28. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

DEIALDIA, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 18an emandako 29/2009 Ebazpenaren bidez onetsia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Museoetako goi mailako teknikari izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzekoa.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak, otsailaren 18ko 29/2009 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Museoetako goi mailako teknikari izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zuen.

Hautapen prozesua ondoko hauetan xedatutakoari jarraikiz eginen da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zena, aipatu estatutua garatu eta burutzeko Sarrera Erregelamendua, gainerako aplikazio arauak eta deialdi honetako oinarriak.

1.-Deialdiaren xedea.

1.1. Museoetako goi mailako teknikaria izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzea da deialdi honen xedea. Funtzionarioen araubidekoa izanen da, A mailakoa, plantilla organikoan 7276 zenbakia duena eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuari atxikia, Iruñean lan egiteko.

1.2. Lanpostuak A mailako lansariak izanen ditu, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lansarien Behin-behineko Erregelamenduan eta aplikatu beharreko gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraikiz.

1.3. Halaber, deialdiaren bidez hautaprobak gainditu bai baina lanposturik lortzen ez duten izangaiekin aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda hauek osatuko dira, deialdi honen 9. oinarrian xedatutakoarekin bat:

a) Hautapen prozesuko ariketa guztiak gainditu bai, baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda, bat bera Foru Komunitateko Administrazioko departamentu eta erakunde autonomo guztientzat.

b) Aldi baterako kontratuak egiteko izangaien zerrenda, hautapen prozedurako azken-aurreko ariketa gainditu bai baina ariketa guztiak gainditu ez dituztenekin osatua, Administrazio Erroko eremuan aldi baterako kontratatzeko.

2.-Betebeharrak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean eta agiriak aurkezteko epea amaitzen denetik (deialdiaren 7.2 atalean adierazia) lanpostuaren jabetza hartu arte, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa.

Orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek parte hartzen ahal dute, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo, gorakoak izanda, haien kontura biziz gero.

b) Hamasei urte beteta izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Lizentziadun, ingeniari edo arkitekto titulua edo baliokidea izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.

Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek frogatu beharko dute beren estatuko funtzio publikoan sartzea eragozten dien diziplina zehapenik edo zigor penalik ez dutela.

f) B motako ibilgailuak gidatzeko baimena izatea.

3.-Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskaerak Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 31002 Iruña) edo erregistro horretako beste edozein bulegotan (zerrenda 2008ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 30ean) aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun naturaleko epean.

Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzaten.

Eskabideak deialdi honen eranskinean dagoen ereduari lotu behar zaizkio eta, haietan, izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela. Eredu hori Nafarroako Gobernuaren edozein erregistro bulegotan dago eskuragarri. Interneten bidez ere lortzen ahal da, www.navarra.es helbidean, bai argitaratzen deneko aldizkari ofizialetik abiatuta, bai Zerbitzuen Katalogoko Enplegu Publikoan dagoen deialdiaren aiputik abiatuta.

3.2. Ezgaitasun aitortua duten lehiatzaileek, ariketak egin ahal izateko denbora edo baliabideetan egokitzapenik behar badute, zilegi izanen dute eskaeran eskatzea, eta hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako ezgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, legeen arabera ezgaitasunen bat dutela frogatzeko agiriaren kopia konpultsatua ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana. Aurreko atalean aipatzen den Interneteko helbidean eredu bat dago egokitzapenak eskatzeko, interesdunen eskura.

3.3. Eskabideari, behar bezala bete ondoren, agiri hauek erantsiko zaizkio:

Bat.-Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

Bi.-Espedientea formalizatzeko eta azterketa eskubideetarako 40 euro ordaindu izanaren jatorrizko ziurtagiria. Azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.

Sistema hauetako bat erabiliz ordaintzen ahalko da tasa hori:

-Behar den bezala betetako ordainketa gutunaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko banku entitateetan ordaintzeko. Arestian aipatutako webgunean, deialdiaren iragarkian, ordainketa gutunaren eredua dago.

