35. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

487/2009 EBAZPENA, otsailaren 23koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 107 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia hein batean ebatzi eta, horren ondorioz, Juan Carlos Artázcoz Sanz jauna Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko Berriztapena Sustatzeko Ataleko buru izendatzen duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, otsailaren 23ko 487/2009 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 107 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia hein batean ebatzi du eta, horren ondorioz, Juan Carlos Artázcoz Sanz jauna Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko Berriztapena Sustatzeko Ataleko buru izendatu du sei urte naturalerako, karguaren jabetza hartzen duen egunetik hasita.

Deialdi hori urriaren 23ko 2574/2006 Ebazpenaren bidez onetsi eta 2006ko 135. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 10ean.

Iruñean, 2009ko otsailaren 23an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0911606