36. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

NAFARROAKO ERDIALDEKO KIROL, GIZARTE
ETA KULTUR ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2008ko plantilla organikoa. Aldaketa

2009ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 12an, Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultur Zerbitzuen Mankomunitatearen 2008ko ekitaldiko plantilla organikoaren hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurreko aldia iragan eta plantilla organikoaren aurka inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276.2 artikuluan xedatuarekin bat.

Tafallan, 2009ko otsailaren 4an.-Mankomunitateko burua, José Carlos Lerga Esquíroz.

Iragarkiaren kodea: L0910567