-Sarrera eskudirutan edo bankuko transferentzia bidez eginez Banestoko (Banco Español de Crédito) 0030 8124 87 0870002271 kontuan; horrelakoetan ordainagirian datu hauek jarri beharko dira nahitaez:

-Izangaiaren izen-deiturak.

-NANa/IFZ.

-Ordainketa zein kontutan egin den, haren zenbakia.

-Kontzeptua: oposizioak.

-Deialdiaren xedeko lanpostua.

Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:

a) %33ko edo gehiagoko ezgaitasun aitortua dutela frogatzen duten pertsonek, organo eskudunak luzaturiko jatorrizko agiriaren edo behar bezala konpultsaturiko fotokopiaren bidez.

b) Hautaproben deialdia egin aurretik hilabete batez edo luzaroago lan-eskatzaile gisa inskribaturik egon diren pertsonek. Salbuespen hori aplikatzeko baldintza izanen da inskribaturik egon diren bitartean eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana eta lanbide sustapen, prestakuntza edo aldaketarako ekintzetan parte hartzeari uko egin ez izana, justifikaturiko kasuetan izan ezik, eta, horrez gainera, lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorakoa den diru-sarrerarik ez izatea hilabetero.

Lan-eskatzailea dela frogatzeko, enplegu bulegoak emandako agiria aurkeztu beharko du. Bertan, lan-eskatzaile gisa inskribatu zeneko data agertuko da eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin handik eskainitako inolako lan egokiri, ez eta lanbide sustapen, prestakuntza edo moldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, justifikaturiko kasuetan izan ezik.

Interesdunaren adierazpenaren bidez frogatuko da ez duela hilabetero lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik. Adierazpen eredua Nafarroako Gobernuko Informazio Bulegoan eskuratzen ahalko da, edo bestela Interneten bidez, arestian emandako helbidean.

3.4. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.5. Eskaeran atzematen diren akats materialak edo egitezkoak ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzentzen ahalko dira, noiznahi ere.

4.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatuta, Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendariak, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak eskuordetuta (103/2008 Ebazpena, ekainaren 26koa), ebazpena emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik eta haien gainean ebatzi ondoren, Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak eskuordetuta (103/2008 Ebazpena, ekainaren 26koa) ebazpena emanen du, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko.

4.4. Izangaiei egotziriko arrazoiengatik baztertzen diren izangaiei ez zaizkie azterketa egiteko eskubideak itzuliko.

5.-Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

-Batzordeburua: Carmen Valdés Sagüés andrea, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Museoen Zerbitzuko zuzendaria.

-Ordezkoa: María Inés Tabar Sarrías andrea, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Ondare Historikoaren Zerbitzuko zuzendaria.

-Mahaikidea: Miguel Angel Hurtado Alfaro jauna, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Nafarroako Museoaren Ataleko burua.

-Ordezkoa: Susana Irigaray Soto andrea, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Museoen Ataleko burua.

-Mahaikidea: María Mariné Isidro andrea, Museoetako Zaintzaileen Kidegokoa.

-Ordezkoa: José Ramón López Rodríguez jauna, Estatuko Museoetako Zaintzaileen Kidegokoa.

-Mahaikidea: María Teresa Sánchez Trujillano andrea, Museoetako Zaintzaileen Kidegokoa.

-Ordezkoa: Ana Carmen Lavín Berdonces andrea, Museoetako Zaintzaileen Kidegokoa.

-Mahaikidea: Administrazio Erroko Langileen Batzordearen ordezkari bat, batzordeak berak proposatua.

-Ordezkoa: Administrazio Erroko Langileen Batzordearen ordezkari bat, batzordeak berak proposatua.

-Mahaikide idazkaria: José Miguel Gamboa Baztán jauna, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

-Ordezkoa: Begoña Alfaro Oricain andrea, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Lan Publikoaren Eskaintza Kudeatzeko Ataleko burua.

