28. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

MURCHANTE

Ordenantzetako aldaketak, 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra hartuko duten tasa eta zerga tasekin. Behin betiko onespena

Murchanteko Udalak, 2008ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2009ko ekitaldirako aldaketa ordenantza fiskaletan eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantzetan (2008ko 157. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abenduaren 26an).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraituz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

2. Ordenantza fiskala, jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritzeko eta establezimenduak irekitzeko lizentziak emateko tasak arautzen dituena.

A.-60.101,21 eurorainoko aurrekontua duten establezimenduetarako: 152 euro.

-120.202,42 euro bitarteko establezimenduak: %0,28.

-300.506,05 euro bitarteko establezimenduak: %0,41.

-601.012,10 euro bitarteko establezimenduak: 0,55.

-601.012,10 eurotik goitiko establezimenduak: %0,68.

-120.202,42 euro bitarteko establezimenduak: %0,27.

-300.506,05 euro bitarteko establezimenduak: %0,40.

-601.012,10 euro bitarteko establezimenduak: %0,53.

-601.012,10 eurotik goitiko establezimenduak: %0,66.

B.-Berritik jartzen diren baina irekitzeko lizentzia lortzeko jarduera sailkatuen espedientea aldez aurretik tramitatzea behar ez duten establezimenduetarako, haien aurrekontuak 60.101,21 eurotik goiti egiten ez badu: 69 euro. 60.101,21 eurotik goiti egiten badu, A atalari jarraikiz kotizatu beharko dute.

D.-Handitzeak edo sailkapenaren aldaketak.

b) Sailkapenaren aldaketengatik, jarduera berriaren kuotaren eta lokal berean egiten den jarduerarenaren artean dagoen aldea ordainduko da, eta gutxienez 67 euro A atalekoentzat eta 16 euro, B atalekoentzat.

E.-Negozioko titulartasun aldaketak, lagapena edo eskualdaketa.

Berritik jartzen diren establezimenduen tarifa berak izanen dituzte, eskaera aurreko titularrari udal lizentzia eman zitzaionetik sei hilabeteko epearen barrenean egiten denean salbu, kasu horretan 26 euro ordaindu beharko baitira lizentzia emateak sorturiko udal eskubideen truke.

6. Ordenantza fiskala, herriko jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituena.

I.1. Mahaiak, aulkiak, mahaitxoak, metro koadro edo zatiki bakoitza, Urte osoan, jaiegunak barne, eremu publikoa okupatzeagatik, 0,50 euro/m² edo zatikia.

8. Ordenantza fiskala, Udalaren Haur Eskolako zaintza eta egonaldi zerbitzuen tasak arautzen dituena.

Sarrerako kuota edo matrikula ez da inoiz itzuliko, harik eta gutxienez hilabete iragan arte azken ordainagiria kobratzen denetik.

10. Ordenantza fiskala, Murchanteko Udalak antolatzen dituen hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte ikastaro edo jardueretan sartu, izena eman edo matrikulatzeagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituena.

1. Igeriketa ikastaroak:

-Haurrak: 23 euro.

-Helduak: 26 euro.

2. Kirol ikastaroak:

Aerobica: 60 euro hiru hilean behin 2009an abonatuentzat eta 75 euro abonatu ez direnentzat.

Pilatesa: 60 euro hiru hilean behin 2009an abonatuentzat eta 75 euro abonatu ez direnentzat.

Body Pumpa: 60 euro hiru hilean behin 2009an abonatuentzat eta 75 euro abonatu ez direnentzat.

Atletismoa: 30 euro hiru hilean behin 2009an abonatuentzat eta 45 euro abonatu ez direnentzat.

Gimnasioaren erabilera: hilabeteko kuota, 0 euro. Nahitaezkoa, abonamendua edo kiroldegiko sarrera aurkeztea.

Prezio hauek urtebetean izanen dute indarra, urte naturalarekin bat. Zenbait kasutan, ikasturtearekin bat.

Partikularrek Murchanteko Udalari egiten dizkioten eskaerak, Udalaren kirol instalazioak (kiroldegia, nabea eta igerilekua) erabiltzeko:

-Irabazteko asmoa duten jarduerak: 10 euro/ordua.

-Irabazteko asmorik gabeko jarduerak: doako lagapena.

