36. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Ordenantzak eta prezio publikoen behin betiko onespena

Sakanako Mankomunitateak, 2008ko azaroaren 20an egin bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen:

a) Ordenantza Fiskal Orokorra.

b) Hiri hondakin solidoak bildu, tratatu eta aprobetxatu edo desegiteko eta zerbitzu horri loturik dauden gainerako jarduerak egiteko tasak arautzen dituena, eta 2009ko tasak aldatzea

c) Ordenantza Fiskala, Agiriak eman eta tramitatzeko tasak arautzen dituena.

d) Sakanako Mankomunitateak antolatutako Hezkuntza, Kultura, Kirol edo Gizarte ikastaro eta Jardueretarako sarrera, inskripzio edo matrikuletako prezio publikoak erregulatzen dituen araua eta e) Ordenanza Fiskala, ur horniduraren eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzu eta jardueren tasak/prezio publikoak arautzen dituena.

Onesteko erabakia 2008ko 155. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 29an, eta jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu; hortaz ordenantza horiek behin betikoz onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioetarako, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan zedatutakoari jarraikiz.

Lakuntzan, 2009ko urtarrillaren 30ean.-Lehendakaria, Miguel Angel Zubiria Galartza.

ORDENANTZA FISKAL OROKORRA

Oinarria

Ordenantza hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak (1995eko martxoaren 20ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean) xedatzen duenari jarraikiz ezarri da.

I. KAPITULUA

Oinarri orokorrak

1. artikulua. Honako ordenantza fiskal orokor honen xedea da Sakanako Mankomunitatearen zerga araubidea osatzen duten ordainarazpen guztiendako arauak eta oinarri orokorrak finkatzea.

Ordenantza honen arauak ordenantza partikularren osagarritzat hartuko dira, azken horiek berariaz arautzen ez duten guztian.

2. artikulua. Tokian tokiko ordenantza fiskalek eta honako honek ere agintzen duten bezala, zergak ordaintzeko obligazioa guztiena da, eta obligazio horrek zerga-eskubide eta betebeharrak izan ditzaketen pertsona fisiko eta juridiko guztiak edo nortasun juridikorik gabeko subjektuak hartzen ditu bere esparruan, betiere, berdintasun eta ahalmen ekonomikoaren oinarriak aintzat hartuz (2/1995 Foru Legearen 56.a artikulua).

3. artikulua. Sakanako Mankomunitateak onetsitako ordenantza fiskalek Mankomunitatearen eskumenen erabilera eremu osoan izanen dute indarra, eta ezin izanen da kargarik ezarri entitate zerga-ordainarazlearen lurraldetik kanpo egindako negozio, egintza edo gertaerengatik (2/1995 Foru Legearen 56.b artikulua).

4. artikulua. Mankomunitate honek ordainarazten dituen tributuen subjektu pasiboek behar bezalako frogabidez hornituriko kontsultak egiten ahal dizkiote Mankomunitateari, kasu bakoitzean dagokien tributu arloko erregimen, sailkapen edo kalifikazioari buruz.

Erantzunak informazio soilaren balioa izanen du eta ez egintza administratiboarena, eta ez dio loturarik ezarriko administrazioari.

Hala ere, bere kontsulta egin ondoren, eskudun organoaren erantzunak dioenaren arabera bere tributu arloko betebeharrak betetzen dituen subjektu pasiboak ez du erantzukizunik izanen, baldin eta 2/1995 Foru Legearen 63.3 artikuluan adierazten diren baldintzak betetzen badira.

Interesdunek ezin izanen dute inolako errekurtsorik aurkeztu kontsulta baten erantzunaren aurka, nahiz eta gero erantzun horretan oinarritutako egintza administratiboaren aurka egitea zilegi izanen duten (2/1995 Foru Legeko 63.4 artikulua).

5. artikulua. Mankomunitate honek indarra duten ordenantza fiskalen kopiak eskuratuko dizkie eskatzen dizkiotenei, aldez aurretik egintza horretarako indarra duten tasak ordainduta.

Ordenantzek beraietan ezarritako epean izanen dute indarra. Eperik ezartzen ez bada, mugarik gabeko iraupena dutela ulertuko da (2/1995 Foru Legearen 14. artikulua).

II. KAPITULUA

Zerga harremanaren elementuak

Zergapeko egintza

6. artikulua. Zergapeko egintza izaera juridikoa edo ekonomikoa duen betebeharra da, ordainarazpen bakoitza finkatzeko behar den ordenantzan zehaztutakoa, eta hura gauzatzeak zerga ordaintzeko obligazioa sorrarazten du.

Ordenantza fiskal partikular bakoitzean zehaztuko da zergapeko egintzaren izaera, zerga ordaindu beharra zein kasutan sortzen den adierazita.

7. artikulua. Ez da analogia onartuko zergapeko egintzaren edo salbuespen edo hobarien esparrua bere muga hertsietatik harata hedatzeko (2/1995 Foru Legearen 65. artikulua).

Subjektu pasiboa

8. artikulua. a) Subjektu pasiboa pertsona natural edo juridikoa da, zeina, ordainarazpen bakoitzari buruzko ordenantza partikularrari jarraikiz, zergak ordaintzera beharturik baitago, zergadun nahiz haren ordezko gisa.

Zergaduna pertsona natural edo juridikoa da, zeinari ordainarazpen bakoitzaren ordenantzak (2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz) zergapeko egintzari darion tributu karga ezartzen baitio, bakarka edo beste batzuekin batera.

Zergadunaren ordezkoa subjektu pasiboa da, zeina, ordenantzak edo legeak hala beharturik eta haren ordez, behartuta baitago zerga betebeharraren prestazio material eta formalak betetzera.

b) Subjektu pasibotzat hartuko dira, halaber, jaraunspen jasogabeak, ondasun komunitateak eta beste entitate batzuk, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomiko edo ondare bereizi zergagarri bat osatzen badute.

Zerga harremanaren aldaezintasuna

9. artikulua. Subjektu pasiboaren eta zerga betebeharraren gainerako elementuak ez dira partikularren egintza edo hitzarmenen eraginpean aldatzen ahal.

Egintza edo hitzarmen horiek ez dute administrazioan ondoriorik izanen, haien ondorio juridiko-pribatuak ezertan galarazi gabe.

Zerga oinarria

10. artikulua. Zerga-oinarritzat hartuko da:

a) Zergapeko egintza ezarpen modulutzat kalifikatzea, tributu zorra kopuru finkotan mugatzen denean.

b) Zergapeko egintzaren kopuru, pisu edo neurri unitateen multzoa. Unitate horien gainean ezarriko da tarifa egokia, tributu zorra zehaztera iristeko.

c) Zergapeko egintzaren balorazioa diru unitatetan, administrazioak kontuan hartutakoa. Kopuru horri (indarra duen arautegiari jarraikiz behar diren murriztapenak egin ondoren, kasua bada) tasa egokia aplikatuko zaio, tributu zorra zehaztera iristeko.

Ordainarazpenak, beren ezaugarriak direla medio zergapeko egintzen jarraitasuna eragiten duten kasuetan, erroldatu, matrikulatu edo erregistratu egin beharko dira.

Likidazio-oinarria

11. artikulua. Likidazio-oinarritzat hartuko da zerga-oinarrian eginiko murrizketen emaitza. Murrizketa horiek kasuan kasuko ordainarazpena arautzen duen legean edo ordenantzan ezarrita daudenak dira.

Karga-tasa

12. artikulua. Karga-tasatzat hartuko dira likidazio oinarriari kuota zehazteko aplikatzen zaizkionak, izaeraz proportzionalak edo progresiboak izan daitezkeenak.

Kuotaren zehaztapena

13. artikulua. Kuota honela zehaztuko da:

a) Dagokion ordenantzan zerga-modulu gisa seinalatutako kopuru finkoaren arabera.

b) Zerga-oinarriaren gainean aplikaturiko tarifak, ordenantza partikularretan ezarrita daudenak, haien arabera.

c) Zerga-oinarriaren balioari dagokion karga-tasa proportzional edo progresiboa aplikatuz.

d) Oro har, ekarpen berezietan, ordaintzera beharturik dauden guztientzat, interes partikularrari egozten zaizkion obra eta instalazioen kostuaren ehunekoaren arabera, kuota osoa subjektu pasiboen artean nork berea ordaintzeko banatuz, dagokion ordenantzan finkatutako moduluen arabera.

Salbuespenak eta hobariak

14. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta Nafarroako Foru Parlamentuak onetsiak dituen edo onesten dituen gainerako arau aplikagarrietan xedatzen denari lotuko zaio.

III. KAPITULUA

Tributu zorra

15. artikulua. Tributu zorra subjektu pasiboak administrazioari zor dion diru kopurua da. Kopuru horretan tributu kuota sartzen da eta, hala behar denean, ondoko kontzeptuak gehitzen zaizkio:

a) Oinarrien edo kuoten gainean legez exijitzen ahal diren errekarguak.

b) Berandutzagatiko korritua, legez ezarria.

c) Gerorapen edo luzapen errekarguak.

d) Premiamenduko errekargua.

e) Diru bidezko zerga-zehapenak.

Tributu zorra ordaintzeko erantzukizuna

16. artikulua. 1. Legeak tributu zorraren erantzule deklaratzen ahal ditu, subjektu pasibo edo zordun nagusiekin batera, beste pertsona batzuk, solidario edo subsidiarioki.

2. Kontrakorik agintzen duen legezko arau espresik izan ezean, erantzukizuna beti subsidiarioa izanen da.

3. Erantzukizuna tributu zor osoari dagokiona izanen da, zehapenak kenduta.

Premiamenduko errekargua bakarrik eskatzen ahalko zaio erantzuleari, dirusarrera egiteko borondatezko epea igarotzen bada ordainketa egin gabe.