Hautaprobak hasi baino lehen eratuko da epaimahaia.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.3. Epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo dei egileari horren berri emanen diote, baldin eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean parte ez hartzeko aipatzen diren egoeretakoren batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren gainean sortzen diren arazo guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.-Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa 2009ko irailean hasiko da. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean finkatuko dira probak hasteko tokia, eguna eta ordua.

Ondoren, epaimahaiak gainerako probak egiteko iragarkiak jakinaraziko ditu, arauz egin behar den moduan.

6.2. Oposizioak ariketa hauek izanen ditu:

Lehenengo ariketa: teorikoa. Eranskineko gai zerrendaren I. zatitik zozketaz aterako diren bi gai jorratzea, idatziz. Ariketa egiteko lau ordu izanen dira gehienez.

Bigarren ariketa: teorikoa: idatziz, bi gai zozketaz jorratu beharko dira. Lehena, gai zerrendaren II. zatitik eta bigarrena, gai zerrendaren III. zatitik. Ariketa egiteko lau ordu izanen dira gehienez.

Hirugarren ariketa: teorikoa. Eranskineko gai zerrendaren IV. zatitik zozketaz aterako den gai bat jorratzea, idatziz. Gehienez ere bi ordu izanen dira hori egiteko.

Laugarren ariketa: praktikoa. Epaimahaiak eranskineko gai zerrendaren lau zatietan aipatzen diren arloei buruz proposatuko dituen kasu praktikoak konpondu beharko dira. Epaimahaiak ariketa hasi aitzin finkatuko du egiteko gehieneko denbora.

6.3. Oposizioko ariketen balorazioan 100 puntu eman daitezke gehienez, honela banatuak:

Lehenengo ariketa: 30 puntu bitarte. Gai bakoitzean gehienez 15 puntuko balorazioa emanen da.

Bigarren ariketa: 20 puntu bitarte. Gai bakoitzean gehienez 10 puntuko balorazioa emanen da.

Hirugarren ariketa: 10 puntu bitarte.

Laugarren ariketa: 40 puntu bitarte.

6.4. Oposizioko ariketak baztergarriak izanen dira. Bazterturik geldituko dira horietako ariketaren batean gehieneko puntuazioaren erdira iristen ez diren izangaiak. Halaber, lehenbiziko, bigarren eta laugarren ariketetan gai edo kasu praktiko bakoitzean bazterturik geldituko dira ariketa bakoitzean puntuazioaren erdira iristen ez diren izangaiak.

6.5. Ariketa guztiak plika sistemaren bidez eginen dira.

6.6. Ariketak zuzendu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean eta ariketa egin den tokian, gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin eta, halaber, oposizioaren hurrengo ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua, gutxienez 48 ordu lehenago. Zerrenda Interneten bidez ere kontsultatzen ahalko da, www.navarra.es helbidean, Zerbitzuen Katalogoan, Enplegu Publikoaren atalean, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

6.7. Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek aldean izan beharko dute Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiaren iritziz identifikaziorako balio duen beste agiriren bat. Azterketara agertzen ez direnak edo arestian aipatutako agirietako baten bidez beren nortasuna frogatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.

6.8. Hautaprobak egiteko, ezgaitasun aitorturen bat dutenentzat bidezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira, eskabidean azaldutakoaren arabera.

7.-Probak gainditu dituztenen zerrenda, izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

7.1. Azken ariketaren kalifikazioa emanik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du probak gainditu dituztenen zerrenda, ariketan lortutako puntuazioaren araberakoa, Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean eta ariketak egin diren lekukoan. Gero, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari igorriko dizkio oposizioa gainditu dutenen zerrenda eta probak puntuaziorik altuenarekin gainditu dituen izangaiaren aldeko izendapen proposamena, espediente osoarekin batera. Proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Berdinketarik gertatuz gero, laugarren ariketan puntu gehien lortu dutenen alde joko da. Eta hala ere berdinduta segitzen badute, lehenengo ariketan lortutako puntuazioa hartuko da kontuan.

