35. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.1. Lurraldearen antolamendua eta hirigintza

368/2009 EBAZPENA, otsailaren 27koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusiak emana, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak otsailaren 11n emandako 20/2009 Foru Agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzen duena. Foru agindu horren bidez behin betikoz onetsi zen Oltza Zendeako Udal Plana kontzeju batzuetako AR-1eko lurzoru urbanizagarriko sektore garatugabeetan aldatzeko espedientea, bertako udalak sustatua.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak, otsailaren 11ko 20/2009 Foru Aginduaren bidez, Oltza Zendeako Udal Plana kontzeju batzuetako AR-1eko lurzoru urbanizagarriko sektore garatugabeetan aldatzeko espedientea, bertako udalak sustatua, behin betikoz onetsi zuen. :bon.ean argitaratu ahal izateko, aldaketaren testu bategina aurkeztu behar zen.

Eskatutako testu bategina aurkeztu denez, eta kontuan hartuz Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren aldeko txostena, bidezko da behin betiko onespenari buruzko foru agindu hori argitaratzea.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak otsailaren 11n emandako 20/2009 Foru Agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea. Horren bidez, behin betikoz onetsi zen Oltza Zendeako Udal Plana kontzeju batzuetako AR-1eko lurzoru urbanizagarriko sektore garatugabeetan aldatzeko espedientea, bertako udalak sustatua. Haren testu osoa ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Adieraztea ebazpen honek ez diola administrazio bideari bukaera ematen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela haren kontra, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko dira.

3. Ebazpen hau Oltza Zendeako Udalari eta Arazuriko, Artazkozko, Asiaingo, Iberoko, Izkueko, Izuko, Lizasoaingo, Oltzako eta Ororbiako kontzejuei jakinaraztea eta :bon.ean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko otsailaren 27an.-Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusia, Jesús Javier Ascunce Elizaga.

ERANSKINA

20/2009 Foru Agindua, otsailaren 11koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Oltza Zendeako Udal Plana kontzeju batzuetako AR-1eko lurzoru urbanizagarriko sektore garatugabeetan aldatzeko espedientea, bertako udalak sustatua, behin betikoz onesten duena.

Oltza Zendeako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako txostena, bidezko da espediente hori behin betikoz onestea, baina aldaketa honen testu bategina aurkeztu behar da hiru hilabeteko epean.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Oltza Zendeako Udal Plana kontzeju batzuetako AR-1eko lurzoru urbanizagarriko sektore garatugabeetan aldatzeko espedientea, bertako udalak sustatua, behin betikoz onestea.

2. Foru agindu hau :bon.ean argitaratu ahal izateko, aldaketa honen testu bategina aurkeztu beharko da, hiru hilabeteko epean.

3. Adieraztea foru agindu honek ez diola administrazio bideari bukaera ematen. Interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, legezkotasun kontrola onesteko egintza honen kontra, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean. Eta onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epe horiek foru agindu honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

4. Foru agindu hau Oltza Zendeako Udalari eta Arazuriko, Artazkozko, Asiaingo, Iberoko, Izkueko, Izuko, Lizasoaingo, Oltzako eta Ororbiako kontzejuei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko otsailaren 11n.-Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilaria, José Carlos Esparza Sáez.

Iragarkiaren kodea: F0911079