36. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

81/2009 FORU AGINDUA, martxoaren 5ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana. Horren bidez onesten da Nafarroako ehiza barrutietako ehiza aprobetxamenduko titularrei diru-laguntzak emateko deialdia, baldin eta ehiza espezieek nekazaritzan egindako kalteen erantzule badira, Nafarroan ehizarako basa faunak egiten dituen kalteei aurre egiteko.

Nafarroako alderdi batzuetan, zenbait ehiza espeziek, untxiek eta basurdeek batik bat, arazo larriak sortzen dituzte nekazaritzan, laboreetan egiten dituzten kalteengatik.

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legeak 86. artikuluan ezarritakoarekin bat, lege zibilen arabera erantzule direnek ordainduko dituzte ehizarako basa animaliek nekazaritzan eragindako kalteak.

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legeak 52. artikuluan (ehiza sustatzeko neurriak) zehazten du Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak laguntza ekonomikoak ezartzen ahal dituela barrutietako ehiza aprobetxamenduko titularrentzat, ehiza espezieek nekazaritzan egiten dituzten kalteengatiko erantzukizun ekonomikoa estaltzeko.

Foru agindu honi Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Ehiza barrutietako ehiza aprobetxamenduko titularrentzako diru-laguntzen deialdia onestea, ehiza espezieek nekazaritzan eragindako kalteen erantzule direnean, ehizarako basa faunak eragindako kalte horiei aurre egiteko Nafarroan.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea. Oinarri horiek foru agindu honen eranskinean daude.

3. 150.000 euroko gastua baimentzea, foru agindu honetatik sortutako gastu konpromisoetarako, 2009ko Gastuen Aurrekontuko "Partikular eta sozietateentzako kalte-ordain, aseguru eta laguntzak" izeneko 740002 74200 4809 456302 kontu-sailaren kargura.

4. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Deialdiaren aurkako errekurtso administratiboak.

Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Foru agindu honen kontra administrazio publikoek zilegi izanen dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2009ko martxoaren 5ean.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.

OINARRIAK

Lehenbizikoa.-Xedea.

1. Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legeak 52. artikuluan (ehiza sustatzeko neurriak) zehazten du Nafarroako Gobernuak diru-laguntzak ezartzen ahal dituela barrutietako ehiza aprobetxamenduko titularrentzat, ehiza espezieek nekazaritza, abeltzaintza edo basogintzako ustiategietan egiten dituzten kalteengatiko erantzukizun ekonomikoa estaltzeko.

Horren haritik, deialdia onetsi da, norgehiagokan, Nafarroako ehiza barrutien ehiza aprobetxamenduko titularrei ehiza espezieek nekazaritzan egiten dituzten kalteen erantzule direnean emanen zaizkien diru-laguntzak arautze aldera, basa faunak egiten dituen kalteei aurre egiteko.

2. Laguntza horiekin oreka egokia eta iraunkorra lortu nahi da batetik ehiza barrutietako ehiza espezieen populazioaren eta bestetik horiek nekazaritza arloan sor ditzaketen kalteen artean.

Bigarrena.-Baldintzak.

2.1. Honako hauek izaten ahalko dira deialdiko laguntzen onuradun:

-Herrietako ehiza barrutietan:

  • Ehiza aprobetxamenduko titularrak legez eratutako tokiko ehiztari elkarteak izatea, kalteak eragin dituen espeziearen ehiza aprobetxamendua zuzenean esleitua dutenak.
  • Ehiza aprobetxamenduko titularrak toki entitateak izatea, kalteak eragin dituen espeziearen ehiza aprobetxamendua zuzenean kudeatzen dutenak.

-Ehiza barruti pribatuetan, ehiza aprobetxamendua tokiko ehiztari elkarteak berak egiten badu, onuraduna tokiko ehiztari elkartea izanen da.

2.2. Betiere, eskatzaileek betebehar hauek izanen dituzte:

2.2.1. Ehiza barrutiak ehiza antolatzeko plana onetsia izatea, Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legearekin bat.

2.2.2. Ehiza aprobetxamenduko titularrak funtzionamendu zuzenaren froga aurkeztea, ehiza arloan eta basa fauna eta haren habitatak babestearen gainean indarra duten arauei jarraikiz: Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea eta Basa Fauna eta Haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea, hurrenez hurren.