7.2. Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 30 egun naturaleko epean, proposatutako izangaiek inprimaki berariazko batzuk jaso eta honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuan:

7.2.1. Izangaia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoa ez bada:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren bi fotokopia konpultsatu, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batenak.

b) Deialdiko 2.1.c) oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua, lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena edo, hala bada, eskaerak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

c) B motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren fotokopia konpultsatua.

d) Laneko Arriskuen Prebentziorako Atalak emandako txostena, interesdunak karguan aritzea eragotziko liokeen eritasun edo akats fisiko edo psikikorik ez duela frogatzeko.

Proposatutako izangaiak ezgaitasunen bat alegatu badu, gainera, ezgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria aurkeztu beharko du, balorazio eta orientazio talde eskudunek emana.

e) Eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez izatearen eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izanaren zinpeko aitorpena.

Izangaiak nazionalitate espainiarra ez badu, agiri bat aurkeztu beharko du, bere Estatuko Funtzio Publikoan sartzea eragozten dion diziplina zehapenik edo zigor penalik ez duela adierazteko.

f) Zin egin edo hitz ematea Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

Izangaia Nafarroako beste Administrazio Publikoren bateko langile finkoa bada (ez deialdi hau egin duenekoa, baizik eta beste batekoa), goikoez gain, aurreko administrazioko espediente pertsonalean ageri diren inguruabar eta aurrekari guztiak frogatzen dituen ziurtagiria aurkeztu beharko du (sarrera, antzinatasuna, maila, egoera administratiboa etab.).

7.2.2. Proposatutako izangaia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoa bada:

a) Deialdiko 2.1.c) oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua, lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena edo, hala bada, eskaerak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

b) B motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren fotokopia konpultsatua.

Proposatutako izangaiak ezgaitasuna alegatu badu, gainera, ezgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria aurkeztu beharko du, balorazio eta orientazio talde eskudunek emana.

7.3. Inork agiri horiek goian adierazitako epean aurkezten ez baditu, behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, ezin izanen dute izendatu eta haren jarduketa guztiak deuseztatu eginen dira. Hori, dena dela, ez da eragozpen izanen eskabidean gezurra esateagatik izan lezakeen erantzukizuna eskatzeko.

7.4. Aurreko atalean aurreikusitakoa gertatuz gero, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak probak gainditu dituztenen zerrendan, 7.1 atalean aipatutakoan, hurrengoa den izangaiarekin beteko du baja, eta horrekin ere aurreko ataletan adierazitako moduan jokatuko da.

7.5. Deialdi honen xede diren lanpostuetarako izendatzeko baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak besteren bat eskatu nahi izanez gero, proposatzen den izangaiari eskatu beharko dio, eta horrek deialdi honen 7.2 oinarrian ezarritako moduan ekarri beharko du.

8.-Izendapena, lanpostuen esleipena eta jabetza hartzea.

8.1. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duen izangaia Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko du, Museoetako goi mailako teknikari lanetan aritzeko, eta dagokion lanpostu hutsa esleituko dio.

8.2. Izendapenak eta lanpostuaren jabetza hartzeak nomina eta plantillako funtzionario bilakatuko dute izendatua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren funtzionarioen arloan indarra duten xedapenek ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak dituztela. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean inskribatu eta kidetuko dira, araubide horretan aurreikusitakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntuan xedatutakoa aplikatzearen ondorioz, Nafarroako Administrazio Publikoen edozein mutualitatetako eskubide pasiboen araubidekoak direnen kasuan, bi aukera izanen dituzte: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko mutualitatean segitzea, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez arauturiko eskubide pasiboen araubideak babesturik, edo Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean sartzea.

8.3. Izendatzen den izangaiak destinoko herrian bizi beharra du eta, horretarako, udalerri horretan finkatuko du bizilekua. Administrazio organo eskudunek destinoa aldatzen ahalko dute, aplikatzekoa den arautegian ezarritakoarekin bat.

