31. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 13a

VIII. IRAGARKIAK

8.1. BESTELAKO IRAGARKI OFIZIALAK

ANTSOAIN

Zehapenen jakinarazpena

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea hausteagatik Alkatetzak ezarritako zehapenak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinarazterik izan ez denez, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraituz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako AldizkarI Ofizialean.

Isuna, irmo egin eta ondoko hamabost egun balioduneko epearen barrenean ordaindu beharko da. Isuna epe horretan ordaintzen ez bada, premiamendu bidez ordainaraziko da.

Zehapen horiek ezartzearen kontra errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Antsoainen, 2009(e)ko martxoaren 11n, Antonio Gila Gila.

2008/736 MARIA TERESA AROZ SABANZA (4763 FJW) OSTOKI (APARK.), 2008-10-17 22:50 100 0 - 94,2.1K -

2008/747 JULIO ALEJANDRO OLLERO (7951 DNG) LAPURBIDE, 8, 2008-10-29 9:20 100 0 - 91.2M -

2008/760 BEATRIZ SAENZ CIA (9309 BNY) ARTURO CAMPION, 6, 2008-11-04 17:17 100 0 - 91.2G -

2008/761 PRIMITIVO BERRIO VAZQUEZ (NA-0643-AC) LERIN, 13, 2008-11-06 17:10 100 0 - 91.2G -

2008/776 JUAN GOMEZ COLLADO (NA-4779-BB) T. DE BURGUI ZEHAR. (SAKANPE. SARBIDEEA, 2008-11-17 21:35 100 0 - 91.2M -

Iragarkiaren kodea: L0902737