2.2.3. Zorrik ez izatea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekin.

2.2.4. Tributu arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak izatea.

2.2.5. Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren Ebazpenak ukitutako ehiza barrutiek kalteei aurrea hartzeko programa bat, ehiza aprobetxamenduko titularrak sinatua, aurkeztu beharko dute, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan, 2009ko ekainaren 30a baino lehen. Ebazpen haren bidez, baimena eman zen zenbait barrutitan 2009an untxi populazioa kontrolatzeko, nekazaritzan izandako kalteak direla medio.

Aurrea hartzeko programa horretan adierazten denez, hilero aurkeztuko dira, abuztutik otsailera, Ehiza eta Arrantza Atalean, populazioaren eta harrapakinen bilakaera begiratzeko programaren emaitzak.

Kalteei aurrea hartzeko programak ehiza aprobetxamenduko titularrarren jarduketa konpromisoa eskatzen du. Programa aplikatzearen ondorioz, ehiza barrutiko untxi populazioa kontrolatzea lortu beharko da eta, horrekin batera, kalteak nabarmen gutxitzea. Ehiza aprobetxamenduko titularrak ez baditu kalteei aurrea hartzeko programan planteatutako ekintzak betetzen, ez eta helburuak lortzen ere, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak diru-laguntza ukatuko dio.

2.2.6. Halaber, aurreko puntuan aipatu ebazpenak ukitutako barrutiek, diru-laguntzen deialdian parte hartu ahal izateko, ehizazaina izan beharko dute. Ehizazainak ekainaren 11ko 48/2007 Foru Dekretuaren 8.2 artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko ditu. Dekretu horren bidez, Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea garatu eta betearazteko Erregelamendua onetsi zen.

Ehizazainaren kontratazioa frogatzen duen kontratua aurrea hartzeko programarekin batera aurkeztu beharko da, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan, 2009ko ekainaren 30a baino lehen.

Hirugarrena.-Baztertzekoak.

3.1. Foru agindu honi dagokionez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak zenbait kasu diru-laguntzetatik kanpo utziko ditu:

3.1.1. 2008ko urriaren 1a eta 2009ko irailaren 30a artean ehiza espezieek ehiza barrutian egindako kalte guztiak 1.000 eurora iristen ez badira.

3.1.2. Ukitutako nekazaritzako lurzatiek baldintza hauek betetzen ez badituzte:

Laborantza lanak bere garaian egin behar dira, eta ohiko teknikak erabiliz. Era berean, laborantzako lehengaiak, hala nola, haziak, ongarri herbizidak eta gai fitosanitarioak egokiak izanen dira eta beharrezkoak, laborea normal gara dadin. Kaltetutako lurzatiek ez dute belar gaiztorik edukiko. Halakorik bada, ez dira kalteak baloratuko. Peritoak eskatzen dionean, ehiza aprobetxamenduko titularrak fakturak eta dokumentuak aurkeztu beharko ditu, ukitutako jabeak kaltetutako laborean egin dituen laborantza lanak eta aplikatutako produktuak justifikatzeko. Lehengaiak eta kaltetutako laborean egin ez diren lanak deskontatu eginen dira, kaltea baloratzean.

3.1.3. Jarraian adierazten diren labore mota iraunkorretan edo balio ekonomiko handikoetan, kalteak jasateko arriskua duten eskualdeetan daudenak, babes sistema hauek ez badaude:

-Hazitarako patata laboreak eta ezarri berri diren belarsoroak hesi elektrikoekin babestuko dira.

-Ekilore soroak hesi elektrikoekin babestu beharko dira.

-Arto alorrak, azaroaren 15etik aitzina uzta biltzeke isolatuak gelditzen direnak, hesi elektrikoekin babestuko dira.

-Untxi edo erbien kalteak jasateko arriskua duten eskualdeetan, mahatsondo, olibondo, zainzuri, almendrondo eta gainerako fruta arbolen sail berrietan eta zuhaizti berrietan landareak nahitaez babestu beharrak dira, hodiekin, sareekin edo hesi elektrikoekin.

-Mahatsondo, olibondo, almendrondo eta gainerako fruta arbola helduen sailak sare edo hesi elektriko batekin babestuko dira, kaltea eragiteko aukera handia izaten hasten bada betiere.