8.4. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da eta noiznahi aldatzen ahalko dute administrazio organo eskudunek, aplikatzekoa den arautegian ezarritakoarekin bat.

8.5. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta izangai izendatuak hilabeteko epean jabetu beharko du bere lanpostuaz, izendapenaren jakinarazpenetik kontatzen hasita.

Aipatu epean eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, izangaiak ez baldin badu lanpostuaren jabetza hartzen, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hala bada, deialdiko 7.4 atalean ezarritakoari jarraikiko zaio.

8.6. Izangaiari, funtzionario bilakatu eta lanpostuan batere aritu gabe zuzenean eta berak eskatuta, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik beretik, data hartan beste administrazio publiko batean ari delako, dagokion lanpostu hutsa deialdiko 7.4 atalak agintzen duen bezala beteko da.

9.-Aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrenda.

9.1. Kontuan harturik Nafarroako Administrazio Publikoan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikulua, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren azaroaren 14ko 146/2005 Foru Agindua (lanpostuak aldi baterako betetzeko kudeaketa arauak onetsi zituen) eta oinarri honexetan ezarritako prozedura, eta horiei jarraikiz, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda hauek prestatuko dira:

a) Probak gainditu bai, baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda, bat bera Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko departamentu eta erakunde autonomo guztientzat.

b) Hautapen prozedurako azken-aurreko ariketa gainditu bai baina ariketa guztiak gainditu ez dituztenen zerrenda, Administrazio Erroan aldi baterako kontratatzeko.

9.2. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuak epaimahaiaren espedientea igorrita, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpen bidez, hautapen prozesua gaindituta ere lanposturik gabe gelditu diren izangaiek eta deialdian ezarritako azken-aurreko ariketa gaindituta ere azkenekoa gainditu ez duten izangaiek hamar egun balioduneko epea izanen dute, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita, dokumentazio hau aurkezteko:

-Deialdiaren 2.1.c) oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua, titulua lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena edo sarrera prozesurako eskabideak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

-B motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren fotokopia konpultsatua.

Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta langileen zerrendak Nafarroako Gobernuko iragarki oholean (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, Iruña).

Eskatzen diren agiriak aipatu epean aurkezten ez dituztenak (aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik) eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenak ez dira sartuko aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendan, eta deialdian parte hartzeagatik izan litzaketen eskubide guztiak galduko dituzte; betiere, parte hartzeko eskaera faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna deusetan ukatu gabe.

9.3. Sarrera prozedurako eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira baldintzak, eta orobat, hautaprobek egin bitarte eta kontratazioaldiak iraun bitarte.

9.4. Dokumentazioa aurkezteko epea bukatuta, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak onetsiko dira, eta Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean argitaratuko (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, Iruña).

9.5. Hauxe izanen da aldi baterako kontratazioen zerrendaren ordena: oposizioa gainditu bai baina lanposturik lortu ez dutenen kasuan, hautapen prozesuan lortutako puntuazioaren arabera; gainerako izangaien kasuan, gainditutako ariketetan lortutako puntuazioen batura. Berdinketa dagoenean, nor nagusitzen den erabakitzeko, deialdi honetan kasu horietarako ezarritako irizpideak hartuko dira kontuan.

10.-Errekurtsoak.

Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Deialdiaren eta oinarrien kontra eta oinarriak aplikatzeko egintzen kontra, epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik kontatuta.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat, eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2009ko otsailaren 18an.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Ignacio Bandrés Urriza.

I. ERANSKINA

Eskabidea

Nafarroako Gobernua. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua.

Izena ..............., adinez nagusia. Nortasun Agiri Nazionala: .............. (edo balio bereko beste agiriren bat). Sorteguna ............., Sorterria ................ (...................) Nazionalitatea ...................., Helbidea (herria) ..............., kalea, ............... posta kodea, eta ........ telefonoa ........... Laneko telefonoa ...........