17. artikulua. Betiere, tributu zorra ordaintzera behartzeko administrazio-ekintza erantzuleei iragateko, beharrezkoa da administrazio-egintza bat, zeinean, interesdunari entzunaldia eman ondoren, erantzukizuna deklaratu eta haren zenbaterainokoa zein den zehaztuko baita.

Egintza hori jakinaraziko zaie, likidazioaren funtsezko osagaiak adieraziz, une horrexetatik zordun nagusiaren eskubide guztien jabe eginen direlarik.

18. artikulua. Administrazio-ekintza erantzule subsidiarioei iragateko, nahitaezkoa da aldez aurretik zordun nagusiaren eta gainerako erantzule solidarioen ordainezintasuna deklaratzea, aitorpen horren aurretik bidezko diren zuhurtasunezko neurriak hartzea galarazi gabe.

19. artikulua. Zor baten erantzule solidario edo subsidiarioak bi edo gehiago baldin badira, zorra oso-osorik haietako edozeini eskatzen ahal zaio.

Tributu zorraren iraungipena

20. artikulua. Tributu zorra honela iraungiko da:

a) Ordaindu edo bete delako.

b) Preskripzio bidez.

c) Egiaztatutako ordainezintasunagatik.

d) Konpentsazio bidez.

21. artikulua. Tributu zorren ordainketa ordenantza honen 54.etik 57.era bitarteko artikuluek (biak barne) arautzen dutenaren arabera eginen da.

22. artikulua. Lau urteren buruan ondoko eskubide eta egintzak preskribituko dira:

a) Subjektu pasiboen alde:

-Tributu zorra dagokion likidazioaren bitartez zehazteko Administrazioak duen eskubidea, denbora hori sortzapena egin zen egunetik hasita.

-Likidatutako tributu zorrak ordain daitezen exijitzeko ekintza, borondatezko pagamendurako epea akitzen den egunetik hasita.

-Zergei buruzko arau-hausteengatik zehapenak jartzeko ekintzak, kasuko arau-hauste horiek egin ziren egunetik kontatuta.

b) Administrazioaren alde, jaso behar ez ziren sarrerak itzultzeko eskubidea, sarrera egin zen egunetik hasita.

23. artikulua. Aurreko artikuluaren a) atalak aipatzen dituen preskripzio epeak eten egiten dira:

-Subjektu pasiboa formalki jakinaren gainean izanik, zergapeko egintza bakoitzagatik sortutako ordainarazpenaren aitorpena, arautzea, ikuskaritza, segurtasuna, egiaztapena, likidazioa eta dirubilketa erdiesteko egindako edozein ekintza administratiboren eraginez.

-Edozein motatako erreklamazio edo errekurtso aurkeztuz; baldin eta, administrazioari berari egozten ahal zaion errua dela medio, Administrazio horrek ebazpenik ematen ez badu hartarako ezarritako epearen barrenean, preskripzio epea berriz ere hasiko da kontatzen aipatu epe hori iragandakotzat jotzen den unetik aurrera.

-Subjektu pasiboak tributu zorra ordaindu edo likidatzeko egiten duen edozein ekintzagatik.

Aurreko artikuluaren b) atalaren kasuan, preskripzio epearen etendura etorriko da dirusarrera bidegabea atzera jasotzeko xedez subjektu pasiboak egiten duen edozein egintza fedemailerekin, edo hori hala izan dela aitortzeko administrazioak egiten duen edozein egintzaren bidez.

24. artikulua. Preskripzioa ofizioz aplikatuko da, subjektu pasiboak eskatu edo salbuetsi beharrik gabe.

25. artikulua. Subjektu pasiboaren eta gainerako erantzuleen ordainezintasun egiaztatua dela bide ordaindu ezin izan diren tributu zorrak behin-behinekoz iraungitzat deklaratuko dira, preskripzio epearen barrenean birgaitzen ez diren bitartean. Epe hori amaiturik zorra birgaitzen ez bada, behin betiko iraungirik geldituko da.

IV. KAPITULUA

Kudeaketa arauak

26. artikulua. Tributuen kudeaketa honela hasiko da:

a) Subjektu pasiboaren aitorpen edo ekimenaren bidez.

b) Ofizioz.

c) Toki entitateen administrazio-organoen ikerketaren bidez.

Tributu aitorpena

27. artikulua. a) Zerga aitorpentzat hartuko da zergapeko egintza baten inguruabarrak edo elementuak gertatu edo sortu direla adierazi edo onartzen duen dokumentu oro. Halaber, aitorpen balioa izanen du zergapeko egintza bat biltzen duen edo berez eratzen duen dokumentuaren aurkezte hutsak.

b) Inondik inora ere ez da exijituko zerga aitorpenak zinpean egin daitezen.

c) Aurkezteko garaian interesdunei emanen zaie aitorpenaren hartu-agiria. Aitorpenaren kopiak ere balio duelarik horretarako.

d) Froga agiria aurkeztean, interesdunek eransten ahal diote kopia soil bat edo fotokopia bat, hain zuzen ere, Administrazioak erkatu ondoren, jatorrizkoa itzul diezaien, non ez den erabakitzen ez dela itzuli behar prozedurari buruzko behin betiko ebazpena eman baino lehen, agiria pribatua delako edo bidezkotzat jotzen den beste arrazoiren batengatik.

28. artikulua. Aitorpena nahitaez aurkeztu beharko da ordenantza partikular bakoitzean zehaztutako epeetan, eta, bestela, zergapeko egintza gertatzen den egunaren ondoko hogeita hamar egun balioduneko epearen barrenean. Epe horietan aurkezten ez bada, arau-hauste arintzat hartuko da eta horren ondoren dagokion zehapena ezarriko.

29. artikulua. Aitorpena toki entitate honetan aurkezteak ez du esan nahi zerga bidezkoa dela ontzat eman edo onartzen dela.

Mankomunitate honek eska dezake aitorpenak aurkeztea edo aitorpen horiek osatzea, bai eta ikusitako okerrak zuzentzea ere, tributuen likidaziorako eta egiaztapenerako beharrezko den neurrian.

Aurreko lerroaldeak aipatzen dituen betebeharrak ez egitea arau-hauste soiltzat hartuko da eta horren arabera zehatuko.

Epeak

30. artikulua. 1. Ordenantza partikularretan adieraziko da zein izanen diren tributuko kudeaketako izapide bakoitza egiteko bete beharreko epeak. Ordenantza horiek ez badituzte epeak finkatzen, oro har ulertuko da ez dela sei hilabete baino gehiago izanen administrazio prozedura hasten denetik prozedura amaitzen duen ebazpenaren eguna arteko denbora; betiere hori galarazten duten behar bezala justifikatutako aparteko arrazoiak ez badira behintzat. Ikuskapenen kasuan, epe hori bi urtekoa izanen da.

2. Toki entitate honek epeak betetzen ez baditu, ez da ondorioz administrazio ekintzaren iraungipena etorriko, baina interesdunek erreklamazioa aurkezteko baimena izanen dute.

3. Izapidaketaren akatsen kontrako erreklamazioak noiznahi egiten ahal dira, bereziki, prozedura geraraztea, jarritako epeak haustea edo arazoa behin betikoz ebatzi aurretik konpon daitezkeen izapideak ez egitea dakarten kasuetan. Erreklamazioa baiesten bada, horretarako arrazoirik izanez gero, erantzukizuna duen funtzionarioaren kontrako diziplina espedientea irekitzea ekarriko du.

Egiaztapena eta ikerketa

31. artikulua. Toki entitate honek ikertuko ditu zergapeko egintza osatzen edo baldintzatzen duten gertakizun, egintza, egoera, jarduera, ustiapen eta gainerako inguruabarrak, eta egiaztatuko du karga-oinarriaren balorazioa.

32. artikulua. Ikerketa burutzeko subjektu pasiboaren kontabilitate nagusiko edo osagarriko dokumentuak, liburuak, fitxategiak, fakturak, frogagiriak eta idazpenak aztertuko dira; era berean, ondasunen, elementuen, ustiapenen eta tributua zehazteko beharrezko den edozein argibide-aurrekinen ikuskapena eginen da.

33. artikulua. Subjektu pasiboak beharturik daude kontabilitate liburuak, erregistroak eta kasu bakoitzean eskatzen diren gainerako dokumentuak eraman eta kontserbatzera, bai eta ikuskapen lanetarako laguntza ematera ere, administrazioari eskuratuz zergapeko egintzarekin zerikusia duten datu, txosten eta aurrekariak edo frogagiriak.

34. artikulua. Ikuskapenak subjektu pasiboentzako eragin ekonomikorik baldin badakar, eginbide, jakinarazpen eta aurretiko edo behin betiko akten bidez dokumentatuko dira.

Salaketa

35. artikulua. 1. Toki entitateen ikerketa salaketa bidez hasten ahal da. Salaketa erabiltzea administrazioari laguntza emateko obligaziotik aparte dago, 2/1995 Foru Legearen 62. artikuluan xedatutakoaren arabera.

2. Salatzailea ez da interesduntzat hartuko salaketaren ondorioz hasten den ikerketan, eta salatzailea den aldetik ez du eskubiderik izanen errekurtso edo erreklamaziorik aurkezteko.

3. Nabarmenki funtsik gabeak diren salaketak bestelako tramiterik gabe artxibatzen ahal dira.

Tributu likidazioak

36. artikulua. 1. Zerga-oinarriak zehaztu ondoan, kudeaketak jarraituko du likidazioa eginez tributu zorra finkatzeko. Likidazioak izanen dira behin-behinekoak edo behin betikoak.

