I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak
15/2009 EBAZPENA, martxoaren 11koa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ingeniari tekniko izateko lanpostu bat (Prebentzio diziplina: Laneko Segurtasuna eta Industria Higienea) oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu direnen behin betiko zerrenda onesten duena, deialdiko 5. oinarria aldatzen duena, -epaimahaiaren behin betiko osaera ezartzeko- eta oposizioaren lehenbiziko ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua finkatzen dituena.
Azaroaren 10ean emandako 198/2008 Ebazpenaren bidez Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ingeniari tekniko izateko lanpostu bat (Prebentzio diziplina: Laneko Segurtasuna eta Industria Higienea) oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Ebazpen hori 2008ko 143. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 24an.
Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendariak urtarrilaren 12an emandako 1/2009 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpena 2009ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 28an.
Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.
5.1 oinarria aldatu eta epaimahaiaren behin betiko osaera ezartzen da. Izan ere, María Cruz Guergué Gómez andreak ezin du parte hartu. Gainera, langileak ordezkatuko dituzten kideak izendatu behar dira, Langile Batzordeak proposaturik.
Azkenik, 6. oinarrian ezarritakoari jarraikiz, oposizioaren lehenbiziko ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua zehazten da.
Horrenbestez, eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 26ko 103/2008 Ebazpenaren bidez (2008ko 86. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 14koa) esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ingeniari tekniko izateko lanpostu bat (Prebentzio diziplina: Laneko Segurtasuna eta Industria Higienea) oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda, eranskinean ageri dena, onestea.
2. 5.1 oinarria aldatzea, epaimahaiaren behin betiko osaera zein den ezarriz. Hona hemen:
-Mahaiburua: Nieves Sagüés Sarasa andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Zerbitzuko burua.
-Ordezkoa: Belén Asenjo Redín andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Zerbitzuko laneko medikua.
-Mahaikidea: Juan José Minondo Sanz jauna, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusiko Plangintza arloko burua.
-Ordezkoa: Francisco Javier Vitrián Ezquerro jauna, Nafarroako Lan Osasunaren Institutuko Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Atal Teknikoko burua.
-Mahaikidea: Jorge Pascual del Río jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Zerbitzuko kimikaria.
-Ordezkoa: Susana Álvarez Erviti andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Zerbitzuko laneko medikua.
-Mahaikidea: Carmen Mayo Gárate andrea, langileen ordezkaria, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Batzordeak proposaturik.
-Ordezkoa: Fernando Erburu Elizondo jauna, langileen ordezkaria, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Batzordeak proposaturik.
-Mahaikide idazkaria: Gabriel Izpura Liberal jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileria eta Lan Harremanetako zuzendariordea.
-Ordezkoa: Víctor Manuel Idoate García jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Zerbitzuko medikua.
3. Oposizioko lehen ariketa Nafarroako Ospitaleko ekitaldi aretoan izanen da (Iruñeko Irunlarrea kaleko 3an), apirilaren 2an, ostegunarekin, 12:00etan.
Ariketarako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek aldean izan beharko dute Nortasun Agiri Nazionala edo baliokidea, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiaren iritziz identifikaziorako balio duen beste agiriren bat. Azterketara agertzen ez direnak edo beren nortasuna horrela frogatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.
4. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea eta :bon.ean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, hala ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan.
Iruñean, 2009ko martxoaren 11n.-Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendaria, Tomás Rodríguez Garraza.
ERANSKINA
Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda
-Txanda irekia.
Onartuak:
ARBUES OSÉS, MARÍA DEL CARMEN
ARRECHE URRIZBURU, MIKEL
ARROYO GÓMEZ, ARTURO
ARTEAGA CASTRO, ÍÑIGO
AYÚCAR FERRER, JOSÉ ÁNGEL
BAIGORRI GURREA, ALFONSO
BORDENAVE COUSTARRET, CELINE
DE OSUNA HERVÁS, CARLOS FRANCISCO
DÍAZ LES, SERGIO
DÍEZ ELIZALDE, LOREA
FORCADA GONZÁLEZ, MARÍA ELENA
FROMMKNECHT LIZARRAGA, MIGUEL
GARCÉS LOZANO, SERGIO
GARDE ADOT, JUAN JESÚS
GONZÁLEZ SÁNCHEZ, ANTONIO
LAITA RODRÍGUEZ, MARGARITA
LES DELGADO, MARÍA JESÚS
LOPERENA QUIRÓS, IGNACIO
MAJO AZCOITI, ICIAR
MALÓN BILBAO, MARTA
MARQUIEGUI CANDINA, JESÚS
MARTÍN FERNÁNDEZ, JOSÉ MIGUEL
MARTÍNEZ ARESO, MARÍA INÉS
MARTÍNEZ-GARCIRIÁIN SARRIÉS, JUAN JOSÉ
MONTOYA JIMÉNEZ, MARÍA DOLORES
PETRINA ECHEVERRÍA, ALBERTO
RABAZ IRAÑETA, FRANCISCO JAVIER
RANZ VILLARINO, MARÍA ISABEL
RECACOECHEA OLAVARRÍA, LUIS MARÍA
RODRÍGUEZ PALOMANES, ANTONIO
ROLDÁN MARÍN, DANIEL
SADA MURUZÁBAL, ÁLVARO
SERVERA ERDOZÁIN, JUAN AITOR
SUBERO LAFUENTE, DAVID
TARRAGONA CASTRO, FERMÍN
URRICELQUI CHASCO, ALBERTO
URTUBIA FERNÁNDEZ, CARLOS JAVIER
VICENTE CARDÓS, DAVID
ZABAL GONZÁLEZ, CAROLINA
ZAMARGUILEA RIVAS, JOSÉ JAVIER
Baztertuak: inor ez.
Iragarkiaren kodea: F0911751