35. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

34/2009 EBAZPENA, otsailaren 11koa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, I. eranskinean aipatzen diren ikastetxeen zuzendaritzei Nafarroatik kanpo dauden unibertsitateekin lankidetza hitzarmenak sinatzeko eskumena eskuordetzea onesten duena. Hitzarmen horien xedea da unibertsitate horietako ikasleek maisutzako practicuma egin ahal izatea.

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak, hezkuntza arloan dituen eskumenak erabiliz, I. eranskinean ageri diren ikastetxe publikoetako zuzendaritzen eta unibertsitateen arteko lankidetza esparrua arautzeko baldintzak ahalbidetu eta ezarri nahi ditu, aipatu ikasleek practicuma Nafarroako ikastetxe publikoetan egin ahal izateko.

Nafarroako ikasleek maisutza ikasketak egiten dituzten Nafarroatik kanpoko unibertsitateekin elkarlanean aritzeko eta hitzarmenen kudeaketa errazteko asmoz, ikastetxeetako zuzendaritzei programa horien bidez hartutako konpromisoak beren gain hartzeko eskumena emanez, ikastetxeen kudeaketa autonomiaren printzipioari jarraikiz eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak emandako eskumenekin bat, xedapen horren 36. artikuluari loturik,

EBATZI DUT:

1. I. eranskinean ageri diren unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako zuzendaritzei Nafarroatik kanpo dauden unibertsitateekin lankidetza hitzarmenak sinatzeko eskumena eskuordetzea onestea, aipatu ikasleek maisutzako practicuma egin ahal izateko.

2. Ikastetxeetako zuzendaritzen eta unibertsitateen artean sinatutako lankidetza hitzarmenek ebazpen honen II. eranskineko ereduari jarraiki beharko diote.

3. Ikastetxeek hitzarmenaren -behin sinatuta- kopia igorriko dute Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusira, dagokion espedientean artxibatzeko.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

5. Ebazpena igortzea Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusira, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza Nagusira, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusira eta ebazpen honen I. eranskinean ageri diren unibertsitate eta ikastetxeetara, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko otsailaren 11n.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez.

I. ERANSKINA

Hezkuntza Departamentuan jasotako eskaerak

1.-Euskal Herriko Unibertsitatea.

