36. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

93/2009 EBAZPENA, otsailaren 23koa, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak emana, 0tik 3 urtera bitarteko haur hezkuntzako ikastetxe publikoak eraikitzeko Nafarroako Foru Komunitateko toki entitaeei diru-laguntzak emateko deialdia onesten duena.

Nafarroako Foru Komunitateko administrazioen eta haren erakunde autonomoen diru-laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra, oro har, azaroaren 9ko 11/2005 Legearen bidez ezarri zen. Lege horren xedea prozeduraren kontrol eta gardentasun handiagoa lortzea zen, publizitate, lehiakortasun eta objektibotasun printzipioak betez.

2009ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren barruan, "Udalekiko hitzarmenak, 0tik 3 urtera bitarteko ikastetxeetan obrak egiteko" izeneko 410001418107609325102 zenbakiko kontu-saila ageri da. Kontu-sail horrek, diru-laguntzaren prozedura erabiliz, arlo horretako inbertsio proiektuak finantzatzen ditu.

Toki entitateek 0tik 3 urtera bitarteko ikastetxeak eraikitzeko eta dauden ikastetxeak martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretura egokitzeko, beharrezkoa da ebazpen bat ematea, 2009ko aurrekontuan ezarri diren diru-laguntzen deialdia onetsi eta horiek emateko oinarriak ezarriko dituena.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako toki entitateei (udal eta kontzejuei) 0tik 3 urtera bitarteko haur hezkuntzako ikastetxeak eraiki eta egun dituztenak martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretura egokitzeko diru-laguntzak emateko deialdia onestea. Diru-laguntzak 2009ko aurrekontuko "Udalekiko hitzarmenak, 0tik 3 urtera bitarteko ikastetxeetan obrak egiteko" izeneko 410001418107609325102 zenbakiko kontu-sailaren kargura ordainduko dira, gehienez ere 3.349.606 euro."

2. Azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 14. artikuluan eta urtarrilaren 25eko 13/1990 Foru Dekretuan ezarri dena betez, deialdia arautuko duten oinarriak onartzea. Foru agindu honen eranskinean ageri dira.

3. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaileari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Obren eta Mantentze-lanen Zerbitzuari, Obren Atalari, Eraikuntzen Bulegoari eta Eskola Antolamendu eta Berriztapenaren Zerbitzuko Haur Hezkuntzako Lehen Zikloaren Atalari.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

5. Administrazioaren ebazpen honen kontra administrazio publiko interesdunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko du, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2009ko otsailaren 23an._Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusia, Francisco Javier Esparza Sánchez.

Iragarkiaren kodea: F0911087