Honako hau azaltzen dut:

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen zerbitzuko .............. izateko ............lanpostu ....................bidez betetzeko deialdian parte hartzeko onar nazatela eskatzen dudala, behean aipatzen den txandan (deialdia ...... Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ...............(e)an).

f Txanda irekia

f Igoera txanda (*)

f Ezgaitasunen bat dutenendako txanda (*)

Hautaprobak gainditzen ez baditut, lanpostuak behin-behinekoz betetzeko aukeraz baliatu nahi dudala, esparru hauetakoren batean (deialdiko 1. oinarrian ezarritakoarekin bat):

f Administrazio-erroa (*)

f Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua (*)

f Nafarroako Mendekotasun Agentzia (*)

Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik.

Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

Ez naizela diziplinako espediente bidez ezein administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

Deialdian eskatzen den tituluaren jabe naizela.

Azterketa eskubideak ordaindu ditudala deialdian ezarritako moduan eta horren gordekina erantsi dudala, edo erantsitako agirien bidez frogatzen dudala tasa ordaintzetik salbuetsita nagoela.

Eskaerak aurkezteko epearen azken egunean beharkizun guztiak betetzen ditudala.

f Ezgaitasuna dudala eta, horrenbestez, orri bereizi batean adierazten ditudan denbora eta baliabide egokitzapenak eskatzen ditudala.

f Ezgaitasuna frogatzen duen agiria aurkezten dudala, erakunde eskudun batek emana.

f Euskararen gaitasunaren agiria edo ofizialki baliokidea den beste titulu bat aurkezten duela (*).

f Euskara maila erakusteko proba egitea eskatzen dudala. (*)

f Frantseseko eta ingeleseko nahikotasun frogak egitea eskatzen duela (*)

Horrenbestez,

Eskabide hau ontzat har dezatela eta aipatu deialdian onar nazatela eskatzen dut.

Iruñean, 200...ko ................... aren .......(e)an.

(Sinadura)

(*) Bidezko denean bakarrik.

II. ERANSKINA

Gai zerrenda

I. zatia.

1. gaia.-"Museo" kontzeptua.

2. gaia.-Museologia. Definizioa eta bilakaera.

3. gaia.-Espainiako museoetako historia.

4. gaia.-Plan Museologikoa. Museo bat sortzeko prozesua.

5. gaia.-Museoa kudeatzeko ereduak.

6. gaia.-Museo bat finantzatzeko iturriak. Museoen bideragarritasun ekonomikoa.

7. gaia.-Museoen egitura, antolamenduari dagokionez. Langileak: sarbideak, eginkizunak eta erantzukizuna.

8. gaia.-Museoetako funtsetako dokumentuak.

9. gaia.-Museoko ikerketa.

10. gaia.-Ondasun kulturalen badaezpadako zainketa eta haiek zaharberritzeko irizpideak.

11. gaia.-Museoko ondasun kulturalak bildu, eskuztatu, ontziratu eta mugitzea. Irizpideak eta sistemak.

12. gaia.-Museoetako arkitekturaren historia.

13. gaia.-Museoetako guneen kontzepzioa. Haien arloan eta haien ezaugarriak. Programa arkitektonikorako oinarriak.

14. gaia.-Erakusketa iraunkorraren kontzepzioa eta garapena.

15. gaia.-Erakusketak muntatzeko teknika eta baliabideak.

16. gaia.-Hezkuntza eta hedapena museoan.

17. gaia.-Jendea museoan. Ebaluatzeko sistemak.

18. gaia.-Museoa eta turismo kulturala.

19. gaia.-Aldi baterako erakusketak. Definizioa, kudeaketa eta antolaketa.

20. gaia.-Museoko segurtasuna.

21. gaia.-Museoei buruzko Espainiako legeak. Estatuaren museoak. Espainiako Museoen Sistema.

22. gaia.-Nafarroako museoetako ikuspegia.

