I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.1. Lurraldearen antolamendua eta hirigintza
135/2008 EBAZPENA, urtarrilaren 30ekoa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusiak emana, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak azaroaren 26an emandako 358/2008 Foru Agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzen duena. Foru agindu horren bidez behin betikoz onetsi zen Murchanteko Udal Plana aldatzeko espedientea, Carrilabarcako bideko biltegietako lurzoru urbanizagarri antolatuaren sektorea handitzeko, Conbeton, S.A.k sustatua.
Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak, azaroaren 26an emandako 358/2008 Foru Aginduaren bidez, behin betikoz onetsi zuen Murchanteko Udal Plana aldatzeko espedientea, Carrilabarcako bideko biltegietako lurzoru urbanizagarri antolatuaren sektorea handitzeko, Conbeton, S.A.k sustatua, baina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko baldintza bat ezarri zuen, hots, aldaketaren testu bategin bat aurkeztea, foru agindu hartan berean adierazitako zuzenketak bilduko zituena.
Eskatutako testu bategina aurkeztu denez, eta kontuan hartuz Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren aldeko txostena, bidezko da behin betiko onespenari buruzko foru agindu hori argitaratzea.
Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariakazaroaren 26an emandako 358/2008 Foru Agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea. Horren bidez, behin betikoz onetsi zen Murchanteko Udal Plana aldatzeko espedientea, Carrilabarcako bideko biltegietako lurzoru urbanizagarri antolatuaren sektorea handitzeko, Conbeton, S.A.k sustatua. Foru aginduaren testu osoa ebazpen honen eranskinean ageri da.
2. Adieraztea ebazpen honek ez diola administrazio bideari bukaera ematen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela haren kontra, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.
Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Epeak ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko dira.
3. Ebazpen hau Murchanteko Udalari eta Conbeton, S.A.ri igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2009ko urtarrilaren 30ean.-Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako zuzendari nagusia, Jesús Javier Ascunce Elizaga.
ERANSKINA
"358/2008 FORU AGINDUA, azaroaren 26koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak emana, Murchanteko Udal Plana aldatzeko espedientea, Carrilabarcako bideko biltegietako lurzoru urbanizagarri antolatuaren sektorea handitzeko, Conbeton, S.A.k sustatua, behin betikoz onesten duena.
Murchanteko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onets dadin.
Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako txostena, bidezko da espediente hori behin betikoz onestea, baina foru agindu honen xedapen zatian adierazitako determinazioak biltzen dituen testu bategina aurkeztu behar da hiru hilabeteko epean.
Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. Behin betikoz onestea Murchanteko Udal Plana aldatzeko espedientea, Carrilabarcako bideko biltegietako lurzoru urbanizagarri antolatuaren sektorea handitzeko, Conbeton, S.A.k sustatua.
2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aldaketaren dokumentazio teknikoa kontraesanik gabe jasoko duen testu bategina aurkeztu beharko da.
3. Adieraztea foru agindu honek ez diola administrazio bideari bukaera ematen. Interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, legezkotasun kontrola onesteko egintza honen kontra, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean. Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean.
Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Epe horiek foru agindu honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.
4. Foru agindu hau Murchanteko Udalari eta Conbeton, S.A.ri jakinaraztea.
Iruñean, 2009ko azaroaren 26an.-Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilaria, José Carlos Esparza Sáez.
Iragarkiaren kodea: F0901659