28. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

NABASKOZE

Kudeaketarako mandatua

Nabaskozeko Udalak, 2009ko urtarrilaren 21eko osoko bilkuran, erabaki zuen Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateari ahalmena ematea 0-3 urtekoendako haur hezkuntza zerbitzuaren kudeaketaz arduratzeko.

Aditzera ematen da espedientea Udal Idazkaritzan ikusgai egonen dela 15 egun balioduneko epean, aztertu eta behar diren erreklamazioak aurkez daitezen; hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 307/1992 15.3 artikuluari jarraikiz.

Nabaskozen, 2009ko otsailaren 3an.-Alkatea, Antonio Iriarte de Vicente.

Iragarkiaren kodea: L0902063