2. Behin betikoak honako hauek izanen dira:

-Zergapeko egintzaren ikerketa administratiboa egin ondoan eta karga oinarria egiaztatutakoan egindakoak, tartean behin-behineko likidaziorik izan edo ez.

-Preskripzio epearen barrenean egiaztatu ez direnak.

3. Aurreko atalean adierazitako kasuetatik aparte, likidazioak behin-behinekoak izanen dira, hala kontuaren gainekoak, nola osagarriak, berme izaerakoak, partzialak nahiz osotarakoak.

37. artikulua. a) Likidazioak egiterakoan, toki entitate honek egiaztatuko ditu tributu aitorpenetan adierazitako egintza eta balorazio guztiak.

b) Aitorpenen emaitzaren gaineko tributu oinarria handitzen bada, jakinarazi behar da.

38. artikulua. 1. Likidazioak subjektu pasiboei jakinaraziko zaizkie, honako hauek adierazita:

a) Haien funtsezko elementuak.

b) Erabil daitezkeen inpugnazio bideak, eta zein diren haiek aurkezteko erakundeak eta horretarako epeak.

c) Tributu zorra non, noiz eta nola ordaindu behar den.

2. Jakinarazpen akastunak eragina izaten hasiko dira subjektu pasiboak jakinarazi zaiola espresuki onartzen duenean, dagokion errekurtsoa aurkezten duenean edo tributu zorraren ordainketa egiten duenean.

3. Sei hilabeteren buruan hasiko dira eragina izaten subjektu pasiboei zuzenean egindako jakinarazpenak, baldin eta haietan egintzaren testu osoa emanik, beste baldintzaren bat aipatzen ez badute, non ez den epe horren barrenean protesta formala egiten, administrazioak akatsa zuzen dezan eskatzeko.

Zergadunen erroldak

39. artikulua. Ordenantza partikularrean berean hala zehazten den kasuetan, administrazioak zergadunen erroldak prestatuko ditu, interesdunen aitorpenak ikusirik, ezagutzen dituen datuen arabera eta, orobat, administrazio ikuskapenak emandakoak gehituz. Zergadunen errolda, horrela prestatu eta gero, erregistro iraunkor eta publikotzat hartuko da, eta Mankomunitateak erabili nahi duen edonolako prozeduraren bidez, mekanikoa ere barne dela, erabiliko da.

40. artikulua. 1. Zergadunen errolda eratu ondoan, bertan gertatzen diren alta, baja eta aldaketa guztiak onesteko, egin beharko da erreklama daitekeen administrazio egintza bat, eta subjektu pasiboei jakinarazi beharko zaizkie legeak agindu bezala.

2. Erroldan zein-nahi alta, baja edo gorabehera sor dezakeen aldaketaren berri eman beharko dio zergadunak administrazioari, hura gertatu ondoko hogeita hamar egun balioduneko epearen barrenean.

41. artikulua. Zergadunen erroldek zerga gaietarako agiri balioa izanen dute, haiek erabiliko baitira zerrenda, ordainagiri eta kobrantzako bestelako agirietan, kasuan kasuko ordainarazpena gauzatzeko.

V. KAPITULUA

Dirubilketa

Oinarri orokorrak

42. artikulua. Dirubilketaren kudeaketa da toki entitatearen ogasunaren ondasunak osatzen dituzten kreditu eta eskubideak gauzatzera bideratutako eginkizun administratiboa betetzea.

43. artikulua. 1. Dirubilketa bi modutan egin daiteke:

-Borondatezko aldian.

-Derrigorrezko aldian.

2. Borondatezko aldian ordaintzera behartuta daudenek horretarako zehaztutako epeen barrenean kitatuko dituzte beren zorrak. Derrigorrezko aldian, indarra duen legeriari atxikiz, zerga ordaindu behar duenak borondatezko aldian bere obligazioa betetzen ez badu, dirubilketa nahitaez eginen da ondarearen gaineko premiamendu bidez.

44. artikulua. Mankomunitatearen baliabideen bilketa zuzenean eginen da, diruzaintzaren bidez, halako moduan non kontu-hartzaileak zerbitzuen fiskalizazioa egiten ahalko baitu.

45. artikulua. Tributu-zorren sailkapena, dirubilketari begira.

1. Zuzendaritzako organoek eginiko likidazioen ondorioz sortzen diren tributu-zorrak, dirubilketari begira, honela sailkatuko dira: jakinarazi beharrekoak, jakinarazpenik gabekoak eta norberak likidatutakoak.

2. Jakinarazi beharrekoetan ezinbestekoa da jakinarazpena igortzea, subjektu pasiboak tributu zorraren berri izan dezan. Hortaz, legearen araberako jakinarazpenik gabe, zorra ezin izanen da eskatu.

3. Jakinarazpenik gabeko zorrak dira banakako jakinarazpenik behar ez dutenak, zuzenean subjektu pasiboek lehendik ezagutzen dituzten zergadun erroldetatik heldu direlako, nahiz eta tributu-zorra aldian behin aldatu, dagokion ordenantzan aurretiaz zehaztutako errekargu edo tasa gehikuntzen aplikazioagatik.

Ordainketa tokia

46. artikulua. Toki entitate honen aldeko zorrak ordainduko dira banku nahiz aurrezki kutxetan bere izenean horretarako irekitako kontuetan.

Ordainketa epeak

47. artikulua. Tributu zorrak honela ordainduko dira:

a) Jakinarazi beharrekoak, hogeita hamar egun balioduneko epearen barrenean, jakinarazpenetik hasita.

b) Ordainagiri bitartez aldian-aldian kobratzen direnak, banakako jakinarazpenik behar ez denean, aurreko letran ezarritako epe berean, zein hilabete naturaletan ordaindu behar diren, haren lehen egunetik hasita.

c) Subjektu pasiboak berak zuzenean likidatzen dituen zorrak aitorpena aurkeztean ordainduko dira. Aitorpenak aurkezteko egunak edo epeak tributu bakoitza arautzen duen ordenantzan zehaztuko dira eta, halakorik ezean, zergapeko egintza gauzatzen den egunetik kontatzen hasi eta hurrengo hogeita hamar egun baliodunen barnean.

Ordaintzeko modua

48. artikulua. 1. Tributu zorrak eskudirutan ordaindu behar dira honako bitarteko hauetako bat erabiliz:

a) Legezko dirua.

b) Posta edo telegrafo bidezko igorpena.

c) Banku txekea.

d) Kreditu eta aurrezki entitateetan toki entitateak horretarako irekitako kontuetan, transferentzia edo ordain gutunaren bidez.

2. Aurreko atalean hori ezarriagatik ere, tributu zorrak kreditu eta aurrezki entitateetan helbideratzea ere zilegi da, horrako horiek subjektu pasiboaren administratzaile lana egiten dutela, hark baimendutako zorrak ordainduz. Helbideratze horretarako betebehar bakarra da toki entitateko diruzaintzari eta aurrekontu eta kreditu entitateari aldez aurretik idatziz jakinaraztea helbideratze hori zein zerga kontzeptutarako den.

Gerorapenak eta zatikako ordainketak

49. artikulua. 1. Tributu zorra likidatzean, toki entitateak ordainketa geroratu edo zatika ordaintzeko aukera eman dezake, zergadunek hala eskatzen badute.

2. Tributu zorraren gerorapen edo zatikako ordainketari buruzko gorabehera guztiak Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 90.etik 92.era bitarteko artikuluetan, biak barne, xedatzen denari lotuko zaizkio.

VI. KAPITULUA

Errekurtsoak

50. artikulua. Ordenantzen behin betiko onespenaren kontra, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean, entitatearen ebazpenen aurka egiteko, oro har aipatzen diren errekurtsoak aurkezten ahal dira.

51. artikulua. Aurreko artikuluan ezarritakoagatik ere, indarrean egonen da beti interesdunen eskubidea Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean edo ordenantzetan ezarritakoa hausten duten ordainarazpenen gaineko xedapenak aplikatzen dituzten Entitatearen erabakien kontra egiteko, entitatearen ebazpenen kontrako errekurtsoak aurkezteko ezarrita dagoen prozedura orokorrari jarraikiz.

52. artikulua. Zergak ordaintzeko obligazioaren edo ordainarazpen bat dela eta likidatutako kuota baten zenbatekoaren aurka errekurtsoren bat jartzeko, exijitutako kopurua aurretik ordaintzerik ez da eskatuko, baina erreklamazioak ez du inolaz ere zor hori kobratzeko administrazioak egiten duena oztopatuko, interesdunak ez badu entitatearen diruzaintzan uzten likidazioaren zenbatekoa, gehi ehuneko hogeita bost, sor daitezkeen errekargu, kostu edo gastuak bermatu ahal izateko.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritako prozeduraren arabera behin betikoz onetsitakoan, ordenantza fiskal honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak izanen, Nafarroako Aldizkari Ofizialean testua oso-osorik argitara ematen denean.

Bigarrena.-Ordenantza fiskal orokor hau edo toki entitate honek onesten dituen ordenantza partikularrak aldatzeko, onespenerako egin diren izapide berberak eginen dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen IX. tituluko hirugarren ataleko lehen kapituluan xedatutakoaren arabera.

Hirugarrena.-Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan aplikagarri izanen dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eta entitatearen erabakiak baino goragoko xedapen guztiak, araututako arloei aplikatzeko modukoak diren heinean.

