36. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ITSASO

Ordenantza, Itsasoko Kontzejuaren herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituena. Hasierako onespena

Itsasoko Kontzejuak, 2009ko otsailaren 7an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Itsasoko Kontzejuaren herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Itsason, 2009ko otsailaren 17an.-Alkate udalburua, Jose Ignacio Ansorena Ilarregui.

Iragarkiaren kodea: L0910522