1.1. Gasteizko Unibertsitate Eskola:

IKASTETXEAK

IKASLEAK

Alaitz Barañain Ikastetxea

Barañain

Iturri Redondo, Edurne

Lehen Hezkuntza P I

Amaiur Ikastola HLHIP

Iruña

Asín Aranguren, Irati

Lehen Hezkuntza P I

Asín Aranguren, Izaga

Lehen Hezkuntza P I

Visus Maeztu, Koldo

Lehen Hezkuntza P I

Aresoko Eskola

Areso

Iriarte Artola, Begoña

Lehen Hezkuntza P II

Arturo Kanpion

Iruña

Sánchez Sánchez, Amaia

Heziketa Fisikoa P II

Lorenzo Goicoa IP

Iruña

Solano López, María

Gorputz Hezkuntza PI

Santa María HLHIP

Los Arcos

Fernández Zurbano, Zuriñe

Gorputz Hezkuntza PII

San Miguel HLHIP

Uharte Arakil

Huarte Razkin, Luisa

Haur Hezkuntza P I

San Miguel HLHIP

Agoitz

Ayanz Perlines, Igor

Heziketa Fisikoa P I

Vázquez de Mella HLHIP

Iruña

Urra Guergué, Eder

Gorputz Hezkuntza PII

Zelandi HLHIP

Altsasu

Gorrochategui Pereda, Iñaki

Lehen Hezkuntza P I

Ímaz Alcaide, Aser

Heziketa Fisikoa P II

Haur eta Lehen

San Francisco HLHIP

Iruña

Galar Luque, Beatriz

Haur Hezkuntza P II

Irisarri Martiarena, Oihane

Haur Hezkuntza P II

Lizarraga Peio, Maitane

Lehen Hezkuntza P II

Tapia Rico, Hodei

Heziketa Fisikoa P II

Luis Fuentes IP

Lakuntza

Luis Soto, Nerea

Lehen Hezkuntza P I

Ricardo Baroja Ikastetxe Publikoa

Bera

Celayeta Lazcano, Jone

Heziketa Fisikoa P I

Sagastibelza Picabea, Nahia

Lehen Hezkuntza P II

Sanduzelai Ikastetxe Publikoa

Iruña

Alastuey De Miguel, Maite

Heziketa Fisikoa P II

Irurozki Artajo, Itziar

Lehen Hezkuntza P I

Martínez De Irujo Tabar, Jaione

Lehen Hezkuntza P I

Martínez Marañón, Sonia

Lehen Hezkuntza P I

Sarasibar Zabaleta, Gorka

Lehen Hezkuntza P I

Sunbillako Eskola Publikoa

Sunbilla

Alzuri Arretxea, Izaro

Haur Hezkuntza P I

Virgen Blanca

Uharte

Arbizu Seminario, Sarai

Lehen Hezkuntza PI

1.2. Donostiako Unibertsitate Eskola:

IKASTETXEAK

IKASLEAK

Atakondoa Eskualdeko Ikastetxe

Publikoa

Irurtzun

Beregaña Ibero, Maite

Practicum I

Fco. Javier Sáenz de Oiza HLHIP

Kaseda

Estévez Arrastua, Urti

Practicum II

Andrés Muñoz Garde Hezkuntza Bereziko Ikastetxea

Iruña

Lafarga Fuertes, Maite

Practicum I

Arturo Campión Ikastetxea

Iruña

Gordaliza Iparragirre, Ruben

Practicum II

Otsagiko Ikastetxe Publikoa

Otsagabia

Urbe Castelruiz, Miren Begoña

Practicum II

Obispo Irurita Ikastetxe Publikoa

Larraintzar

Doray Insuasti, Miren

Practicum II

Erreniega Ikastetxe Publikoa

Zizur Nagusia

Roque Labari, Sandra

Practicum II

Irain Ikastetxe Publikoa

Lesaka

Garrancho Méndez, María Angeles

Practicum I

Lekunberriko Eskola Publikoa

Lekunberri

Unsain González, Jone

Practicum II

Zigako Eskola Publikoa

Ziga

Oteiza Elizalde, Virginia

Practicum II

2.-Salamancako Unibertsitate Pontifizioa.

2.1. Luis Vives Maisutzako Unibertsitate Eskola:

IKASTETXEAK

IKASLEAK

El Lago de Mendillorri HLHIP

Iruña

Fernández Oliván, Sara

Espezialitatea: Au 2.

Iturrama HLHIP

Iruña

Jiménez Espinosa, Patricia

Espezialitatea: Ef 2.

Sanduzelai HLHIP

Iruña

Cirez Garaikoetxea, Naiara

Espezialitatea: In 2.

Andrés Muñoz Garde HBIP

Iruña

Repáraz González Boza, Carolina

Espezialitatea: Au 3.

San Martín Zárate, Carmen

Espezialitatea: Ee 3.

Arturo Campión HLHIP

Iruña

Arregui Agirre, Olatz

Espezialitatea: Ee 3.

Doña Mayor HLHIP

Iruña

Young, Katharine

Espezialitatea: Ig 2.

Cardenal Ilundáin HLHIP

Iruña

Arrizabalaga Txurruka, Koldobika

Espezialitatea: Ee 2.

Elvira España HLHIP

Tutera

Serrano La Caba, Daniel

Espezialitatea: Ig 2.

San Miguel HLHIP

Agoitz

Sagardia Sarasa, Irune

Espezialitatea: In 2.

Pombar Jarajuría, María

Espezialitatea: In 3.

Mendialdea HLHIP

Berriozar

Martínez De Lizarrondo, Mateo

Espezialitatea: In 3.

Cerro de la Cruz HLHIP

Cortes

Martínez Royo, Amaya

Espezialitatea: In 2.

Igantzi HLHIP

Igantzi

Irigoyen Irurena, José

Espezialitatea: Ef 3.

Santa Ana HLHIP

Mélida

Úriz Musgo, Beatriz

Espezialitatea: In 3.

San Miguel HLHIP

Noain

De Cerio Ripalda, Joaquín

Espezialitatea: Ef 2.

Ochagavía HLHIP

Otsagabia

Elizari Baztan, Maider

Espezialitatea: Au 3.

Marqués de la Real Defensa HLHIP

Tafalla

Peña Hernández, Juan

Espezialitatea: Au 3.

Camino de Santiago HLHIP

Zizur Nagusia

Salcedo Bailo, Patricia

Espezialitatea: Ig 2.

3.-Alcalako Unibertsitatea.