ORDENANTZA FISKALA, HIRI HONDAKIN SOLIDOAK BILDU, TRATATU ETA APROBETXATU EDO DESEGITEKO ETA ZERBITZU HORRI LOTURIK DAUDEN GAINERAKO JARDUERAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA, ETA 2009ko TASAK ALDATZEA

I. KAPITULUA

Oinarriak

1. artikulua. Nafarroako Toki Erakundeei aplika dakiekeen arautegi fiskalak emandako ahalmenen babesean eta horiekin bat etorriz ezarri da ordenantza fiskal hau.

II. KAPITULUA

Ordainarazpenaren izaera

2. artikulua. Ordenantza honen xedea tasak ezartzea da, hiri-hondakin solidoak bildu, tratatu, aprobetxatu edo desegiteko zerbitzua emateagatik eta horrekin zerikusia duten gainerako jarduerengatik.

Beraz, ezarri diren ordainarazpenen izaera fiskala Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 10.c artikuluak aipatzen dituen zerbitzuen eta jardueren tasei dagokiena da.

III. KAPITULUA

Aplikazio eremua

3. artikulua. Ordenantza hau Mankomunitate hau osatzen duten udalen eta kontzejuen mugape guztietan aplikatuko da, baldin eta zerbitzua erabiltzen badute.

Orobat, Mankomunitatearen barruan egon gabe ere, tasa hauen bidez finantzaturiko zerbitzuak erabiltzen dituzten entitate edo pertsonei aplikatuko zaie.

IV. KAPITULUA

Zergapeko egintza

4. artikulua. Ordenantza honen xedeko zerbitzu edo jarduerak eskura izan edo/eta erabiltzeak dakar zergagaia. Zerbitzu-jarduera horiek ondotik aipatzen dira eta dagozkien tasak sortzen dituzte.

1. Hiri-hondakin solidoak bildu, garraiatu eta gero aprobetxatu edo desegiteko nahitaezko zerbitzua eskura izan edo/eta erabiltzea, hiri zabor eta hondakin solidoen bilketa eta tratamenduari buruzko Legeari jarraituz, ondoko kasu hauetan:

a) Etxebizitzetakoak.

b) Zerbitzuak.

c) Merkataritzakoak eta industriakoak.

d) Bulego publikoak.

e) Ikastetxeak.

f) Osasun zentroak.

g) Egoitza zentroak.

h) Hiri hondakinak biltzeko edukiontzia eskura izatea.

Tarifa bakoitzean sartutako jardueren zerrenda ez da zehatza, eta beraz, espreski aipatu gabeko beste jarduera berdintsuak sartzen dira, gisa berekoak badira.

2. Borondatezko zerbitzu hauek ematea:

a) Ohiko eta derrigorrezko zerbitzuaz landako bilketa zerbitzu berezia.

b) Obra-hondakindegietara botatzea (eraispenetako materiala bakarrik).

c) Traste handiak eta hiri hondakinen parekoak botatzea zabortegi kontrolatuan.

d) 300 kilogramo baino gutxiago botatzea.

V. KAPITULUA

Subjektu pasiboa

5. artikulua. 1. Ordenantza hauetan ezartzen diren tasak ordaintzera beharturik dauden subjektu pasibotzat hartuko dira, zordunak diren aldetik, pertsona fisiko zein juridikoak, heredentzia banatugabeak, ondasun komunitateak eta, lege nortasunik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen duten eta zerga ezar dakiekeen bertzelako erakundeak, baldin eta edozein titulu dela bide, etxebizitzak, egoitzak, saltokiak eta dendak okupatzen, erabiltzen edo ustiatzen badituzte edo bertan bizi badira, haien alde nahitaezko zerbitzu orokorra ezarriz gero.

Martxoaren 10eko 2/95 Foru Legearen 104.2a) artikuluaren arabera, zorduna ordezten duten subjektu pasiboak dira Udal bakoitzeko Katastro Erregistroan edo eraikin horien Hirilur Aberastasunaren Katastro Erregistroan jabe gisa agertzen direnak. Haiek, kasuan kasuko onuradunei erasaten ahalko dizkiete dagozkien kuotak.

2. Borondatezko zerbitzua denez, pertsona edo erakunde eskatzaileak eta hondakinen titularrak dira zergak ordaintzera beharturik dauden subjektu pasiboak.

Pertsona fisiko edo juridikoak ustiategi edo jarduera ekonomikoetan aritzearen ondoriozko zorra, horien titulartasunean edo jardunean edozein kontzepturengatik horien ondorengo gertatzen direnei exijitzen ahalko zaie.

Ordaintzeko borondatezko epea akituta, eroslea eta saltzailea zorren erantzule solidarioak izanen dira.

Ustiategi edo jarduera ekonomiko baten titulartasuna eskuratu nahi duenak, gaurko titularrak aldez aurreko adostasuna emanda, Mankomunitateari eskatzeko eskubidea izanen du jarduera edo ustiategiaren kasuan kasuko ekitalditik heldu diren tributu-zorren ziurtagiri zehaztua.

VI. KAPITULUA

Zerga oinarria

6. artikulua. 1. 4. artikuluko 1. atalean ezarririko zergapeko egintzetarako, hauxe izanen da tarifa aplikatuko zaion zerga oinarria:

-1-A zergapeko egintzarako: jendea bizi den edo bizi litekeen katastroko unitatea. Bizitzeko egokia konsideratzen da katastroko unitate oro, salbu eta udalak hondamendi egoera egiaztatzen badu.

Etxebizitza batean Jarduera Ekonomikoen Gaineko Zegapeko jarduera egiten bada, tarifarik altuena aplikatuko zaio.

-1-B, 1-C, 1-D, 1-E, 1-F eta 1-G zergapeko egintzetarako: jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta duen edo, zerga honen pean ez dagoenean, arian dagoen jarduera bat ezarri edo burutzeko unitatea. Ezartzeko unitatea dagoela ulertuko da katastroko unitatea dagoenean.

-4.2 a), b) eta c) artikuluko zergapeko egintzarako, isuritako osagaien pisua.

-1-H zergagairako, edukiontzi kopurua, haien edukiera eta bilketaren maiztasuna.

2. Establezimendu bera J.E.Z.ren epigrafe batean baino gehiagotan altan bada ulertuko da aplikagarria izango dela tarifarik altuena.

VII. KAPITULUA

Tarifak

7. artikulua. Tributu-kuota kalkulatzeko, ekitaldi bakoitzean organo eskudunak ezarriko ditu tasa bakoitzaren zerga-oinarriari aplika dakizkiokeen tasa eta tarifak, eta ordenantza honen eranskinean agertuko dira, haren parte izanik.

VIII. KAPITULUA

Tributu-kuota

8. artikulua. Zerga oinarriari dagokion tasa edo tarifa eta indize zuzentzailea aplikatu eta kuotaren zati finkoa -erabilera bakoitzari doakiona- gehitzetik ateratzen den emaitza da tasa bakoitzaren tributu-kuota.

Ateratzen den kuotak, guztira, ezin izanen ditu Eranskinean adierazitako gehieneko zenbatekoak gainditu.

9. artikulua. Ateratzen den tributu-kuotari une bakoitzean legeek finkaturiko zeharkako zergak aplikatuko zaizkio, haietan ezarritako eran eta balditzetan.

IX. KAPITULUA

Salbuespenak

10. artikulua. Nafarroako Parlamentuak onetsitako Foru Legeetan espreski aipatzen direnak dira salbuespen eta hobari bakarrak.

X. KAPITULUA

Hobariak

11. artikulua. 1. Etxeko tarifak sortutako tributu-kuotaren ehuneko 100aren hobariaren eskubidea dute famili unitateak bizi direneko katastro unitateek, laguntza hauetakoren bat jasotzen badute:

a) Nafarroako Gobernuaren laguntzako pentsioak.

b) Zergari lotu gabeko ezintasun eta jubilazioko pentsioak.

c) Gutxieneko dirusarreren bermerako subsidioa.

d) SOVITeko pentsioak.

e) Hilabetean dagokion urteko L.G.S.tik gora egiten ez duten pentsioak.

2. Aurreko hobariaren eskubidea izateko, eskaera egin beharko zaio Mankomunitateari, baita ordenantza honen eranskinean ezartzen diren beharkizunak frogatu organo eskudunek luzaturiko ziurtagiri eta txostenaren bidez.

3. Tasaren %70 hobaria hartzeko eskubidea dute hutsik dauden etxebizitzetako titularrek, urtero frogatzen badiote Mankomunitateari etxebizitza horietan ur eta argi zerbitzurik ez dutela. Zerbitzuak ematen dituzten enpresa edo entitate hornitzaileen egiaztagirien bidez kreditatuko da.

4. %100eko hobaria egonen da, baldin eta eraisteko lizentzia eman bada etxebizitza bat egiteko, eraikin berria egiteko obrek dirauten bitartean. Inguruabar hau frogatzeko, eraisteko udal lizentziaren edo hori dela-eta luzatutako beste udal ziurtagiri baten kopia aurkeztuko da.

5. Ateratzen den tarifan ehuneko 100eko hobaria izanen da baldin eta etxebizitza edo lokaletik edukiontzira 700 metro baino gehiago badaude. Hobari honetarako eskubidea izateko, ezinbestekoa izanen da subjektu pasiboak eskaera egitea.

6. Salbuespenak eta/edo hobariak urte bakoitzeko lehen hiruhilekoan eskatu behar zaizkio Mankomunitateari, eta epe hori luzaezina izanen da.

Prestazioa zenbat denboraz ematen den, halakoa izanen da salbuespenaren indarraldia, tasaren sortzapen aldiak kontutan harturik, eta, betiere, ez da urtebetekoa baino luzeagoa izanen.

