II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
TUTERA
Udalaren "La Cometa" ludotekaren antolaketa eta funtzionamendurako erregelamendua. Hasierako onespena
Tuterako Udalak, 2009ko urtarrilaren 30eko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren "La Cometa" ludotekaren antolaketa eta funtzionamendurako Erregelamendua.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesdunek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Tuteran, 2009ko otsailaren 3an.-Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.
Iragarkiaren kodea: L0902013