35. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CORTES

Ordenantza, Cortesen peñetarako lokalak arautzen dituena. Hasierako onespena

Udal honek, 2009ko otsailaren 16an egin bilkura arruntean, bertzeak bertze erabaki zuen hasiera batean onestea Cortesen peñetarako lokalak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta, nahi badute, egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Cortesen, 2009ko otsailaren 17an.-Alkate udalburua, Javier Blasco Mendívil.

Iragarkiaren kodea: L0910469