Hobariak urte natural bateko indarraldia izanen du.

XI. KAPITULUA

Sortzapena

12. artikulua. 1. 4.1. artikuluan ezarritako tasak lauhileko natural bakoitzaren lehen egunean sortuko dira, eta kuotak murriztezin eta hainbanaezinak izanen dira.

2. Gainerako borondatezko zerbitzuetarako ezarritako tasak, interesdunak zerbitzua emateko eskatzen duen unean berean sortuko dira.

XII. KAPITULUA

Ordainarazpena

13. artikulua. Ordenantza honek arautzen dituen tasak arau hauei jarraikiz ordainaraziko dira:

1. 4.1) artikuluan aurreikusitako tasak hilabetean edo lauhilekoan behin.

2. Sortzen diren unean ordainaraziko dira borondatezko zerbitzuen tasak.

XIII. KAPITULUA

Dirubilketa

14. artikulua. 1. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legeko 86. artikuluan zehaztuarekin bat, 4.1) artikuluan ezarritako tasak aplikatzetik sortzen diren tributu-zorrak "jakinarazpen gabekotzat" hartuko dira.

2. 4.1 artikuluan ezarritako tasek sortzen dituzten tributu-zorrak, 13. artikuluaren arabera ordainarazi eta gero, ordaindu behar diren lauhileko naturalaren lehen hilabetearen lehen egunean isilbidez jakinarazitzat hartuko dira. Egun horretatik aitzina, 30 egun baliodun izanen dira borondatezko aldian ordaintzeko epetako.

Aurreko lerroaldean aipatzen diren egunetan ordainarazpenen zerrendak prest ez badaude, Mankomunitatearen iragarki oholean argitaratzen diren egunetik aitzina hasiko da kontatzen borondatezko aldia.

3. Borondatezko zerbitzuetarako ezarritako tasak, jarduera edo zerbitzuaren eskaera egiten den momentuan ordainduko dira.

15. artikulua. 14. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz borondatezko epean ordaintzen ez diren tributu-zorrak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legearen 84. artikuluan ezarri bezala ordaindu beharko dira.

Mankomunitateak zorraren atzerapena edo zatikako ordainketa onar dezake martxoaren 10eko 2/95 Foru Legearen 90. eta hurrengo artikuluetan ezarritakoari jarraikiz.

16. artikulua. Tributu-zorrak honela ordain daitezke:

a) Ordainketak helbideratu dituzten subjektu pasiboek, horretarako adierazitako banku edo aurrezki kutxako kontuan kargatuz. Mankomunitateak kobrantzarako bereziki ezartzen dituen banku edo aurrezki bulegoetan ez ordainduz gero eta hori zergadunari egozten ahal bazaio, 3,61 euro garestiagoak izanen dira tasaren ordainagiriak, kudeaketa gastuak direla eta.

b) Mankomunitateak kobrantzarako bereziki ezartzen dituen banku edo aurrezki bulegoetan.

XIV. KAPITULUA

Arau-hausteak eta zehapenak

17. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Arau eta Erregelamenduetan arau-hausteei eta zehapenei buruz xedatuak aplikatuko dira.

XEDaPEN GEHIGARRIA

Bakarra.-Ordenantza honetatik sortutako tasak Sakanako Mankomunitateak likidatu, kudeatu, ikuskatu eta bilduko ditu zuzenean.

XEDaPEN INDARGABETZAILEA

Bakarra.-Orain arte ezarritako arau guztiak indarrik gabe geratzen dira, baldin eta, maila bera edo ttikiagoa izanik, ordenantza honetako xedapenei aurka egiten badiete, haiekin bat ez badatoz edo bateraezinak badira.

AZKEN XEDAPENA

Bakarra.-Ordenantza honek 2009ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

I. ERANSKINA

11. artikuluan ezarritako hobaria eskuratzeko
eskubidea izateko baldintzak

1. Hiri hondakin solidoak bildu, tratatu eta aprobetxatu eta zerbitzu horri loturik dauden gainerako jardueren tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren 11. artikuluan ezarritako hobariaren onura izan dezaketenek bete behar dituzten baldintzak hauek dira:

-Bakarrik bizi edo familiarako karga den bertze pertsona batekin eta hilabetean L.G.S. baino gehiago ez irabaztea gehi 75 euro famili unitatea osatzen duen kide bakoitzeko.

-Inongo ondasunik ez izatea, bizilekua duten etxea salbu.

-Ondasun eskualdaketarik eginik ez izatea.

-Oinarrizko errentaren titularrak izatea

Aurreko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko eskatzaileek ondokoak ekarri beharko dituzte:

1.-Hobaria emateko eskabidea.

2.-Jasotako prestazioaren egiaztagiria.

3.-Errenta edo Ondare Aitorpena, edo horrelakorik egin behar ez izateko Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren agiria, hala nola eskatzailearen edo bizikideen diru sarrerak egiaztatzen dituzten beste agiriak.

4.-Udal Erroldatik eratorritako Elkarbizitze Egiaztagiria.

Sakanako Mankomunitateak, edozein unetan, tarifa hau emateko eskatzen diren betebeharrak mantentzen direlako egiaztapena egin ahal izanen du, baldintzok betetzeari utzi edo egiaztapenean eskaturiko agiriak ekartzen ez dituzten onuradun guztiei tarifa osoa aplikatuko dielarik.

II. ERANSKINA: kontzeptuak

1) Etxekoa-etxebizitzak eta erretiratuen klubak

Tarifa finkoa: 63,69 euro.

2) Profesionalen bulegoak.

Tarifa finkoa: 106,75 euro.

-Gestoriak.

-Agentziak.

-Kabineteak.

-Notaritzak.

-Erregistroak.

-Bitxidendak-erlojudendak.

-Banketxeak.

-Elkarte gastronomiko pribatuak (urtean 100 metro kubiko ur baino gutxiago kontsumitzen dituztenak).

-Tabakodendak eta ileapaindegiak.

-Irabazi asmorik gabeko kultur elkarteak eta erretiratuen klubak.

-Beste tarifa batean sartu gabeko lanbide liberaletarako lokalak.

-Ogidenda.

-Norberaren produkturako hotz-ganbarak.

-Instalatzaile elektrikoak eta iturgintzakoak, pintoreak eta jendea hartzeko establezimendurik ez duten beste profesional batzuk.

-Akademiak.

16) Landetxeak: 21,35 euro.

Merkataritzakoak:

3) Tarifa finkoa: 160,11 euro.

-Kiosko eta liburudendak.

-Farmaziak.

-Oparidendak.

-Dolareak eta ardandegiak.

-Litxarreria dendak.

-Beilatokiak.

-Kalez kaleko azokako postu finkoa eta horretarako biltegiak.

-Autoak konpondu eta garbitzeko tailerrak.

-Gasolindegia.

-Artisautzako tailerrak.

-Kristaldegiak.

-Aroztegiak.

-Marmoldegiak.

-Zurgindegiak.

-Elektrizitate dendak.

-Edari biltegiak.

-Ogia eta horren deribatuak saltzeko denda.

-Merkataritzako lokalak eta horien antzekoak, industriakoak, beste tarifa batean aipatzen ez direnak.

4) Tarifa finkoa: 181,48 euro.

-Zapatadendak eta jantzidendak.

-Burdindegiak.

-Drogeriak.

-Ordezko piezetako dendak.

-Pentsioak.

-Komentuak.

-Kontserba lantegiak.

-Mertzeriak.

-Inprimategiak.

-Fruta eta barazki biltegiak.

-Etxetresna elektrikoen eta kiroleko dendak.

-Altzaridendak.

-Ultramarinoak (barazkidendarik gabeak).

-Janaridendak (barazkidendarik gabeak).

-Harategiak.

-Prestalekurik gabeko gozokidendak.

5) Tarifa finkoa: 256,90 euro.

-Arraindegiak.

-Barazkiak saltzen dituzten janaridendak.

-Gozokidenda prestalekudunak.

6) Tarifa finkoa: 336,89 euro.

-Supermerkatuak eta autozerbitzuak, harategia, urdaitegia, barazkidenda edo arraindegia dutenak (150 metro karratutik gorako establezimenduak soilik).

7) Tarifa finkoa: 309,56 euro.

-Jatetxeak, hostalak, jantokia duten pentsioak.

8) Tarifa finkoa: 313,152 euro.

-Hotelak, kanpinak.

9) Tarifa finkoa: 265,70 euro.

-Tabernak, kafetegiak, klub sozialak, elkarte gastronomikoak (urtean 100 metro kubiko baino ur gehiago kontsumitzen dutenak), diskotekak, taberna duten kirol elkarteak, kasinoak.

11) Udaletxeak, kontzeju-etxeak, bulego publikoak, erakunde publikoak, liburutegiak, museoak, kultur etxeak, auzitegiak,. Tarifa finkoa: 71,16 euro.

Lokal horietako baten bat jarduera bat baino gehiagotarako erabiltzen bada, tarifa bat baino ez da ordainduko, tarifarik handiena hain zuzen ere.

12) Ikastetxeak, haurtzaindegiak. Tarifa finkoa: 153,01 euro.

Jantokia badute, aurreko tarifari %35 gehituko zaio.

13) Ospitale, klinika, anbulatorio eta zentro medikoetako sanitarioak. Tarifa finkoa: 153,52 euro.