3.1. Cardenal Cisneros Maisutzako Unibertsitate Eskola:

IKASTETXEAK

IKASLEAK

Abartzuzako HLHIP

Abartzuza

Jurado Fernández, Melania

Practicum II

Arturo Campión HLHIP

Iruña

García González, Patricia

Practicum II

Iruñeko José María Iribarren Helduen Eskola

Buil Lacabe, Cristina

Practicum I

Helduen oinarrizko hezkuntzako ikastetxea HHI

Tutera

Carrascosa Ridruejo, M. Mar

Practicum I

Aiegiko Mater Dei HLHIP CPEIP

Gurucharri Apesteguía, Nekane

Practicum II

Fernández Apesteguía, Maider

Practicum II

II. ERANSKINA

...................... UNIBERTSITATEAREN ETA ....................... IKASTETXE PUBLIKOAREN ARTEKO LANKIDETZA HITZARMENAREN PROPOSAMENA, ERANSKINEAN AIPATU MAISUTZAKO IKASLEEK PRACTICUMA EGITEKO

.................(e)n, 2009ko .............aren ..............(e)an

Bildurik

Batetik, unibertsitatea ordezkatuz,

............................... jauna/andrea, ................................. den aldetik,

eta, bestetik, .......................... jauna/andrea, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiak eskumena eskuordetu baitu, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren ............ Ebazpenari jarraikiz, eta ............ herriko ................ kalean dagoen .................... Ikastetxe Publikoaren zuzendaria (IFZ:...........) den aldetik

Bi aldeek elkarri aitortzen diote practicuma egiteko lankidetza hitzarmen hau sinatzeko behar den legezko gaitasuna.

Adierazten dute

Lehena: unibertsitateen helburuetako bat dela profesionalak irakaskuntzako goi mailan prestatzea, gizarte inguruneko eskaeretara egokituz. Horretarako, titulazio eta espezialitate ezberdinetako ikasleek prestakuntza praktikoa jaso behar dute, errealitate profesionalarekin harremanetan egonik. Hortaz, interesgarria litzateke praktikak gizartearen sare instituzionalean edo produktiboan egitea.

Bigarrena: Maisutzako plangintza unibertsitateen eskumena dela, eta practicuma plangintza horren oinarrizko edukien barruan dagoela, printzipio honi jarraikiz: oinarrizko prestakuntzak barnean hartu behar ditu, ezagutza zientifikoari eta teknikoari lotutako alderdi teorikoez gain, praktika profesionaleko irakaskuntza eta etorkizuneko errealitate profesionalarekiko hurbilketa, oro har eta konplexutasun osoan.

Hirugarrena: hitzarmen honen xedea dela Maisutza ikasten duten ikasle nafarrak dituen ................... Unibertsitatearen eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ........................ Ikastetxe Publikoaren arteko lankidetza erraztea, prestakuntza horrek barnean hartzen duen practicuma egiteko.

Laugarrena: hitzarmen honek eragina izanen duela eranskinean aipatu eta ........................ Unibertsitateak emandako practicumean.

Bosgarrena: Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiak, hezkuntza arloan dituen eskudantziak baliatuz, eskumena .................... Ikastetxe Publikoari eskuordetu diola, lankidetza esparrua ahalbidetzeko eta ezartzeko ....................... Unibertsitatearekin, eranskinean aipatu ikasleek practicuma ikastetxe publiko horretan egin ahal dezaten.

Horiek horrela, bildutako pertsonek, bakoitzak bere ordezkaritza erabiliz, hitzarmen hau sinatzen dute.

KLAUSULAK

Lehenengoa.-Titulazio hori ematen duen unibertsitateak ikasle bakoitzari esleituko dio bere irakasle tutorea. Tutorea ikaslearen prestakuntza planifikatu, koordinatu, jarraitu eta ebaluatzeaz arduratuko da, ikastetxeak izendatutako irakasle tutorearekin koordinatuz, ikasle bakoitzaren aprobetxamendua eta egindako praktiken maila egiaztatzeko.

Bigarrena.- .................. Unibertsitateak titulazio horretarako praktiken eta jardueren programa ezarriko du, eta hura aditzera emanen die ikastetxe arduradunei, practicuma hasi baino lehen. Programa horretan, datu hauek zehaztuko dira, gutxienez:

a) Ukitutako ikasleen zerrenda eta irakasle tutorearen izena.

b) Ebaluazio eta kontrol sistemak.

c) Programako helburuen eta aurreikusitako jardueren proposamena.

d) Egutegiaren eta praktiketako ordutegien proposamena.