-Brokoli, azalore eta bestelako barazkiak landatzen diren alorretan, untxien kontrako aurreneurri eraginkorrak hartuko dira.

-Arroz alorretan, ahateak uxatzeko kanoiak erabiliko dira, ahate gehiegi izanez gero.

Ehiza aprobetxamenduko titularrek, ukitutako jabeekin batera, babes sistema horiek paratuko dituzte, kalteen arriskua saihesteko.

Nolanahi ere, jartzen den babes motak eta horren garaierak, bai eta mantentze lanek ere, egokiak beharko dute izan, babes lana bete dezaten, ehiza espezieek egin ditzaketen kalteen aurrean.

3.1.4. Kalteak zereal, proteginoso, oleaginoso eta lekadunen alorretan edo belarsoroetan izan badira, horietako bakoitza 5,5 erregutik beheitikoa izanik.

3.1.5. Zereal, proteginoso, oleaginoso eta lekadunen alorretan, gainazal kaltetuak lurzati osoarekin alderatuta gutxieneko portzentaje hauek gainditzen ez baditu:

LURZATIAREN AZALERA

KALTEEN GUTXIENEKO %

22 erregu baino gutxiago

10%

22,1 erregutik 40 erregura bitarte

6,5%

40,1 erregutik 60 erregura bitarte

5%

60,1 erregutik 100 erregura bitarte

4%

100 erregu baino gehiago

3,5%

3.1.6. Ehiza aprobetxamenduko titularrak peritu tasatzaileari eskatzen badio gutxieneko portzentajetik beheitiko eremu ukitua duen alor batera joan dadila, bisitak kobratuko zaizkio, azken diru-laguntzatik deskontatuz, honelaxe:

LURZATIAREN AZALERA

KALTEEN GUTXIENEKO %

ZENBAT.

5,5 erregu baino gutxiago

10%

36 euro

5,6 erregutik 11 erregura bitarte

10%

48 euro

11,1 erregutik 22 erregura bitarte

10%

60 euro

22,1 erregutik 40 erregura bitarte

6,5%

72 euro

40,1 erregutik 60 erregura bitarte

5%

90 euro

60,1 erregutik 100 erregura bitarte

4%

150 euro

100 erregu baino gehiago

3,5%

180 euro

3.1.7. Kaltetuaren edo hirugarren baten utzikeriari edo borondateari egozten ahal zaizkion kalteak izan badira. Utzikeria izan dela ulertuko da baldin eta kalteak eragiten dituzten animaliak ugaltzeko eta bertan gelditzeko laguntzen ahal duten lanak egiten badira, hala nola barrutirako hartutako aurreneurriak egokiro mantentzen ez badira.

3.1.8. Ustiategi industrialetan edo era artifizialean zein basa ez den era batean hazitako ehiza espezieek egindakoak.

3.1.9. Basa faunako zenbait espezie izurri deklaratu eta haiek harrapatu eta hiltzeko neurriak arautzeko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emandako maiatzaren 5eko 198/2008 Foru Aginduaren bidez izurri izendatu diren espezieek sortutako kalteak.

3.2. Barruti baten barruan dauden lurren jaberen batek bere lurrak barrutitik bereizi nahi eta barrutian sartzen ez baditu, erantzukizuna ez da ehiza aprobetxamenduko titularrarena izanen eta, beraz, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak ez du diru-laguntzarik emanen; betiere, bidezkoa den kalte-ordaina galarazi gabe, horretarako dauden baldintzak betez gero.

Laugarrena.-Epea, kalteak egiaztatzeko modua eta balorazioak.

4.1. Ehiza aprobetxamenduko titularrek kalteak erreklamatzeko orriak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko erregistroan aurkeztu beharko dira. Halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako edozein tokitan aurkez daitezke.

Hauexek izanen dira horiek aurkezteko epeak:

Untxiek neguko zerealak kaltetu dituztela erreklamatzeko orriak, 2009ko apirilaren 1a arte.

Untxiek mahasti eta fruta arboletan kalteak eragin dituztela erreklamatzeko orriak, 2009ko ekainaren 10a arte, urteko tasazioetarako.

Erreklamazio orriak epe horiek amaitu ondoren aurkezten badira, peritu tasatzaile taldeak ez du tasaziorik eginen, eta ez da diru-laguntza eskubiderik izanen.

