36. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

503/2009 EBAZPENA, martxoaren 3koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zerbitzuen gutuna onesten duena.

Politika Publikoak eta Zerbitzu Publikoen Kalitatea Ebaluatzeari buruzko abenduaren 29ko 21/2005 Foru Legeak zerbitzuen gutunen kontzeptua, irismena eta edukia arautzen ditu, eta zerbitzu horiek hobeki egiteko konpromisoak, bai eta horiek betetzen direla bermatzeko adierazleak ere, hartzen ditu barnean. Legearen arabera, Nafarroako administrazio publikoek herritarrei haiek egiten dituzten zerbitzuen berri emateko erabilera publikoko agiriak dira zerbitzu gutunak.

Aipatu legeak ezartzen duenez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko departamentu eta erakunde autonomo bakoitzak bere zerbitzuen gutuna eginen du, indarra hartu eta gehienez ere hiru urtean.

Lege baldintza horiek betetzeko, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak gizartean egindako zerbitzu publikoen kalitatearen ebaluazio eta hobekuntza ekarriko duen zerbitzuen gutuna egin du.

Horiek horrela, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Gobernu Kontseiluak aurretiko aldeko txostena emanik eta maiatzaren 21eko 47/2007 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuek esleitu dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren zerbitzuen gutuna onestea.

2. Jakinaraztea zerbitzuen gutuna Nafarroako Enplegu Zerbitzuko iragarki oholean eta Interneteko helbide honetan kontsultatzen ahalko dela: http://www.navarra.es/home-es/Temas/Empleo+y+Economia/Empleo/default.htm

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2009ko martxoaren 3an.-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Luis Ruiz Ciruelos.

Iragarkiaren kodea: F0911193