36. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

LEITZA

Alkatetzaren eskuordetza

Leitzako Udaleko alkateak, 2009ko otsailaren 20an, ondoren hitzez hitz heldu den ebazpena eman zuen:

"Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3. artikuluari eta Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikioari buruzko Erregelamenduaren 47. artikuluari jarraituz, erabaki dut:

1.-Alkate naizen aldetik ditudan eskurantzak Jon Arangoa Abadia lehen alkateordeari eskuordetzea, nire ordezkoa izan dadin aurtengo martxoaren 7tik 15 bitarteko egunetan, Leitzako udalerritik kanpo nagoen bitartean.

2.-Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak sor ditzan."

Leitzan, 2009ko otsailaren 23an.-Alkatea, Javier Zabalo Betelu.

Iragarkiaren kodea: L0910792