31. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ESA

Obren lizitazioa, Esako argiteria publikoa hein batean berritzeko

Udal honek lizitaziorako dei egiten du, 9/2008 Errege Dekretu-Legeak sortutako Toki Inbertsioko Estatu Funtsaren kargura finantzaturik, kontratu hau esleitzeko:

Xedea: Esako argiteria publikoa hein batean berritzea.

Kontrataren aurrekontua: 42.590,93 euro, %16ko BEZa barne.

Lanak egiteko epea: 2 hilabete.

Tramitazioa: Irekia eta presakoa.

Aurkeztu beharreko agiriak: Klausula administratiboen agirian aipatzen direnak.

Proposamenen aurkezpena: Udalaren Idazkaritzan, hamahiru egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epearen azken eguneko arratsaldeko ordu bata baino lehen; egun hori baliogabea bada, hurrengo lehen egun baliodunean, ordu berean, bukatuko da epea.

Proposamen ekonomikoak non eta noiz ireki: Herriko Etxeko bilkura aretoan, eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko laugarren egun baliodunean, arratsaldeko ordu batean.

Klausula administratiboen agiria eta txosten baloratua Udalaren bulegoetan daude.

Esan, 2009ko martxoaren 4an.-Alkatea, José Antonio Aquerreta Martínez de Lagos.

Iragarkiaren kodea: L0902739