35. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

77/2009 FORU AGINDUA, otsailaren 26koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, otsailaren 12ko 36/2007 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bitartez galtzeko zorian dauden arraza autoktonoak babesteko eta sustatzeko laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra ezarri zen.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariaren otsailaren 12ko 36/2007 Foru Aginduaren bidez, galtzeko zorian dauden arraza autoktonoak babesteko eta sustatzeko laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra ezarri dira, Landa Garapenerako Planean (2007-2013) xedatutakoari jarraikiz.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak martxoaren 5ean emandako 91/2008 Foru Aginduaren bidez beste artikulu bat, 7.bis, erantsi zaio aipatutako 36/2007 Foru Aginduari, konpromisoak gehitzeari buruzkoa.

Ardi aziendaren sektorean, Nafarroako Sasi Ardi arrazaren abeltzainen artean dagoen egoera aztertuta, eta ikusirik artalde oso txikiak direla eta handitzeko aukera gutxi daudela, bidezkotzat jo da arraza horren gutxieneko gehikuntza murriztea abeltzainek konpromisoak zabaltzea eskatzen duten kasurako.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-Aldatu da Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariaren otsailaren 12ko 36/2007 Foru Agindua, galtzeko zorian dauden arraza autoktonoak babesteko eta sustatzeko laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra ezartzen duena.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariak otsailaren 12an emaniko 36/2007 Foru Agindua, galtzeko zorian dauden arraza autoktonoak babesteko eta sustatzeko laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra ezartzen duena, aldatu egin da, eta testu hau izanen du aurrerantzean:

"2. Konpromisoen zabaltzeko deialdia egiten den ekitaldietan, emakidaren zenbatekoa handitzeko eskatzen ahalko da, konpromisoko gainerako aldirako, betiere hasierako emakidatik ALUak %10 gehitzen badira gutxienez, eta 2 ALU gehiago bederen, salbu eta Sasi Ardi arrazarako, zeren gutxieneko gehikuntza %10ekoa eta ALU 1ekoa izanen baita. Titular horientzat beste emakida bat onetsiko da bost urterako, 5. artikuluan xedatutakoarekin bat."

Azken xedapen bakarra.-Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2009ko otsailaren 26an.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.

Iragarkiaren kodea: F0911281