35. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

TXULAPAIN

2009ko aurrekontua. Hasierako onespena

Txulapaingo Udalak, 2009ko otsailaren 13an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2009ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsiriko aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Txulapainen, 2009ko otsailaren 16an.-Alkatea, Narila Mondragón Ciarra.

Iragarkiaren kodea: L0910448