36. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

BERIAIN

Deialdia, Beriaingo Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko.
Izendatzeko proposamena

Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 31. artikuluan xedatua aplikatuz, Beriaingo Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko epaimahaiak Susana Mendo Echeverría andrea izendatzeko proposamena egin du, hura baita puntuaziorik handiena lortu duen izangaia.

Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, deialdiaren 10.1 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko (deialdia 2008ko 53. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 28an).

Beriainen, 2009ko otsailaren 18an.-Alkatea, Rafael Blanco Pena.

Iragarkiaren kodea: L0910583