14) Egoitzak, koartelak eta zahar-etxeak. Tarifa finkoa: 298,90 euro.

h) Edukiontzia jabearena bada, 800-1000 l. bitarteko edukiontzien kuota 595 euro izango da; eta 340 l edo gutxiagokoena, berriz 300 eurokoa. Edukiontzia Mankomunitatearena bada, 800-1.000 l. bitarteko edukiontzien kuota 675 euro izango da; eta 340 l edo gutxiagokoena, berriz 340 euro

Borondatezko bilketa zerbitzuak: 2009ko tasak.

Nahitaezko ohiko zerbitzutik kanpoko bilketa zerbitzuak: 57,62euro/ordua.

Zabor mota.

Industriakoa, hiri hondakintzat har daitekeena, produktu organikorik gabea. Tona baten prezioa: 24,40 euro. Industri-hondakinak kartoia nabarmenki baldin badute, 59,51 euro/tona.

-Beirazko zuntza edo antzekoak: 34,07 euro.

-Paletak: 68 euro. Egurrezkoaz ez diren beste hondakinekin nahastuta baldin bada: 75 euro.

-Galdaketa harea eta zepak: 42,00 euro.

-Pentsuak: 27,04euro.

-Mankomunitateko partaide ez diren toki entitateetatik ekarritako hiri hondakin solidoak: 39,50 euro.

-Enpresetatik datozen eta edukiontzietan botatzen ez diren pilak, kg: 0,79 euro.

-Obra hondakinak. Tona baten prezioa: 2,13 euro. Obra hondakina kez diren beste hondakinekin (egurra ...) nahastuta baldin badira: 21,65 euro.

-Landare-lurrak edo antzekoak. Tona baten prezioa: 2,13 euro.

-Landare jatorriko hondakin organikoak, gehienez ere %15eko ezpurutasunak dituztenak. Tona baten prezioa: 10,29 euro.

-Abere hiltegiko, zelulosa organikoko edo antzeko tokietako hondakinak. Tona baten prezioa: 25,67 euro.

-Bota daitekeen lohia. Tona baten prezioa: 21,00 euro.

-Tamaina handikoak (altzariak eta etxetresna elektrikoak), tona baten prezioa: 340,83 euro.

-Ibilgailu abandonaturik (turismoak, bakoitza), tona baten prezioa: 127,73 euro.

-Ibilgailu abandonaturik (kamioiak edo antzekoak, bakoitza), tona baten prezioa: 638,72 euro.

Pisua hartzea baskulan: 5,51 euro.

Edozein kasutan, honako hauek hartuko dira kontuan:

1.-Ez dira onartuko gai toxiko edo arriskutsuak dituzten hondakinak.

2.-Ez dira likido edo lokatzak onartuko haien hezetasunagatik zabortegiko makinerian ezin erabili badira.

3.-Ez dira kobratuko 300 kg-tik beheitiko obra hondakinak, ezta 50 kg-tik beheitikoak ere, gainerako hondakinen kasuan, pilak ezik.

4.-Gutxieneko prezioa 5 eurokoa da botatze aldi bakoitzeko.

Tarifei zuzenean aplikatzeko xedapenak.

-H.H.S.ak sortzen dituen establezimendu unitate bati, hau da, bertaratzeko ate bakarra duenari, tarifa multzo bat baino gehiago badagozkio, aplikatzen ahal zaizkion tarifetatik handiena soilik aplikatuko zaio.

-Ikuskapena eginik, ofizioz edo interesdunak eskatuta, tarifa aldatu ahalko da errealitatea nabarmen bestelakoa denean, egiaztatu den erabilera errealaren arabera fakturatu dadin.

-B, C, E, F eta G tarifetan aurreikusitako jardueretan hondakinak batez bestekoak baino franko handiagoak direnean, hau da, modu esklusiboan edukiontzi bat edo gehiago erabiltzen direnean, erabilera esklusiboko edukiontziaren tarifari emanen zaio lehentasuna.

-Lau hilabetetik beherako "denboraldiaz" egiten diren jarduerek lauhileko kuota bakar bat sortuko dute jarduerari dagokion tarifan.

-Kalez kaleko azokako postu finkoak kasuan kasuko Udalari ordainduko zaizkio, bilketa berekia eskatzen dutenean. Erabilera esklusiboko edukiontziaren tarifari ez zaio aplikatuko gehieneko kuota.

Finkatutako hiri lurzoruan ez da erabilera esklusiboko edukiontzirik emanen, ez bada eskatzaileak egunean 800 litrotik gorako hondakinak sortzen dituelako.

9 epigrafeko jarduerei, 300 biztanletik beheitiko udalerri batean badaude eta soilik asteburu eta jaiegunetan irekitzen badira jendearentzat, tarifa txikiena aplikatuko zaie.

ORDENANTZA FISKALA, AGIRIAK EMAN
ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Xedapen orokorra

1. artikulua. Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babesean ezarri da ordenantza hau.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Entitate publiko honek eman dituen edo bere eskumenekoak diren agiriak izanik, alderdi batek eskaturik horien tramitazioak dakarren jarduerak eratzen du zergapeko egintza.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Ordaindu beharra sortzen da norbaitek, bere intereserako, toki entitatearen eskumenekoa den edo izan behar duen edozein agiri emateko eskatze hutsarekin.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Toki entitateak ematen dituen edo bere eskumenekoak diren agiriak eskatu, sorrarazi edo haien onura jasotzen duten pertsona natural nahiz juridikoak dira subjektu pasiboak.

Salbuespenak

5. artikulua. Tasak ordaintzetik salbuetsita egonen dira edozein entitate publikotan gizarte-laguntza eskatzeko egiten den edozein agiriren tramitazioa eragiten duten erabiltzaileak.

Tarifak

6. artikulua. Ordenantza honi dagozkion tarifak bere I. eranskinean ageri dira eta honako kontzeptu hauengatik ezartzen dira:

-Fotokopiak.

-Txartelak.

-Ziurtagiriak.

-Konpultsak.

-Ordainagirien bikoiztuak edo bestelakoak.

-Kudeaketa eta dirubilketa arauak.

7. artikulua. 1. Tasa sortutzat hartuko da agiria Mankomunitatearen erregistro orokorrean aurkezten denean, eta entitate honen bulegoetan ez da hartuko, ezta tramitatuko ere, tasa horri lotutako eskabide edo agiririk, aldez aurretik ez bada ordainketa egin.

2. Zigilu ofiziala behar duen agiririk ez da emanen, agiria entregatzen duen funtzionarioak betekizun hori bete ez badu.

Aurrekariak bilatzeko eskaera orok tasa sortuko du, emaitza negatiboa bada ere.

8. artikulua. Entitate publikoaren agiri eta jakinarazpenen sarrera eta irteeren erregistro orokorraren ardura duten langileek zigilu ofizialarekin ematen dituzten agiri guztien zenbaketa eta arrazoiak ezagutuko dituzte, eta gordailuzaintzan dirusarrerak eginen dituzte egunero, dagozkien likidazioekin.

Arau-hausteak eta zehapenak

9. artikulua. Entitate publikoaren agiri eta jakinarazpenen sarrera eta irteeren erregistro orokorraren ardura duten langileak eta diruzaintzaz arduratzen direnak izanen dira iruzurraren erantzuleak, eta dagokiekeen zigorra indarra duten xedapenetan ezarritakoa izanen da.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan aurreikusi ez den orotan, Ordenantza Fiskal Orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena.-Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko, haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.

I. ERANSKINA

Agiriak eman eta tramitatzea

-Fotokopiak (espedienteen tramitazioa): 0,10 euro.

-Fotokopiak DINA4: 0,20 euro.

-Fotokopiak DINA3: 0,30 euro.

-Txartelak: 3,00 euro.

-Ziurtagiri ofizialak: 3,00 euro.

-Konpultsak: 1,50 euro. 50 orrialde baino gehiago badira: 10 zentimo/orrialde gehigarria.

-Jabego Erregistroko ohar soila: 13 euro.

SAKANAKO MANKOMUNITATEAK ANTOLATUTAKO HEZKUNTZA, KULTURA, KIROL EDO GIZARTE ARLOETAKO IKASTARO ETA JARDUERETARAKO INSKRIPZIOA EDO MATRIKULA EGITEKO PREZIO PUBLIKOAK ERREGULATZEN DITUEN ARAUA

Oinarria

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen lehenbiziko tituluko III. kapituluko 2.2 atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 28. artikuluan ageri den baimenaren babesean.

Kontzeptua

2. artikulua. Prezio publikoak galdatuko dira, Mankomunitateak urtean zehar antolatzen dituen hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte ikastaro, ekitaldi edo jardueretan parte hartu edo horietara joateko eskubidea ematen duten matrikula edo antzeko beste edozein kontzeptu dela eta, haiek prezio publikoak aplikatzeko beste arau batzuek hartzen ez dituztenean.

Kudeaketa eta dirubilketarako arauak

3. artikulua. Prezio publikoa ordaindu beharko da inskripzioa edo matrikula egitean.

Hala izanez gero, prezio publikoa jarduera parte hartuko duten adin txikikoen guraso, tutore edo legezko ordezkariek ordaindu beharko dute.

4. artikulua. Prezio publikoak ikastaro edo jardueren antolamenduari buruzko oinarriek kasu bakoitzerako ezarritako moduan eta tokian ordainduko dira.

5. artikulua. Ikastaroa edo jarduera egiten ez bada, prezioa ordaintzera behartuta dagoenari leporatu ezin zaizkion arrazoiak direla eta, horri dagokion zenbatekoa itzuli eginen zaio.

Tarifak

6. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak arau honen eranskinean azaltzen dira, edo egin behar diren jardueren ezaugarri bereziei jarraikiz kasuan kasu ezarriko dira, eta barne hartuko dute, behar izanez gero, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren kuota.

TARIFEN ERANSKINA

Nerabeen igeriketa: 43 euro.

