II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
BARAÑAIN
41/2008 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena
Barañaingo Udalak, 2008ko abenduaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea 2008ko aurrekontuan aldaketa egiteko 41/2008 espedientea, kreditu transferentzia bat onetsi baita.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluarekin bat, aurrekontuek dituzten tramiteak eta informazioari, erreklamazioei eta publizitateari buruzko baldintzak errespetatu behar dira espediente hau tramitatzean eta onestean. Hortaz, Foru Lege horren 202. artikuluan aipatu 216.3 artikuluak hara igorrita xedatzen denari jarraikiz, espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean paratu eta biharamunetik hasita, interesdunek eta bizilagunek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak egin ditzaten.
Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betikoz onetsitzat joko da, aitzineko lerroaldean aipatu jendaurreko aldia iragan ondoan.
Argitara ematen da, adierazitako aginduetan jasota dauden erabakiak bete daitezen.
Barañainen, 2008ko abenduaren 31n.-Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.
Iragarkiaren kodea: L0900011