36. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

379/2009 EBAZPENA, otsailaren 18koa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, genetikoki eraldatutako organismoekin eginen diren jardueretarako eskaerak jendaurrean jartzen dituena. Hauek dira genetikoki eraldatutako organismoetarako eskaeren identifikazioak: B/ES/09/52, B/ES/09/53, B/ES/09/54, B/ES/09/55 eta B/ES/09/56.

Genetikoki eraldatutako artoaren borondatezko liberazioetarako jakinarazpenak jaso dira Ingurumen Zuzendaritza Nagusian, merkaturatzea ez den beste helburu batzuetarako, landa saiakuntzak egiteko. Pioneer Hi-Bred Agro Servicios Spain, S.L. enpresak sustatu ditu eta, jakinarazpenetarako, B/ES/09/52, B/ES/09/53, B/ES/09/54, B/ES/09/55 eta B/ES/09/56 erreferentziak dituzte.

Urtarrilaren 30eko 178/2004 Errege Dekretuaren 25. artikuluko 4. idatz-zatiari (merkaturatzea ez beste helburu batekin GAOak borondatez liberatzeko) jarraituz, beharrezkoa da bi kasuetan, baimena eman aurretik, jendaurrean jartzea eskatu diren jarduerak, Biosegurtasunaren Foru Batzordeak 2005eko azaroaren 2ko bilkuran erabaki bezala.

Horrenbestez, eta Biosegurtasunaren Foru Batzordeak eskatuta eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 124/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Gobernuaren Internet atarian (www.navarra.es) 30 egunez jendaurrean jartzea B/ES/09/52, B/ES/09/53, B/ES/09/54, B/ES/09/55 eta B/ES/09/56 identifikazioa duten jardueren gaineko eskaerak, genetikoki aldatutako organismoekin eginen baitira.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau igortzea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzura, Biosegurtasunaren Batzorde Nazionaleko buruari eta Biosegurtasunaren Foru Batzordeko idazkariari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko otsailaren 18an.-Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

Iragarkiaren kodea: F0910658