36. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

LEGARIA

Kargudunen ordainsaria

Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluan xedatutakoari jarraituz, Legariako Udalak, 2008ko apirilaren 22an egindako bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

Erabakia:

a) Udalbatzako kideen ordainsariak onestea, beren karguan aritzeagatik sortutako gastuen kalte-ordain gisa eta, beraz, diru sari hauek finkatzea:

-100 euro, bilkura bakoitzeko; gehienez ere 700 euro urtean, zinegotzi bakoitzeko.

-500 euro hilabetean, Alkatetzarako.

b) Diru sari horiek gastu gisa ordainduko dira eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergatik salbuetsirik geldituko dira, 22/1998 Foru Legearen 14. artikuluarekin bat.

c) Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean argitara dadila agintzea.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Legarian, 2009ko otsailaren 16an.-Alkate udalburua, José Javier Echeverría Martínez.

Iragarkiaren kodea: L0910523