Bestelako laboreak kaltetzearen ondoriozko edo beste espezie batzuk eragindako kalteen ondoriozko laguntza eskerak aurkezteko epea 2009ko irailaren 30ean amaituko da. Data horren ostean aurkezten diren eskaerak hurrengo urteko deialdian sartuko dira, halakorik badago.

Erreklamazio orriak aurkeztu aitzin, ehiza aprobetxamenduko titularrak kaltea baietsi beharko du eta, orobat, kalteak ukitutako azalerak ezarri den gutxienekoa gainditzen duela, diru-laguntza eskuratu ahal izateko. Gutxieneko azalerak 3. oinarriko 3.1.4 eta 3.1.5 puntuetan zehaztu dira.

4.2. Ehiza aprobetxamenduko titularrak, tasazioaren aurretik, dokumentu hauek aurkeztu beharko ditu:

-Diru-laguntza eskatzeko orria, eranskinean ageri denaren araberakoa.

-Ehiztarien Elkarteari zuzendutako erreklamazio orria, gehitzen den ereduaren araberakoa, eskatzen diren datu guztiak adierazita.

-Mahastiak badira, jatorrizko deituran inskribatutako mahastien zerrendaren kopia ekarri beharko da.

-Ukitutako eskualdearen katastro zedularen kopia, eta, mahasti edo fruta arbolen kasuan, kaltetutako kopurua.

-Dirua transferentzia bidez jasotzeko eskabidea, behar den bezala betea, eta ehiza aprobetxamendurako eskubidearen titularraren IFZren kopia. Baldintza hori nahitaez bete beharko dute dokumentazioa aldatu duten barrutiek edo 2008an halako laguntzarik jaso ez dutenek.

NPBko deklarazioa egin ondotik, horren kopia emanen zaio peritu tasatzaileari.

4.3. Basurdeak eta orkatzak sortutako kalteak badira, ehiza aprobetxamenduko titularrak eta kaltetuak peritu tasatzaileari kalteak erakutsiko dizkiote, kaltetutako lurzatira eramanez. Landa tasazioak amaitu ondotik, peritu tasatzaileak kalteen balorazioaren kopia emanen dio ehiza aprobetxamenduko titularrari.

Untxiek kaltetutako barrutietan, peritu tasatzaileari ehiza aprobetxamenduko titularrak baizik ez dio lagunduko, laguntzaren eskatzaile gisa. Landa tasazioak egin ondotik, peritu tasatzaileak kaltetutako gainazalaren zenbatespenaren kopia emanen dio ehiza aprobetxamenduko titularrari, nekazari kaltetuei horren berri eman ahal izateko. Ekoizpen eta prezioak jakin eta gero, perituak kalteen balorazioa igorriko du Ehiza eta Arrantza Atalera. Balorazioa barrutira bidaliko da, erantzuleak kalteak ordain ditzan, eta dagokion laguntza jaso.

Bosgarrena.-Laguntzen zenbatekoa.

5.1. Ehiza barrutian izandako kalte tasatu guztien arabera kalkulatuko dira ehiza aprobetxamenduko titularrentzako diru-laguntzen zenbatekoak:

TASATUTAKO KALTEAK

TASATUTAKO KALTEEN %

18.000 eurotik beheiti

50%

18.001 eurotik 24.000ra bitarte

45%

24.001 eurotik 30.000ra bitarte

40%

30.001 eurotik 35.000ra bitarte

35%

35.001 eurotik gora

30%

5.2. Nolanahi ere, ehiza aprobetxamenduko titularrei diru-laguntzak emateko, Administrazioak baliabide ekonomikoak izan beharko ditu eta kreditua aurrekontuetan, eskaeren ebazpen administratiboa emateko unean. Aurkeztu eta diru-laguntzak izateko eskubidea duten eskaera guztiei erantzuteko adina krediturik ez badago aurrekontuetan, kalteei aplika dakieken portzentajea modu proportzionalean jaitsi eginen da 5.1 puntuan ezarritako tarte guztietan.

5.3. Prezioa eta produkzioa.

5.3.1. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak kontratatutako peritu tasatzaileak tasatutako kaltearen zenbatekoa finkatzeko erabiliko duen araudia, nekazaritzako produktuen preziorako, honako hau izanen da:

-Nekazaritzako produktuen prezioa, Agrosegurok finkatua, edo kooperatibek urte bakoitzeko uztailean, abuztuan eta irailean zerealak likidatzen dituzteneko prezioa.

