31. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

IRUÑA

Media Luna parkea birmoldatzeko obren lizitazioa

1. Entitate esleipen-emailea.

Erakundea: Iruñeko Udala.

Espedientea tramitatzen duen bulegoa: Hiri Kontserbazioko Alorra.

Espediente zenbakia: 41/015/2009.

2. Kontratuaren xedea.

Xedea: Media Luna parkea birmoldatzeko obrak.

Obrak gauzatzeko tokia: Iruña.

Gauzatzeko epea: 6 hilabete, gehienez ere.

3. Tramitazioa eta prozedura: Presakoa eta irekia.

4. Lizitazio-aurrekontua: 224.613,12 euro (BEZ barne). Aurreko kopurutik, 30.981,12 euro BEZ zergari dagozkio.

5. Behin-behineko bermea: Ez da ezarri.

6. Dokumentazioa eta informazioa non jaso:

Copyprint kopiadenda. Paulino Caballero k., 38. Tel.: 948 243011

Agiriak eta argibideak eskuratzeko mugaeguna: Eskaintzak aurkezteko epea amaitzen den eguna.

7. Kontratistak bete beharreko baldintza berariazkoak.

Kaudimen tekniko eta ekonomikoa.

Obrak gauzatzeko baldintza bereziak: Baldintza-agiriaren 34. artikuluan adierazitakoak.

8. Eskaintzak aurkezteko:

Eskaintzak aurkezteko epea: 13 egun natural, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurkeztu beharreko agiriak: Baldintza-agiriaren 15. artikuluan adierazitakoak.

Aurkezteko lekua: Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean eta erregistro osagarrietan, Baldintza-agiriaren 14. artikuluarekin bat.

Aldaeren onespena: Ez da aldaerarik onartuko.

9. Esleitzeko irizpideak: Baldintza-agiriaren 17. artikuluan adierazitakoak.

10. Eskaintzen irekiera: Proposamen ekonomikoaren irekiera-data Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratuko da.

11. Deialdiaren berri eman edo baldintza-agiriak eskuratzeko baliatu daitekeen Atari informatikoa edo web gunea: http://www.navarra.es/home-es/Catalogo+de+servicios/Portal+contra taciones/

Iruñean, 2009ko martxoaren 5ean.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0902770