II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
IRUÑA
Iruñeko hainbat kaletako galtzaden zorua berriztatzeko obren lizitazioa
1. Entitate esleipen-emailea.
Erakundea: Iruñeko Udala.
Espedientea tramitatzen duen bulegoa: Hiri Kontserbazioko Alorra.
Espediente zenbakia: 41/017/2009.
2. Kontratuaren xedea.
Xedea: Iruñeko hainbat kaletako galtzaden zorua berriztatzeko obrak.
Obrak gauzatzeko tokia: Iruña.
Gauzatzeko epea: 8 hilabete, gehienez ere.
3. Tramitazioa eta prozedura: Presakoa eta irekia.
4. Lizitazio-aurrekontua: 1.497.561,96 euro (BEZ barne). Aurreko kopurutik, 206.560,07 euro BEZ zergari dagozkio.
5. Behin-behineko bermea: Ez da ezarri.
6. Dokumentazioa eta informazioa non jaso:
Copyprint kopiadenda. Paulino Caballero k., 38. Tel.: 948 243011.
Agiriak eta argibideak eskuratzeko mugaeguna: Eskaintzak aurkezteko epea amaitzen den eguna.
7. Kontratistak bete beharreko baldintza berariazkoak.
Sailkapena: G4e edo G6e.
Obrak gauzatzeko baldintza bereziak: Baldintza-agiriaren 34. artikuluan adierazitakoak.
8. Eskaintzak aurkezteko:
Eskaintzak aurkezteko epea: 13 egun natural, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Aurkeztu beharreko agiriak: Baldintza-agiriaren 15. artikuluan adierazitakoak.
Aurkezteko lekua: Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean eta erregistro osagarrietan, Baldintza-agiriaren 14. artikuluarekin bat.
Aldaeren onespena: Ez da aldaerarik onartuko.
9. Esleitzeko irizpideak: Baldintza-agiriaren 17. artikuluan adierazitakoak.
10. Eskaintzen irekiera: Proposamen ekonomikoaren irekiera-data Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratuko da.
11. Deialdiaren berri eman edo baldintza-agiriak eskuratzeko baliatu daitekeen Atari informatikoa edo web gunea: http://www.navarra.es/home-es/Catalogo+de+servicios/Portal+contra taciones/
Iruñean, 2009ko martxoaren 5ean.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: L0902769