-Mahatsaren kasuan, kalteak sortu diren herrietako upategiek ordaindutako prezioa.

-Landareen kasuan -zainzuriak, mahastiak, olibondoak, bestelako fruta-arbolak eta oihan espezieak-, merkatuko prezioa erabakitzeko Nafarroako merkatuan diharduten enpresen fakturetakoak erabiliko dira.

5.3.2. Produkzio datuak biltzeko, Nafarroako Gobernuko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren "Boletín de Coyuntura Agraria" delakoan argitaratuak hartuko dira kontuan. Mahatsaren kasuan, "Nafarroa" eta "Errioxa" jatorrizko deiturentzat ezarritakoak jasoko dira. Alternatiba gisa, produktu guztietarako, kaltetuak lortutako uztaren zuzeneko zenbatespenaren batez besteko ekoizpena hartuko da kontuan. Horretarako, ekoizpen horren ziurtagiria aurkeztu beharko da.

Seigarrena.-Organo eskudunak.

6.1. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak, bidezkoa denean, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren ebazpen bidez diru-laguntza emanen dio ehiza aprobetxamenduko titularrari, deialdiaren oinarrien arabera betiere. Diru-laguntzak emateko ebazpenean kaltetu bakoitzari egindako kalteen tasazioen zenbatekoa agerraraziko da, bai eta kalteen zenbateko osoa eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren laguntzaren zenbatekoa ere.

Prozedura ebazteko gehieneko epea hiru hilabetekoa izanen da, irailaren 30etik aurrera. Epe horretan ebazpen espresurik eman ez bada, eskaera ezetsitzat joko da.

6.2. Aurkeztutako eskaeraren berariazko edo presuntziozko ezespenaren aurka zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, administrazio prozedura erkideari buruzko legeriari jarraikiz.

6.3. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak onuradunen eta emandako diru-laguntzen zerrenda argitaratuko du Nafarroako Gobernuaren webgunean.

Zazpigarrena.-Ordainketa.

7.1. Laguntza emateko ebazpena jaso ondoren, onuradunek kaltetuei kalteak ordaindu beharko dizkiote tasazioaren zenbateko osoarekin (kaltearen %100). Ehiza aprobetxamenduko titularrak, tasatutako kalteen %100 ordaindu duela frogatu beharko du, banku transferentzien egiaztagiriak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren erregistroan aurkeztuz (Armada etorbidea, 2; Iruña), ezertan galarazi gabe Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan xedatutakoa. Egiaztagiriak 15 egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, laguntza emateko ebazpena jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

Agiriak posta bulego batean aurkezten badira, gutun azal ireki batean egin beharko da, lehenengo orriko goiko aldean bulegoaren izena, eguna, tokia eta ordua adierazi ahal izateko. Datu horiek guztiak gordekinean ere azaldu beharko dira (Posta zerbitzuak arautzen dituen abenduaren 3ko 1829/1999 Errege Dekretuaren 31. artikulua).

7.2. Ehiza aprobetxamenduko titularrak, kaltetuei egindako ordainketak justifikatu ondoren, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak ehiza aprobetxamenduko titularrari diru-laguntza ordainduko dio, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren ebazpen bidez.

Zortzigarrena.-Onuradunaren betebeharrak.

8.1. Noiznahi Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari datu eta jarduerak egiaztatzen uztea.

8.2. Espedientea aurrera eramatean edukiaren edo gastuaren aldaketaren bat dakarren edozein gorabeheraren berri ematea, gertatzen den unean, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari. Aldaketa horrek ez dio Foru Komunitateko Administrazioari inolako konpromisorik ekarriko, bere gain espresuki hartzen ez badu.

8.3. Ehiza aprobetxamenduko titularrak, peritu tasatzaileari eskatzen badio ehizaldi berean alorrera behin baino gehiagotan joan dadila, bigarren bisitan eta hurrengoetan 150 euroko tarifa pagatu beharko du. Sortzapen gutunaren bidez kargatuko zaio eskatzaileari.

8.4. Informazio guztietan adieraztea jarduera edo proiektua Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren laguntzarekin egiten ari dela.

