35. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

IRUÑA

Deialdia, zerbitzuburu izateko lanpostu bat eta Udal Bulegoetako mandatarien arduradun izateko beste lanpostu bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko. Deuseztapena

Iruñeko Udaleko Lehendakaritzako Alorreko zuzendariak honako ebazpen hau eman zuen, 2009ko otsailaren 13an:

(6/PR).

"Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2723 zk.ko ebazpenak hein batean onetsi du Langileen Batzordeak honako deialdiaren onespenaren aurka jarri zuen 06/3351 gora jotzeko errekurtsoa: zerbitzuburu izateko lanpostu bat eta Udal Bulegoetako mandatarien arduradun izateko beste lanpostu bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia, 2006ko 39. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 31koan, argitaratua. Horiek horrela, aipatu deialdia deuseztatzea erabaki dut".

Iruñean, 2009ko otsailaren13an.-Lehendakaritzako Alorreko zuzendaria, Julio Sucunza Azcona.

Iragarkiaren kodea: L0910476