35. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

28/2009 FORU AGINDUA, martxoaren 2koa, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emana, Pedro Cebrián Leyún jauna Aurrekontuen eta Kontu-hartzearen Zuzendaritza Nagusiko Kontu-hartze Orokorraren Zerbitzuko Kudeaketa eta Kontrol Sistemen Ataleko burua, kargutik kentzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarrian xedatzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hori horrela, eta Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 3. artikuluak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,

AGINDU DUT:

1. Pedro Cebrián Leyún jauna Aurrekontuen eta Kontu-hartzearen Zuzendaritza Nagusiko Kontu-hartze Orokorraren Zerbitzuko Kudeaketa eta Kontrol Sistemen Ataleko burua, kargutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru agindu honen berri ematea interesdunari, Aurrekontuen eta Kontu-hartzearen zuzendari nagusiari, Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2009ko martxoaren 2an.-Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Álvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: F0911884