31. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

IRUÑA

Akats-zuzenketa, "San Jorge Ikastetxe Publikoan zurajeak ordezkatzeko" obren lizitazioko iragarkian, eta eskaintzak aurkezteko epe berri baten irekiera

Akats bat atzeman da 2009ko martxoaren 4ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara emandako "San Jorge Ikastetxe Publikoan zurajeak ordezkatzeko" obren lizitazioko iragarkian. Izan ere, lizitatzaileei beharrik gabe enpresa-sailkapena eskatu zaie.

Bidezkoa da lizitazio-iragarkiaren 7. atalean egindako akatsa zuzentzea, ondoko testuarekin bat:

7. Kontratistak bete beharreko baldintza berariazkoak:

Kaudimen tekniko eta ekonomikoa: Baldintza-agiriaren 11. artikuluan adierazitakoa.

Obrak gauzatzeko baldintza bereziak: Baldintza-agiriaren 34. artikuluan adierazitakoak.

Bidezkoa da, halaber, eskaintzak aurkezteko 13 egun naturaleko epe berri bat ezartzea, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2009ko martxoaren 5ean.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0902744