I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak
AKATS ZUZENKETA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak abenduaren 19an emandako 3580/2008 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren menpeko hainbat zentrotan merezimendu lehiaketaren bidez 63 burutza betetzeko deialdia onetsi zen. Lanpostuok osasun laguntzaz kanpoko atal eta unitateetako burutzak, txandako arduradunak, pabiloiko arduradunak, erizaintza unitateetako burutzak eta laguntza unitateetako burutzak dira.
Aipatu ebazpenaren testuan, 2009ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, urtarrilaren 28an, akatsak aurkitu dira. Hona hemen zuzenketak:
901. orrialdean, 2. zutabean,
Hau dioen tokian:
"Deialdi hau arautuko duten xedapenak honakoak dira: ... uztailaren 3ko 46/2006 Foru Dekretua, eta gainerako arau osagarriak."
Eta honela behar du:
"Deialdi hau arautuko duten xedapenak honakoak dira: ... otsailaren 4ko 3/2008 Foru Dekretua, eta gainerako arau osagarriak."
904. orrialdean, 1. zutabean,
Hau dioen tokian:
"24. Zentroa: Nafarroako Ospitalea.
-Lanpostua: Fakturazioko Unitate Administratiboko burutza (lanpostu zenbakia: 65944).
Lansari mota: III."
Eta honela behar du:
"24. Zentroa: Nafarroako Ospitalea.
-Lanpostua: Fakturazioko Unitate Administratiboko burutza (lanpostu zenbakia: 65944).
Lansari mota: II".
Iruñean, 2009ko otsailaren 2an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.
Iragarkiaren kodea: F0901927