35. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

OBANOS

Datu pertsonalen fitxategi automatizatuen arauketa

Udalean badira zenbait fitxategi, datu pertsonalak dituztenak, eta datutegi horiek arautu eta erregistratu behar dira, 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoarekin eta hura garatzen duten arauekin bat.

Espainiako Konstituzioaren 140. artikuluak Toki Administrazioari onartzen dizkion autonomia eta antolatzeko gaitasuna direla bide, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan udal gobernua eta administrazioa zuzentzeko emandako eskurantzekin bat.

Dekretatu dut:

1. Ondotik ematen diren fitxategiak kentzea. Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren erregistroan inskribaturik daude. Hona hemen:

-Fitxategiaren izena: Pertsonen fitxategi orokorra 2041540055.

Xedea: entitate honen erroldan dagoen jendeari buruzko informazioa ematea, errolda kudeatzeko.

Datuak norako diren: Pertsonen fitxategi orokorra.

-Fitxategiaren izena: Pertsonen udal errolda 2041540030.

Xedea: Udalarekin harremanak dituen pertsonei buruzko informazioa ematea entitate honen eskumeneko administrazio prozedura guztiei.

Datuak norako diren: Udalerriko Biztanleen Erroldaren fitxategia.

Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, aukeran:

A) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

B) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo bertzenaz,

C) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Obanosen, 2009ko otsailaren 10ean.-Alkatea, Fernando Lana Guembe.

Iragarkiaren kodea: L0910462