35. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.4. Ebazpenak

32/2009 EBAZPENA, otsailaren 13koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak abenduaren 29an eman 492/2008 Ebazpena aldatzen duena. Horren bidez, 2009-2010 ikasturterako Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoen eta Diseinuaren Irakaskuntzako erdi eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probak egiteko deialdia egin zen. Ebazpen hori 2009ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 18an.

Indarra duten arauek xedatzen dutenez, erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko ezarririko betebehar akademikoak ez dituztenak hezkuntza administrazioek arauturiko sarrera proba batzuk gaindituz sartzen ahalko dira.

Goi mailako heziketa zikloetarako sarrera proban ikasleek frogatu beharko dute, Batxilergoko helburuei dagokienez, heldutasuna dutela eta kasuan kasuko lanbide esparruan aritzeko gai direla.

Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak, abenduaren 29ko 492/2008 Ebazpenaren bidez, 2009-2010 ikasturterako Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoen eta Diseinuaren Irakaskuntzako erdi eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probak egiteko deialdia egin zuen. Ebazpen horrek xedatzen duenez, goi mailako heziketa zikloetan sartzeko lau proba modalitate izanen dira. Modalitate bakoitzak heziketa ziklo batzuetarako bide ematen du, IX. eranskinean adierazten den bezala.

IX. eranskinean berean aditzera ematen da goi mailako zikloetako Arteak modalitatean sartzeko proba gainditzen dutenak Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko goi mailako heziketa zikloetan sartuko direla.

Hala ere, eranskin horretan lanbide arlo batzuk ez dira aipatu, agertu beharko luketenak. Hori dela eta, eranskina aldatu behar da, honako hauek biltzeko:

-Gorputz eta Kirol Jarduerak.

-Komunikazioa, Irudia eta Soinua.

-Arte Grafikoak.

-Ostalaritza eta Turismoa.

-Zurgintza eta Altzarigintza.

-Gizarte eta Kultura Zerbitzuak.

-Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz:

EBATZI DUT:

1. Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak abenduaren 29an eman 492/2008 Ebazpenaren IX. eranskina indarrik gabe uztea. Haren ordez, ondoren ematen denak izanen du indarra.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen hau igortzea Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzura, Ikastetxeen Plangintza eta Garapenerako Atalera, Guraso eta Ikasleendako Argibide eta Aholku Bulegora, Argibide eta Agiri Bulegora eta heziketa zikloak ematen dituzten ikastetxeetara.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2009ko otsailaren 13an.-Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, Pedro González Felipe.

IX. ERANSKINA

Egindako proba modalitatetik zein lanbide arlotara iristen ahal den

PROBA MODALITATEA

LANBIDE ARLO HAUETAN SARTZEKO AUKERA EMATEN DU

Zientifiko-teknologikoa

-Nekazaritzako Jarduerak / Nekazaritza

-Itsaso eta Arrantzako Jarduerak / Itsasoa eta Arrantza

-Arte Grafikoak

-Arte Plastikoak eta Diseinua (gehi Gaitasun Artistikoaren proba)

-Komunikazioa, Irudia eta Soinua / Irudia eta Soinua

-Eraikuntza eta Obra Zibilak

-Elektrizitatea eta Elektronika

-Energia eta Ura

-Fabrikazio Mekanikoa

-Elikagaien Industriak

-Erauzketa Industriak

-Informatika / Informatika eta Komunikazioak

-Zurgintza eta Altzarigintza / Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoa

-Ibilgailu Autopropultsatuen Mantentze-Lanak / Ibilgailuen Garraioa eta Mantentze-lanak

-Produkzioaren Zerbitzuak eta Mantentze-Lanak / Instalazioa eta Mantentze-lanak

-Kimika

-Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza

-Beira eta Zeramika

"Laneko Arriskuei Aurrea Hartzea" goi mailako heziketa zikloa

Osasun Zientziak

-Nekazaritzako Jarduerak / Nekazaritza

-Gorputz eta Kirol Jarduerak

-Arte Plastikoak eta Diseinua (gehi Gaitasun Artistikoaren proba)

-Irudi Pertsonala

-Kimika

-Osasuna

-Segurtasuna eta Ingurumena

-Gizarte eta Kultura Zerbitzuak.

"Laneko Arriskuei Aurrea Hartzea" goi mailako heziketa zikloa

Gizarte Zientziak

-Administrazioa / Administrazioa eta Kudeaketa

-Arte Plastikoak eta Diseinua (gehi Gaitasun Artistikoaren proba)

-Merkataritza eta Marketina

-Ostalaritza eta Turismoa

-Informatika / Informatika eta Komunikazioak

-Segurtasuna eta Ingurumena

-Gizarte eta Kultura Zerbitzuak.

"Laneko Arriskuei Aurrea Hartzea" goi mailako heziketa zikloa

Arteak

-Arte Plastikoak eta Diseinua

-Gorputz eta Kirol Jarduerak

-Komunikazioa, Irudia eta Soinua

-Arte Grafikoak

-Ostalaritza eta Turismoa

-Zurgintza eta Altzarigintza

-Gizarte eta Kultura Zerbitzuak

-Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza

"Laneko Arriskuei Aurrea Hartzea" goi mailako heziketa zikloa

F0911615

Iragarkiaren kodea: F0911615