8.5. Foru agindu honetan ezarritako baldintza eta arau guztiak betetzea.

8.6. Lagundutako jarduera finantzatzeko lortutako beste diru-laguntzen edo laguntzen berri ematea organo emaileari.

8.7. Kalte-ordain bat eman beharko die nekazariei, kalteen tasazioaren %100 eginen duena, eta agirien bidez, hau da, bankuko transferentzien agirien bidez, egiaztatuko du tasatutako kalteen %100 ordaindu duela.

Bederatzigarrena.-Beste laguntza batzuekiko bateragarritasuna.

Diru-laguntza hauek ez dira bateragarriak jarduera berbererako beste laguntza batzuekin.

Hamargarrena.-Diru-laguntzen kontrola.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak, Ehiza eta Arrantza Atalaren eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuaren bitartez, ardura hartuko du diru-laguntzak emateko eskatzen diren baldintzak bete daitezen eta aurreikusitako inbertsioak behar bezala egin daitezen. Horretarako, ikuskapen eta egiaztapenak egiten ahal ditu eta onuradunei eskatzen ahalko dizkie jarduerari buruz beharrezkotzat jotzen dituen argibideak eta agiriak, baita haiek bertara ager daitezela ere.

Hamaikagarrena.-Ezarritako baldintzak ez betetzearen ondorioak.

Foru agindu honetan eskatutako betebeharrak eta hartutako konpromisoak bete ezean, diru-laguntza itzuli egin beharko da eta, bidezkoa denean, behar diren zehapenak jarriko dira.

Diru-itzulketa, arau hauste eta zehapenen arloan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35., 42. eta 43. artikuluetan xedatutakoari jarraikiko zaio.

I. ERANSKINA

2009an ehiza espezieek nekazaritzan eragindako kalteengatiko diru-laguntzaren eskabidea

Izen-deiturak (herriko ehiztarien elkarteburua, alkatea edo toki entitateko burua): ............................, NANa: ...................................., kalea: ..............................., zenbakia: .............., solairua: ................., herria: ......................., telefonoa: ...................., honako hau ordezkatuz: ................................., IFZ: ............................, matrikula hau duen ehiza aprobetxamenduko titularra: NA-................, tokia:.............

Honako hau azaltzen dut:

2009. urtean ehizarako basa faunak eragindako kalteei aurre egiteko Nafarroako ehiza barrutietako ehiza aprobetxamenduko titularrei diru-laguntzak emateko deialdiari dagokionez, zeina 2009ko .......aren ..........(e)ko ......... Foru Aginduaren bidez onetsi baitzen, uste dudala eskatzen diren beharkizunak betetzen ditudala eta deialdi horren oinarriak osorik onartzen ditudala. Hori dela eta, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren diru-laguntza eskatzen dut.

Era berean, hauxe aitortzen dut:

-Jarduera bererako ez naizela beste diru-laguntzarik jasotzen ari.

-Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatietan onuradun izateko adierazita dauden debekuetako bat ere ez dudala.

-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari baimena ematen diodala Ekonomia eta Ogasun Departamentuan eta Gizarte Segurantzan dauden datuak ikuskatzeko, horrela egiazta dezan, diru-laguntzak ematen dituen ebazpenaren proposamena egiten den unean, zerga arloko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eguneratuak ditudala.

.................................. (e)n, 2009ko .........................aren ...... (e)an.

(Eskatzailearen, ehizarako eskubidedunaren, sinadura)

II. ERANSKINA

Ehiztarien Elkarteari kalteak erreklamatzea

Izen-deiturak: ....................., telefonoa: .....................

NA-......................... barrutiko burua den aldetik, erreklamazio hau jaso du:

Izen-deiturak: .................. IFZ: .........................

Helbidea: ....................., herria: ..............................., telefonoa: .........................................

(Arrazoia) ............................... sortutako kalteak dituela, finka hauetan:

HERRILURRAREN ERRENTAMENDUAREN JABETZA

POLIG.

LURZAT.

LEHORREKO LURRA EDO UREZTALURRA

LUR MOTA

ESPEZIE

ERAGILEA

AZALERA OSOA

UKITUTAKO ER.

Zutabe guztiak bete.

Ukitutako lurzati bakoitzaren planoa gehitu, eta eremu kaltetua adierazi.

.............(e)n, .................(e)ko .........................aren ..........(e)an.

Kaltetua Burua

Iragarkiaren kodea: F0911445