31. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

ZIZUR NAGUSIA

Akats zuzenketa, Zizur Nagusiko Udaleko obretako behargin izateko lanpostu bat, D mailakoa eta funtzionario moduan, oposizio bidez betetzeko deialdiaren 6.2 oinarrian eta izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendan

Zizur Nagusiko alkateak, 2009ko otsailaren 9an, 62 zenbakiko dekretuaren bidez, honako ebazpen hau eman zuen:

"Tokiko Gobernu Batzarrak 2008ko azaroaren 7an hartu erabakiaren bidez onetsi zen Zizur Nagusiko Udalaren zerbitzuko obretako behargin izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia. Deialdia 2008ko 147. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 3an.

6.2. oinarrian akats materiala egin da eta zuzendu beharra dago. II. eranskinean agertzen ez den proba bat jasotzen du "eta ortografia". Beraz, Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluan ezarritakoa aplikatuz, bidezkoa da akatsa zuzentzea.

Horrenbestez, legeak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

Erabaki dut:

6.2 oinarrian atzemandako akatsa zuzentzeko baimena ematea. Honela dioen tokian: "Lehenbizikoa: idatzizko proba honetan, galdera sorta bati erantzun beharko zaio: erantzuteko zenbait aukera emanen dira, baina horietariko bakarra izanen da zuzena. II. eranskineko gaiei buruzko galderak izanen dira: gaitasun linguistikoa, matematikoa, burokratiko-administratiboa eta ortografia."; honela behar du: "Lehenbizikoa: idatzizko proba honetan, galdera sorta bati erantzun beharko zaio: erantzuteko zenbait aukera emanen dira, baina horietariko bakarra izanen da zuzena. II. eranskineko gaiei buruzko galderak izanen dira: gaitasun linguistikoa, matematikoa eta burokratiko-administratiboa." 2. Ebazpen hau igortzea Tokiko Gobernu Batzarrari, berrespena eman diezaion, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea."

Orobat, Zizur Nagusiko alkateak, 2009ko otsailaren 16an, 76 zenbakiko dekretuaren bidez, honako ebazpen hau eman zuen:

"Zizur Nagusiko Udaleko obretako behargin izateko lanpostu bat, D mailakoa eta funtzionario moduan, oposizio bidez betetzeko deialdiaren 4.1 oinarrian ezarritakoari jarraituz, eskabideak aurkezteko epea iragan baita, bidezko da onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea. Deialdi hori Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarrak 2008ko azaroaren 7an onetsi zuen eta 2008ko 147. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 3an argitaratu zen. Horrenbestez,

Ebatzi dut:

Lehenbizikoa.-Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda hau onestea:

Onartuak:

ARISTREGUI ELCANO, IÑIGO

AZANZA ILZARBE, DAVID

AZCONA MORENTIN, FERMÍN

BLANCO BURGUI, GORKA

BLANCO ÁLVAREZ, JUAN CARLOS

CALVERA ANDREU, FERNANDO

CARASUSAN MERCHAN, JOSÉ LUIS

DIEGO DIEZ, CARLOS

DIEZ FRAILE, FERMÍN

ELIZAGARAY URDIAIN. ANDER

EZCURRA LEONET, CARLOS

FERNÁNDEZ GARCÉS, ARTURO

GARCÍA MORALES, RAÚL

GARCÍA CASTELL, IKER

GIL LLORENTE, DESIDERIO

HERNÁNDEZ DIEZ DE ULZURRUN, CESAR

JAUREGUI MARTÍNEZ DE MORENTIN, ALBERTO

JORGE LÓPEZ, DAVID

JUAN GONZÁLEZ, MAIQUEL

LACUNZA HERNÁNDEZ, IGOR

LAINEZ AGUIRRE, OSCAR

LATASA APEZTEGUÍA, CARLOS

LATASA APEZTEGUÍA, FRANCISCO JAVIER

LAYOS GARCÍA, MARIANO

LÓPEZ GOÑI, JESUS MARÍA

MARCOS BRASERO, DIEGO

MONTILLA LARRIQUETA, ÁLVARO

MONTOSA SÁNCHEZ, MIGUEL ANGEL

NAGORE URRIZA, IÑAKI

NAYAS IGAL, ANGEL TOMAS

RODRÍGUEZ ARIZCUREN, JOSÉ RAMÓN

ROMERO LARA, JOSÉ

SAAVEDRA ABAD, ENRIQUE

SAIZ REINA, RAÚL

SAN MARTÍN SANTESTEBAN, GORKA

SARASATE GORRAIZ, PABLO ENRIQUE

URDIN PEREZ, XABIER

ZARRALUKI BEZUNARTEA, JOSÉ ANTONIO

Baztertuak: inor ez.

Bigarrena.-Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan."

Zizur Nagusian, 2009ko otsailaren 16an.-Alkate udalburua, Pedro Huarte Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L0902553