23. gaia.-Nafarroako Museoa.

24. gaia.-Nafarroako "Julio Caro Baroja" Museo Etnologikoa.

25. gaia.-Bibliografia museologikoa. Monografiak eta aldizkariak.

26. gaia.-Museoen esparruko Espainiako eta nazioarteko erakunde, zentro eta elkarteak.

27. gaia.-Bildumazaletasun pribatua. Arte merkataritza gaur egun.

28. gaia.-Aztarnategien musealizazioa.

II. zatia.

1. gaia.-Gaur egungo joera teorikoak arkeologian.

2. gaia.-Zelai-lana arkeologian eta etnografian.

3. gaia.-Datazio sistema eta prozedurak arkeologian.

4. gaia.-Nafarroako aurrehistoria.

5. gaia.-Nafarroako erromatartzea.

6. gaia.-Arteak Nafarroako Aurrerromanikoan.

7. artikulua.-Nafarroako arte islamikoa.

8. gaia.-Done Jakue Bidea.

9. gaia.-Nafarroako arkitektura erromanikoa.

10. gaia.-Nafarroako eskultura erromanikoa.

11. gaia.-Pintura eta ornatze arte erromanikoak Nafarroan.

12. gaia.-Gotikoaren hastapena. Nafarroako zistertar monasterioak.

13. gaia.-Nafarroako arkitektura gotikoa: arkitektura erlijiosoa.

14. gaia.-Nafarroako arkitektura gotikoa: arkitektura zibila.

15. gaia.-Nafarroako eskultura gotikoa.

16. gaia.-Nafarroako pintura gotikoa. Hormetako pintura eta oholetakoa.

17. gaia.-Ornatze arteak Nafarroako gotikoan.

18. artikulua.-Berpizkundea Nafarroan: arkitektura.

19. gaia.-Nafarroako Berpizkundeko eskultura.

20. gaia.-Berpizkundeko pintura eta ornatze arteak Nafarroan.

21. gaia.-Nafarroako arkitektura barrokoa. Planak eta multzoak.

22. artikulua.-Nafarroako erretaula barrokoak.

23. gaia.-Pintura eta ornatze arte barrokoak Nafarroan.

24. gaia.-Nafarroako arteak XIX. mendean.

25. gaia.-Nafarroako arteak XX. mendean.

26. gaia.-Numismatika, historiako iturria den aldetik.

27. gaia.-Argazkilaritza Espainian.

III. zatia.

1. gaia.-Ondare kontzeptuaren bilakaera. Ondare historiko-artistikotik ondasun kulturaletara.

2. gaia.-Ondasun kulturalak garapenaren eragileak diren aldetik. Garapen iraunkorra. Ondare kulturalaren kudeaketa eta hedapena.

3. gaia.-Desamortizazio prozesuak Nafarroan eta haien eragina ondare kulturalaren esparruan. Nafarroako Monumentu Historiko eta Artistikoen Batzordea.

4. artikulua. Nafarroako Kultura Kontseilua. Aurrekariak, egitura eta eskudantziak.

5. gaia.-14/2005 Foru Legea, azaroaren 22koa, Nafarroako Kultur Ondareari buruzkoa.

6. gaia.-Ondasun higigarrien babesa.

7. gaia.-Ondare etnografikoa eta industriala. Kontzeptua eta babesa.

8. gaia.-Ondare ez-materiala. Kontzeptua eta babesa.

9. gaia.-Zaintze eta zaharberritze proiektuak prestatzea. Egitura eta edukiak.

10. gaia.-Ondare kulturalen euskarriak: oinarrizko tipologiak, sailkapena. Ezaugarriak.

11. gaia.-Numismatika: katalogazioa, zainketa eta erakusketa.

12. gaia.-Ehunak: katalogazioa, zainketa eta erakusketa.

13. gaia.-Jabetza intelektualari buruzko legeak eta horien eragina museoetan.

14. gaia.-Gaur egungo joera teorikoak antropologia kulturalean.