Udalak antolatzen ez dituen ikastaro edo jardueretan izen emanda dauden guztiek kirol instalazioen 2008ko abonamendua eduki beharko dute edo, bestela, eguneroko sarrera ordaindu.

Bi ordainagiri pagatu gabe metatzea arrazoi aski izanen da berehala jardueratik kanpora gelditzeko, jakinarazpenik edo aldez aurreko gaztigurik behar izan gabe.

Itzultzen den ordainagiri bakoitzak 3 euroko gastua ekarriko du, tramitazioagatik, eta itzulitako ordainagiriaren titularrari kobratuko zaizkio.

Interesdunak jardueran agertzen ez badira, ez zaie inoiz itzuliko.

11. Ordenantza fiskala, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituena.

BANAKOAK

Pensiodunak/erretirodunak 16 -

4 - 9 urte 19 14

10 - 15 urte 31 25

15 urtetik gora 36 29

FAMILIAK

Senar-emazte erretirodunak/pentsiodunak 19 -

Senar-emazte erretirodunak/pentsiodunak (Haietako bat bakarra denean erretiroduna edo pentsioduna)

Senar-emazteak 54 44

SARRERAK

10 urtetik behera 1,75 1,30

10- 15 urte 2,40 2

15 urtetik gora 3,50 2,90

3. Sarrera dohainik da 3 urte egin arte, %65eko baino gehiagoko elbarritasuna dutenentzat ere. %65era iristen ez bada, %25eko deskontua, zein den ere minusbaliotasuna.

4. Urteak kontatzeko, jaioturtea hartuko da kontuan, zein diren ere eguna eta hilabetea.

9. Kobrantza urtean behin eginen da, eta 2009ko urtarrilaren 1etik 2009ko abenduaren 31ra balioko du.

10. Izatezko Bikoteen Erregistroan ofizialki inskribatutako bikoteak senar-emaztetzat hartuko dira.

12. Ordenantza fiskala, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautzen duena.

%4,1eko tasa ezarri da.

13. Ordenantza fiskala, hirilurren balio igoeraren gaineko zerga arautzen duena.

Gainbalioa, zerga-oinarria kalkulatzeko aplikatuko diren portzentajeak:

Urteak:

-5 arte: 2,8.

-6 - 10: 2,7.

-11 - 15: 2,6.

-16 - 20: 2,6.

Zerga-tasa: %15.

14. Ordenantza fiskala, Udalaren lokal nahiz instalazioen eta bertako zerbitzu berezi batzuen erabileren tasak arautzen dituena.

a) Herriko Etxea, Eskolak, Kiroldegia, Erretirodunen Elkartea, La Paz kaleko lokalak, Kultur Etxea eta antzekoak erabiliz gero:

-Irabazi asmorik gabeko jarduerak badira: kuotarik ez.

-Irabazteko asmoa duten jarduerentzat, kasu bakoitza aztertuko da.

Azken kasu horretan, formula hau hartuko da kontuan Udalaren eraikin, lokal eta instalazioak ordubetean erabiltzeagatik ordaindu beharreko prezio publikoa kalkulatzeko: Ikastaroaren prezioa bider ikasle eta hilabete kopurua; emaitza hori zati emandako eskola orduak, eta azken emaitza hori, berriz, bider 4.

Partikularrek edo entitate pribatuek antolatutako jardueren kasuan, idatzizko eskabidea aurkeztu beharko dute Udalean, eta langile arduradunen ordutegitik kanpo erabiltzen badira, ordu horiek arduradunari ordaindu beharko dizkiote, zuzenean.

15. Ordenantza fiskala, hilerriko zerbitzuen tasak arautzen dituena.

I. epigrafea (bakarra). Nitxoak alokatzeko, haien artean batere bereizketarik egin gabe, prezioa hau da: 569 euro/unitatea, 30 urterako; luza daiteke epe berdinerako eta prezio berean, alderdi biak ados jarrita.

Era berean, ondoko zerga-tasa hauek onesten dira behin betikoz 2009ko zergei aplikatzeko:

-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,35.

-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,76.

-JEZ: %1,4ko indizea tarifen gainean.

-EIOZ: %4,1eko tasa.

Murchanten, 2009ko otsailaren 4an.-Alkatea, Carlos Villafranca González.

Iragarkiaren kodea: L0902011