36. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

LIZARRA

Lizarra auzoan igogailuak paratzeko obren lizitazioa

1. Entitate esleitzailea: Lizarrako Udala.

2. Kontratuaren xedea: "Lizarra auzoan igogailuak paratzeko" obrak egitea. Lanak egiteko epea: 6 hilabete, gehienez.

3. Tramitazioa eta prozedura: presakoa, negoziatua eta prentsan iragarria.

4. Lizitazioaren aurrekontua: 395.459,86 euro (BEZa barne).

5. Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea: Lizarrako Udala. Sorkunde Garbiaren pasealekua, 1, 31200 Lizarra.

6. Kontratistaren baldintza berariazkoak. Baldintza ekonomiko administratiboen agirian adierazitakoak (ez da sailkapena eskatzen).

7. Parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea: aurkezteko azken eguna: 10 egun natural, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: baldintzen agiriko 13. klausulan zehaztutakoa.

Aurkezteko tokia: eskaintzak Lizarrako Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren bitartekoetako bat baliatuz.

8. Enpresak hautatzeko irizpideak, eskaintzak aurkez ditzaten gonbitea eginen baitzaie (3-5 enpresa): baldintzen agiriko 13. klausulan zehaztutakoak.

-Enpresaren bitartekoak oro har. Obrarako ezarritako bitartekoak eta prozesuak (teknikoak, materialak eta giza baliabideak)

-Kontratua gauzatzean aplikatuko diren neurriak ingurumena kudeatzeko.

9. Zein atari informatikotan edo web gunetan agertuko diren deialdiari buruzko argibideak edo eskuratzen ahal diren agiriak: http//www.navarra.es/home-es/Catalogo+de+servicios /Portal+Contratacciones/

Lizarran, 2009ko martxoaren 17an.-Alkate udalburua, María Begoña Ganuza Bernaola.

Iragarkiaren kodea: L0911994