Minusbaliatuak igeriketa: 0 euro.

Futbol txapelketa, taldea: 393,3 euro.

Areto futbol helduak fidantza:120 euro.

Pala txap., mutilak:

-1. maila. Bikotea (mutilak): 29,55 euro.

-1. maila. Bikotea (neskak): 10,30 euro.

Pala txap., mutilak,

-2. maila. Bikotea (mutilak): 23,80 euro.

-2. maila. Bikotea (neskak): 5,2 euro.

Mendi irteerak. Txikiak: 3,6 euro.

Mendi irteerak. Helduak: 5,7 euro.

Futbol kanpusa. Uda: 25,9 euro.

BTT irteera. Autobusez: 7,5 euro.

Herri Krosa, helduak: 7,7 euro.

Herri krosa, jubenilak: 4 euro.

Frontenis txapelketa. Bikotea: 10 euro.

Behobia autobusa: 8,8 euro.

Eski zeharkaldia: 4 euro.

Harrijasotze eskola: 44,5 euro.

Aizkora eskola: 42,5 euro.

Piragua: 25,9 euro.

Irristaketa autobusa, gurasoak: 2 euro.

Irristaketa autobusa, gurasoak Zaragozara: 6 euro.

Xake txapelketa: 7 euro.

Frontenis txapelketa. Bikotea: 10 euro.

Gizonezkoen Frontenis txapelketa: Bikotea 20 euro.

Euskara

Udalekuak: 125 euro.

Asteburuko txangoak: 60 euro.

ORDENANTZA FISKALA, UR HORNIDURAREN ETA URAREN ZIKLO INTEGRALAREKIN ZERIKUSIA DUTEN GAINERAKO ZERBITZU ETA JARDUEREN TASAK/PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

I. TITULUA

Sakanako Mankomunitatearen tasak/prezio publikoak,
uraren ziklo integralarekin zerikusia dutenak

I. KAPITULUA

Oinarria

1. artikulua. Titulu honetan ezartzen diren tasak/prezio publikoak ezarri dira Nafarroako toki entitateei aplikatu beharreko araudi fiskalak entitate horiei emandako ahalmenen babesean eta haiekin bat etorriz.

II. KAPITULUA

Ordainarazpenaren izaera

2. artikulua. Titulu honen xede diren tasek/prezio publikoek beheko ur hornidura eta saneamendua, eta aurrekoarekin eta uraren ziklo integralarekin ikusteko duten gainerako jarduera eta zerbitzuak egitea dute oinarri. Beraz, ezartzen diren ordainarazpenak, izaera fiskalaren ikuspegitik, tasak/prezio publikoak dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta hurrengoetan aipatzen diren zerbitzuak eta jarduerak eman edo egiteari dagozkionak.

III. KAPITULUA

Aplikazio esparrua

3. artikulua. Ordenantza hau Sakanako Mankomunitatean une bakoitzean sartutako udalerrietako mugapeetan aplikatuko da, baita edateko uraren hornidura hartzen duten beste udal eta kontzejuek ere, nahiz eta Mankomunitatekoak ez izan.

IV. KAPITULUA

Zergapeko egintza

4. artikulua. Zergapeko egintza da ordenantza honek araututako zerbitzuak eskura izan edo eskuratu ahal izatea nahiz jarduerak erabili edo erabili ahal izatea. Horiek behar diren tasak/prezio publikoak sortzen dituzte eta banan-banan ondoko hauek dira:

a) Edateko urez hornitzeko zerbitzua eskura izatea eta horren mantentze lanak, zerbitzu hori Mankomunitateko udalek eman ezin dutenean eta Mankomunitatearen saretik edo bitontzietatik ematen denean.

b) Edateko urez hornitzeko zerbitzua erabiltzea, zerbitzu hori Mankomunitateko udalek eman ezin dutenean eta Mankomunitatearen saretik edo bitontzietatik ematen denean. Tasa aldatzen ahalko da uraren erabilera edo helburuen arabera, eta tarifa konbinatuak ezarriko dira urari erabilera desberdinak eman eta neurgailua bakarra denean.

c) Edateko uraren hornidura behin betikoz kontratatzeko beharrezkoak diren jarduketen zerbitzu tekniko eta administratiboak ematea (lotunerako kuota).

d) Edateko ura banatzeko sarera lotzeko eskubideak. Hor sartzen da hornidura eta saneamendu zerbitzua fisikoki eskura izate hutsa.

e) Behin-behineko horniduretarako altak.

f) Ikuskapena, Mankomunitateko langileek egiten dutena, arauak zehatz-mehatz betetzen diren ala ez frogatzeko, ordenantzetan araututakoa hausten den kasuetan.

5. artikulua. Mankomunitateak behar diren prezioak ezarriko ditu hartuneetako lanak finantzatu ahal izateko, bai edateko uraren hornidura sareetakoak, bai hondakin-uren hustuketa sareetakoak; orobat kontagailuak prezintatu, egiaztatu, ezarri eta berritzeko, lan horiek Mankomunitateak berak egiten dituenean.

V. KAPITULUA

Subjektu pasiboak

6. artikulua. 1. Subjektu pasibotzat hartuko dira, ordenantza honetan ezarritako tasak/prezio publikoak ordaintzera behartuak, zergadun gisa, pertsona fisikoak edo juridikoak eta entitateak, nortasun juridikorik izan gabe ere zerga jasan dezakeen entitate ekonomiko bat edo ondare bereizia osatzen dutenak, ordenantza honen xedeko zerbitzu eta jardueren onura, erreala edo ahalezkoa, edo haien eragina jasotzen badute.

Zehazki, ordaintzera beharturiko subjektu pasiboak honako hauek izanen dira:

a) 4. artikuluko a), b), c), d), e) eta g) ataletan ezarritako tasetarako/prezio publikoetarako, hornidura kontratuaren titularra.

b) 4. artikuluko f) atalean zehaztutako tasarako, hartunearen eskatzailea izanen da subjektu pasiboa.

c) 4. artikuluko h) atalean zehaztutako tasetarako/prezio publikoetarako, araua hausten duten pertsona natural edo juridikoak, edateko uraren hornidura eta/edo hondakin uren hustuketarako kontratuaren titularrak.

Abonaturik ez dagoenean, ikuskatu diren lur, eraikin, establezimendu, zentro, egoitza eta gainerako higiezinen jabeak izanen dira subjektu pasibo, betiere, zehapena ekarri duen jarduketaren onura jaso badute.

2. Zerbitzua zer finka edo eraikinetan egiten den, haiexen jabeak izanen dira zergadunaren ordezko. Zerbitzuaren onuradunak beste batzuk badira, jabeek haiexei kobratzen ahalko dizkiete kuotak.

3. Pertsona fisiko edo juridiko batzuk halako ustiategi edo jarduera ekonomiko batean ari badira, eta horren ondorioz zorrik badute, zorra galdatzen ahalko zaie titulartasunean edo jardueran edozein kontzepturengatik haien ondorengo direnei.

Ordaintzeko borondatezko epea akituta, eskuratzailea eta eskualdatzailea zorraren erantzule solidarioak izanen dira. Norbaitek ustiategi edo jarduera ekonomiko baten titulartasuna eskuratu nahi badu, gaurko titularrak aldez aurretik baietza eman ondoren, eskubidea izanen du Mankomunitateari eskatzeko jarduera edo ustiategi horretan aritzearen ondorioz diren tributu-zorren ziurtagiri zehatza.

VI. KAPITULUA

Zerga oinarria

7. artikulua. 4. artikuluko zerrendan aipatutako zergapeko egintzetan hauek dira bakoitzaren karga oinarriak:

a) 4. artikuluaren a) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: kuota finkoa, kontagailuaren diametroaren arabera. Kuota horri Mankomunitatearenak diren kontagailuen alokairu-kostua gehituko zaio, eta aipatu kostua kuotaren zati bereiztezina izanen da.

b) 4. artikuluaren b) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: kontsumitutako ur kopurua, metro kubikotan, kontagailuaren bidez neurtuta edo beste bide teknikoki onargarri batzuen bitartez zenbatetsita.

c) 4. artikuluaren c) ataletan ezarritako zergapeko egintzarako: kuota finkoa, ezarri beharreko kontagailuaren diametroaren arabera, edo ezarrita dagoenaren eta ezarriko denaren kuoten arteko aldea, diametroa handitu behar bada norberaren borondatez edo teknikoki beharrezkoa delako.

d) 4. artikuluaren f) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: kuota finkoa, hartuneko diametroaren araberakoa, edo kuoten arteko aldea, handitu bada. Kuota horri koefiziente zuzentzaileak aplikatuko zaizkio, eranskinean ezarritako erabileren arabera.

e) 4. artikuluaren e) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: kontsumitutako ur kopurua, metro kubikotan, kontagailuaren bidez neurtuta edo beste bide teknikoki onargarri batzuen bitartez zenbatetsita.

g) 4. artikuluaren h) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: egindako ikuskapen kopurua.

VII. KAPITULUA

Tarifak

8. artikulua. Tributu-kuota kalkulatzeko, Sakanako Mankomunitateko Batzar Orokorrak ekitaldi bakoitzean finkatuko du zein tarifa aplikatu tasa/prezio publikoetako zerga-oinarriei.

VIII. KAPITULUA

Tributu kuotak

9. artikulua. Zerga-oinarriari bere tarifa aplikatzetik ateratzen den emaitza da tasa bakoitzaren tributu-kuota.

10. artikulua. Ateratzen den tributu-kuotaren gainean aplikatuko dira legeek aldi bakoitzean finkatzen dituzten zeharkako zergak, legeetan ezartzen diren maneran eta halabereko baldintzetan.