Hirugarrena.-Titulazioa ematen duen unibertsitateak bi ordezkari izendatuko ditu, lankidetza hitzarmen honen hamargarren klausulan ezartzen den jarraipen batzordean.

Laugarrena.-Unibertsitateak, praktikak zein ikastetxetan egiten diren, ikastetxe horretako irakasle tutoreari igorriko dio egindako lana aitortzen duen ziurtagiri bat.

Bosgarrena.-......................... Unibertsitateak erantzukizun zibileko poliza bat du, ikasleek pratikan daudela egin ditzaketen kalteak estaltzeko.

Seigarrena.-Ikastetxeak ikasle bakoitzari irakasle tutore bat esleituko dio. Horren eginkizunak hauek izanen dira, gutxienez:

a) Praktiketan dagoen ikasleaz arduratzea.

b) Praktiketan dauden ikasleen jarduna antolatzea, ikastetxean dauden bitartean.

c) Erakundeari eta horren funtzionamenduari, helburuei, eginkizunei, inplikazio deontologikoei eta abarri buruzko informazioa ematea.

d) Dagokion irakaskuntza praktikoa ematea.

e) Ikaslearen jarduerak gainbegiratzea.

f) Programan ezarritako jardueren nondik norakoa unibertsitateak izendatutako irakasle tutorearekin koordinatzea.

g) Jarraipen batzordeari praktiken bitartean gerta daitezkeen gorabeherei buruzko informazioa ematea.

Zapigarrena.-Ikastetxeak bi ordezkari izendatuko ditu, lankidetza hitzarmen honen hamargarren klausulan ezartzen den jarraipen batzordean.

Zortzigarrena.-Praktiken bitartean, ikasleek ikastetxeetako indarreko xedapen orokorrak, barne ordenakoak eta diziplinazkoak, bai eta ikastetxeko zuzendariak eta kasuan kasuko irakasle tutoreak emandako jarraipenak ere beteko dituzte, lan harreman baten berezko betebeharrik sortu gabe. Gainera, praktikaldian gauzatu jarduerari buruz izaten ahal duten informazioa isilpean gorde beharko dute.

Bederatzigarrena.-Practicuma egiten duten ikasleen prestakuntza jarduerak ez dira ikastetxeetako irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak behar bezala gauzatzeko oztopo izanen.

Hamargarrena.-1. Jarraipen batzorde bat ezarriko da, titulazioa ematen duen ...................... Unibertsitateko bi ordezkarik eta ikastetxeko beste bi ordezkarik osatua. Eginkizun hauek izanen dituzte:

a) Hitzarmena behar bezala aplikatzen dela zaintzea.

b) Ikastea eta gainditzea, behar izatera, titulazioa ematen duen unibertsitateak aurkeztutako praktiken eta jardueren programa, bigarren klausulan adierazitakoari jarraikiz.

c) ................... Unibertsitateak proposatutako ikasleen zerrenda onartzea.

d) Zehaztea ikasle bakoitzak zein irakaskuntzatan eginen dituen praktikak.

e) Praktikak egitean edo hitzarmena betetzean gerta daitezkeen gorabeherak ebaztea.

2. Batzordeko burutzaren osaera bi aldeek erabakiko dute, eta batzordearen lehenengo saioan izendatuko dira kideak.

3. Batzordeak ikasturte honetan ohiko bi bilera eginen ditu. Ezohiko bilerak burutzak edo aldeetako batek eskatuta eginen dira.

4. Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiko Kalitatearen eta Genero Berdintasunaren Zerbitzuak, bere eginkizunak eta ezarritako eskumenak betez, practicumeko jarraipen batzordearen jarduketaren ondoriozko memoriak edo konklusioak eskuratzen ahalko ditu.

Hamaikagarrena.-1. Hitzarmen honek, sinatzen denetik aurrera, 2008-2009 ikasturtean izanen du indarra, salbu eta beste aldearen kontrako salaketa idatzirik bada. Kasu horretan, salaketa jartzen denean egiten ari diren praktikek ez dute eraginik jasanen.

2. Hitzarmenaren onespena Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiari jakinaraziko zaio.

Adostasunaren adierazgarri, bi aldeek lankidetza hitzarmen honen ale bi sinatzen dituzte, idazpuruan adierazitako lekuan eta egunean.

Unibertsitateko ordezkaria :

Ikastetxeko ordezkaria :

Iragarkiaren kodea: F0911616