, 2009ko otsailaren 27an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen Santiago Longaderaren bazkalekua errentan hartzeko herritar guztiei dei egitea.

Bazkalekuak 656 hektarea ditu. Lehenengo urteko errenta 6.072,48 eurokoa izanen da. Ondoren, eguneratu eginen da abeltzaintzako produktuen -gizentzeko ardien- prezioen indizearekin.

Esleipenaren epea 2009ko ekainaren 30etik 2012ko irailaren 30 artekoa izanen da.

Interesdunek hogei egun balioduneko epea izanen dute, iragarki hau ediktuen oholean argitaratzen denetik aitzina, Mendigorriko laborantzako herrilurren aprobetxamendurako eskabideak aurkezteko.

Mendigorrian, 2009ko martxoaren 3an.-Alkate udalburua, Javier Osés Zúñiga.

Iragarkiaren kodea: L0911648