15. gaia.-Museo etnologikoa. Sorrera eta bilakaera.

16. gaia.-Nafarroako ikerketa etnologikoa.

17. gaia.-Etxearen formak eta eginkizunak Nafarroako herrietan.

18. gaia.-Herri eskulanak eta antzinako lanbideak Nafarroan.

19. gaia.-Nafarroako folklorearen ezaugarriak: festa nagusiak, musika, dantza eta jantziak.

20. gaia.-Historia museoak gaur egun.

21. gaia.-Erregimen Zaharraren krisia.

22. gaia.-Karlismoa, mugimendu historikoa den aldetik.

23. gaia.-Karlistaldiak.

24. gaia.-Alfontso XIII.aren erreinua.

25. gaia.-Bigarren Errepublika eta Gerra Zibila.

26. gaia.-Karlismoari buruzko historiografia.

IV. zatia.

1. gaia-Espainiako 1978ko Konstituzioa: Estatuko aginteak. Koroa. Gorte Nagusiak. Gobernua eta Administrazioa. Botere judiziala Konstituzioan.

2. gaia.-Zuzenbide Publikoaren iturburuak: legeak eta lege motak. Lege dekretuak. Legegintzako foru dekretua. Nazioarteko itunak.

3. gaia.-Administrazio zuzenbidearen iturburuak: erregelamendua eta erregelamendu ahalmena. Erregelamendu motak. Erregelamendu ahalmenaren mugak eta haren kontrola.

4. gaia.-Administrazio egintza (I): kontzeptua, motak eta elementuak.

5. gaia.-Administrazio egintza (II): administrazio egintzen baldintzak, eraginkortasuna, deuseztasuna eta deuseztagarritasuna.

6. gaia.-Administrazio prozedura erkidea (I): kontzeptua eta izaera. Hasiera, antolamendua, instrukzioa eta bukaera.

7. gaia.-Administrazio prozedura erkidea (II): Administrazioarekiko errekurtsoak: orotariko printzipioak eta motak.

8. gaia.-Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: osaera, antolaketa eta eginkizunak.

9. gaia.-Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko Foru Legea.

10. gaia.-Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko Foru Legea.

11. gaia.-Nafarroako Foru Komunitateko arartekoa. Comptos Ganbera. Nafarroako Kontseilua.

12. gaia.-Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua (I): langile motak. Funtzionario publikoak hautatzea. Funtzionario bilakatu eta funtzionario izatetik gelditzea.

13. gaia.-Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua (II): karrera administratiboa. Egoera administratiboak. Lanpostuak betetzea. Ordainsariak.

14. gaia.-Nafarroako Ogasun Publikoa: Nafarroako Ogasun Publikoaren eskubide eta betebeharrak. Nafarroako aurrekontu orokorrak: edukia eta onespena; gastuen sailkapen ekonomikoa; betearaztea eta likidazioa.

15. gaia.-Kontratu Publikoei buruzko Foru Legea. Aplikazio esparrua. Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuei buruzko orotariko eta guztiendako arauak. Kontratazio organoak. Kontratuak esleitu, betearazi eta berrikusteko orotariko arauak. Kontratu motak eta haien definizioak.

16. gaia.-Datu pertsonalak babesteko Lege Organikoa: datuak babesteko printzipioak, pertsonen eskubideak.

17. gaia.-11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Diru-laguntzei buruzkoa. xedapen orokorrak eta kontzesio eta kudeaketa prozedurak.

18. gaia.-15/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Ondareari buruzkoa.

19. gaia.-11/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Foru Komunitateko Administrazioan administrazio elektronikoa ezartzekoa.

20. gaia.-21/2005 Foru Legea, abenduaren 29koa, Politika publikoak eta zerbitzu publikoen kalitatea ebaluatzeari buruzkoa.

Oharra: gai guztiak deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarra duen legediaren arabera jorratu beharko dira.

Iragarkiaren kodea: F0902684