IX. KAPITULUA

Salbuespenak

11. artikulua. Nafarroako Parlamentuan onetsitako foru legeetan espresuki aurreikusirik dauden salbuespenak baizik ez dira onartuko, eta indarrik gabe gelditzen dira Nafarroako Gobernuak, Mankomunitatean sarturik dauden toki entitateek edo beste edozein entitate edo erakunde publikok hartutako erabaki edo egindako jarduketa orotik sortzen diren guztiak.

X. KAPITULUA

Sortzapena

12. artikulua. Ordenantza honek finkatzen dituen tasak/prezio publikoak honako arau hauei jarraikiz sortuko dira:

1. 4. artikuluko a) atalean ezarritako tasek/prezio publikoek lauhileko bakoitzaren lehenbiziko egunean izanen dute sortzapena, sareekin lotura egina duten erabiltzaile guztientzat.

2. 4. artikuluko b) eta e) ataletan ezarritako tasek/prezio publikoek ur kontsumoa egiten den unean izanen dute sortzapena.

3. 4. artikuluko c) atalean ezarritako tasek/prezio publikoek edateko uraren hornidura edo/eta hondakin-urak hustutzeko kontratua sinatzen den unean izanen dute sortzapena.

4. 4. artikuluko d) atalean ezarritako tasek/prezio publikoek sortzapena izanen dute noiz eta, uraren ziklo integralari buruzko ordenantzarekin bat, edateko uraren hornidura sareari edo/eta hondakin-urak hustekoari lotzeko baimena ematen den unean.

5. 4. artikuluko e) atalean ezarritako tasek/prezio publikoek sortzapena izanen dute, ordenantzen arau-haustea eginez gero, baimendutako langileek ikuskapena edo egiaztapena egiten duten unean.

XI. KAPITULUA

Ordainarazpena

13. artikulua. Ordenantza honetan araututako tasak/prezio publikoak hurrengo arauei jarraikiz ordainaraziko dira:

1. 4. artikuluko a) eta b) ataletan aurreikusitako tasak/prezio publikoak lau hilabetetik behin.

2. Aldiz, c), d) eta e) ataletan aurreikusitako tasak/prezio publikoak sortzapenaren unean ordainaraziko dira.

3. Ordea, h) atalean aurreikusitako tasak/prezio publikoak subjektu pasiboari jakinarazten zaizkionean ordainaraziko dira.

XII. KAPITULUA

Dirubilketa

14. artikulua. 2/95 Foru Legearen 82. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusitakoari jarraituz, ordenantza honetan ezarritako tasak/prezio publikoak aplikatzeagatik sortzen diren tributu-zorrak "jakinarazpen gabekotzat" hartuko dira, 4.h) artikuluan ezarritakoa salbu.

4. artikuluko a) eta b) ataletako tasek/prezio publikoek sorrarazitako tributu-zorrak, behin ordainarazirik daudela 13. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, modu orokorrean jakinaraziko dira, behar den iragarkia edo ediktua Mankomunitateko iragarki oholean argitaratuz, eta argitalpen horretatik aitzina hogeita hamar egun balioduneko epea ezarri beharko da, borondatezko ordainketarako errekargurik gabe.

4. artikuluko c) atalean aurreikusitako tasak/prezio publikoak sortzapenaren unean bertan ordaindu beharko dira.

4. artikuluko d) atalean aurreikusitako tasak/prezio publikoak hartunerako eskubidea ebatzi ondotik ordaindu beharko dira, uraren ziklo integrala arautzen duen ordenantzan erran bezala, hogeita hamar egun balioduneko epearen barrenean, ebazpena eman eta biharamunetik aitzina, eta 12.2 artikuluaren kasuan, hornidura kontratatzen den unean.

4. artikuluko f) atalean aurreikusitako tasak/prezio publikoak subjektu pasiboari jakinarazten zaionetik hasi eta hogeita hamar egun balioduneko epean ordaindu beharko dira.

15. artikulua. Borondatezko denboraldian ordaintzen ez diren tributu-zorrak, aurreko artikuluan aurreikusitakoaren arabera, luzapen aldian ordaintzen ahalko dira, 6/90 Foru Legearen 90. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Epe hori iragan eta zorrak ordaindu ez badira, premiamendu-bideari ekinen zaio, Mankomunitateak haiek atzeratzeko edo zatika ordaintzeko baimenik eman ez badu.

16. artikulua. Tributu zorren ordainketa honela egiten ahalko da:

-Zorren ordainketa helbideratu duten subjektu pasiboentzat, beraiek seinalatutako banku edo aurrezki entitatean eta kontuan kargatuz.

-Ordainketa helbideratu ez duten subjektu pasiboentzat: Mankomunitatearen diruzaintzan edo horretarako izendatutako banketxe edo aurrezki kutxetan.

XIII. KAPITULUA

Arau-hausteak eta zehapenak

17. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean aurreikusitakoaz gain, Sakanako Mankomuniteak ur zerbitzuaren erregelamenduan arau-hausteei eta zehapen araubideari buruz ezarritako xedapenak aplikatuko dira.

XEDPEN INDARGABETZAILEA

Ordenantza honek indarra hartzen duenetik indarrik gabe geldituko dira, baliorik ez ondoriorik ez dutela, berari kontra egiten dioten xedapen, erregelamendu edo ordenantza guztiak, maila berekoak edo beheragokoak badira.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Ordenantza honek 2009ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

2009KO ERANSKINA

Hilekoak

1.-4. a) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak.

1.1. Kuota finkoak: kontagailuaren diametroaren arabera:

-13 mm-raino: 3,18 euro hilean.

-15 mm-koa: 3,98 euro hilean.

-20 mm-koa: 5,29 euro hilean.

-25 mm-koa: 6,79 euro hilean.

-30 mm-koa: 14,15 euro hilean.

-40 mm-koa: 23,65 euro hilean.

-50 mm-koa: 45,15 euro hilean.

-65 mm-koa: 77,00 euro hilean.

-80 mm-koa: 106,76 euro hilean.

-100 mm-koa: 110,49 euro hilean.

1.2. Kontagailuak alokatzeko kuotak.

Kontagailuaren batez besteko prezioaren 100eko 1,25eko tarifa aplikatuko da hilean (1984ko irailaren 25eko 230. "Estatuko Aldizkari Ofiziala"), kontagailua konpondu eta kontserbatzeko gastuak barne izanik.

1.3. Suteetarako aho zigilatuei dagozkien kuotak:

Kuota finkoak, hartunearen diametroaren arabera:

-50 mm-raino: 8,75 euro hilean.

-50 mm baino gehiago: 14,59 euro hilean.

2.-4.b) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak.

2.1. Kuota aldakorra: kontsumitutako metro kubikoaren prezioa, hilean.

1. tarifa.-Metro kubiko 1etik 6ra bitarteko kontsumoa: 0,26 euro/metro kubikoa.

2. tarifa.-7 metro kubikotik 25era arteko kontsumoa: 0,52 euro/metro kubikoa.

3. tarifa.-26 metro kubikotik goitiko kontsumoa: 1,45 euro/metro kubikoa.

Horniduraren titularra toki entitate bat bada, tarifa bakarra izanen da: 0,23 euro/metro kubikoa.

2.2. Industria eta merkataritzako erabilerak.

1. tarifa.-Kontsumoa: 0,67 euro/metro kubikoa.

2.3. 1. tarifa.-Udalek ureztatzeko.

-Ureztatzeko ahoa, 1,94euro hilean.

2. tarifa.-Obretarako hornidura: 0,56 euro/metro kubikoa.

3. tarifa-Kontsumoak ezkutuko ihesengatik: 0,21 euro/metro kubikoa.

2.4. Aisia eta atsedenerako finketako erabilerak.

1. tarifa.-Metro kubiko 1etik 6ra bitarteko kontsumoa: 0,49 euro/metro kubikoa.

2. tarifa.-6 metro kubikotik goitiko kontsumoa: 2,07 euro/metro kubikoa.

3.-4.c) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak.

3.1. Tarifa estandarrak, ezarri beharreko kontagailuaren diametroaren ariora, edo ezarrita dagoenaren ariora, abonatuaren egoera aldatzen bada (lotunerako kuota).

-13 mm-raino: 48,64 euro.

-15 mm-koa: 56,42 euro.

-20 mm-koa: 60,76 euro.

-20 mm baino gehiago: 97,28 euro.

4.-4 d) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak.

4.1. Hornidura sareekiko lotune eskubideak: tarifa estandarra, kontagailuaren diametroaren arabera:

-13 mm-raino: 48,64 euro.

-15 mm-koa: 58,39 euro.

-20 mm-koa: 60,76 euro.

-20 mm baino gehiagokoa: 97,27 euro.

4.2. Ur-hartunerako eskubideak suteei aurre egiteko kontsumoetan: tarifa estandarrak, hartunearen diametroaren arabera.

-50 mm-raino: 97,27 euro.

-50 mm baino gehiago: 194,55 euro.

5.-4 e) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak.

Tarifa hauen 3. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio:

-Alta hartzeko eskubideak: 46,32 euro.

-Kontsumoa: 0,57 euro/metro kubikoa.

6.-4 f) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak.

Ikuskapen bakoitzeko: 17,37 euro.

7.-Aurreikusitako beste zergapeko egintza batzuk.

-Eskulana: 23,49 euro/ordua.

-Makineria erabiltzeko: 46,91euro/ordua.

-Kamioia erabiltzeko: 96,43 euro/ordua.

Iragarkiaren kodea: L0910537