36. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Uraren gaineko araudi teknikoko 7, 40, 41, 42 eta 43. artikuluen aldaketa. Hasierako onespena

Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2008ko azaroaren 18an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea uraren gaineko egungo araudi teknikoko 7, 40, 41, 42 eta 43. artikuluen aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza fiskaletako aldaketak behin betiko onetsita geldituko dira, eta osorik emanen dira argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Garesen, 2009ko otsailaren 13an.-Mankomunitateko burua, Pedro María Egea Ortiz.

Iragarkiaren kodea: L0910564