28. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

TUTERA

Deialdia, Biolineko eta Musika Hizkuntzako irakasle izateko lanpostu bat, lanaldi osokoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, Castel Ruiz Kultur Etxearen zerbitzuan, "Fernando Remacha" Udalaren Musika Eskolarako. Behin-behineko zerrenda

Otsailaren 4ko 14/2009 ebazpenaren bidez, Castel-Ruiz Kultur Etxeko buruak ebazpen hau eman du:

Castel Ruiz kultur etxeko Gobernu Batzarrak, 2008ko urriaren 14an hartutako erabakiaren bidez, deialdia onetsi zuen Biolineko eta Musika Hizkuntzako irakasle izateko lanpostu bat, lanaldi osokoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, Castel Ruiz kultur etxearen zerbitzuan, "Fernando Remacha" Udalaren Musika Eskolarako.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta, bidezkoa da aipatu deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Horrenbertzez, ebatzi dut:

Lehenbizikoa.-Onestea izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, Biolineko eta Musika Hizkuntzako irakasle izateko lanpostu bat, lanaldi osokoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian. Hona hemen:

Onartuen zerrenda:

1.-BERDEJO MARÍN, JOSE M.ª

2.-BOTELLA GARCÍA, M.ª CONSUELO

3.-CASTILLO ALCAÑIZ, SARA

4.-CORNAGO LUCAS, MARTA

5.-DIESTRO FERNÁNDEZ, LAURA

6.-HUARTE DEL BARRIO, RAQUEL

7.-IRIARTE AGUIRRE, ESTHER

8.-JARAUTA MIRAMÓN, IÑAKI

9.-LAFUENTE BONA, JOSE M.ª

10.-LLORCA CASTAÑEDA, DANIEL

11.-ODRIOZOLA ORTIZ, AITOR

12.-OLAIZOLA PÉREZ, MANUEL

13.-RAMOS ARREGUI, PALOMA

Baztertuen zerrenda: inor ez.

Bigarrena.-Honako hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Castel Ruiz kultur etxeko iragarki oholean eta Tuterako Herriko Etxekoan, deialdiko 4.2 puntuan xedatzen dena gerta dadin: "Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, horiek zuzentzeko".

Hirugarrena.-Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina. Aitzinetik, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa ezar daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bertzenaz,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Tuteran, 2009ko otsailaren 4an.-Kultur Etxeko burua, Mercedes San Pedro López.

Iragarkiaren kodea: L0902004