Iragarkia
28. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 6a
I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak
216/2009 EBAZPENA, otsailaren 6koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren errektoreak emana, Unibertsitateko Irakaskidegoetako hamahiru lanpostu sarbide-lehiaketa publikoaren bidez betetzeko deialdia egiten duena.
Ikusirik 2009ko urtarrilaren 27ko Erabakia, Unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostuak sortzen dituena, eta lanpostu horiek dagokion sarbide-lehiaketaren bidez betetzen dituena.
Honako hauek xedatutakoari jarraikiz: apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak aldatu zuen Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 62. artikulua, urriaren 5eko 1312/2007 Errege Dekretua, gaikuntza nazionala ezartzen baitu, eta urriaren 5eko 1313/2007 Errege Dekretua, unibertsitateko irakaskidegoetara sartzeko lehiaketen araubidea arautzen baitu, eta bestalde, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuak onesten dituen maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuaren 80. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Unibertsitateko Funtzionarioen Irakaskidegoetako sarbide-lehiaketen Arautegian ezarritakoaren arabera, Gobernu Kontseiluak 2004ko ekainaren 22ko erabakiaren bidez onetsi baitzuen, bidezko da errektoreak formaliza dezala unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostuak eskuratzeko deialdia.
Ikusirik Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren txostena.
Irakasleen Gaietarako errektoreordeak proposaturik
Kontu-hartzailearen txostena izanda.
Lege indardunek eman dizkidaten eskurantzak erabiliz,
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.-Lehiaketa publikorako deialdia egitea Unibertsitate Irakaskidegoetako lanpostuak, deialdiaren I. Eranskinean datozenak, betetzeko.
Bigarrena.-Deialdia arautzen duten oinarriak, ebazpen honekin batera doazenak, onestea.
Hirugarrena.-Deialdiak sortutako gastuak, eta ondoren lanpostuak betetzeko egindako gastuak, 2009ko aurrekontuetan horretarako ezarriko diren kontusailei egotziko zaizkie.
Laugarrena.-Ebazpen hau eta deialdiaren oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratzeko agintzea.
Bosgarrena.-Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko Lege Organikoaren 6.4 artikuluak xedatzen duenari jarraikiz, eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
DEIALDIAREN OINARRIAK
1.-Arau orokorrak
Lehiaketa hau ondoko hauetan xedatutakoak arautuko du: apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak aldatzen duen Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoa; urriaren 5eko 1312/2007 Errege Dekretua, gaikuntza nazionala ezartzen duena, urriaren 5eko 1313/2007 Errege Dekretua, Unibertsitateko Irakaskidegoetako sarbide-lehiaketen araubidea arautzen duena, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Gobernu Kontseiluak 2004ko ekainaren 22an onetsitako erabakia, eta ordezko izaerarekin Estatuko funtzionario zibilen legeria orokorra eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea.
2.-Izangaiek bete beharrekoak
2.1. Lehiaketa honetan parte hartzeko, baldintza orokor hauek bete behar dira:
a) Espainiarra izatea. Nolanahi ere, Europar Batasuneko gainerako estaturen bateko herritarrek edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen bateko herritarrek baldintza berberetan parte hartu ahalko dute. Halaber, Espainiako eta Europar Batasuneko estatuetako edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen bateko herritarren ezkontideek parte hartu ahal izango dute, betiere zuzenbidearen arabera bananduta ez badaude, nazionalitatea duenaren ondorengoek eta haren ezkontidearen ondorengoek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, beraien kontura bizi badira.
Hautaprobetan parte hartzeko eskaera aurkeztean, nazionalitatea egiaztatu behar da, bai eta, bidezkoa bada, ahaidetasun-harremana eta gurasoen kontura bizitzearen harremana ere, maiatzaren 18ko 543/2001 Errege Dekretuak 8. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz. Dekretu horrek langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen bateko herritarrak Estatuko Administrazio Orokorreko eta bere organismo publikoetako enplegu publikora sartzeko modua arautzen du.
Nazionalitatea eta deialdian eskatutako gainerako betekizunak dagozkien dokumentuen bidez egiaztatuko dira, beren jatorrizko herrialdeko agintari eskumendunek egiaztaturik eta gaztelaniara itzulita.
b) Adina: hamasei urte beteak izatea, eta erretiroko adina gainditua ez izatea.
c) Diziplinako espedientearen bidez edozein Administrazio Publikotako zerbitzutik bazterturik ez egotea, eta funtzio publikoak garatu ahal izateko ezgaitua ez egotea. Espainiakoa ez beste nazionalitatea dutenek ere diziplina-zehapen edo zigor kondenaren bidez beren estatuetako funtzio publikoetan aritzeko indargabetuta ez daudela egiaztatu beharko dute.
d) Deialdiaren xede diren lanpostuak betetzea galarazten duen gaixotasunik, muga fisikorik edo psikikorik ez edukitzea.
2.2. Eskatzaileek ondotik aipatzen diren berariazko betebeharrak bildu beharko dituzte:
a) Hautagaiak gaituak egongo dira dagokion Unibertsitateko Irakaskidegorako, urriaren 5eko 1312/2007 Errege Dekretuak, unibertsitateko kidegoetara sartzeko gaikuntza nazionala ezartzen duenak, 12. eta 13. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.
Halaber, parte hartu ahalko dute uztailaren 26ko 774/2002 Errege Dekretuan, unibertsitateko funtzionarioen irakaskidegoetara sartzeko gaikuntza nazionalaren sistema arautzen duen horretan, ezarritakoari jarraikiz gaituta daudenek. Bestetik, ulertuko da Unibertsitate Eskolako katedradun izateko gaituak, Unibertsitateko irakasle titular izateko ere gaituak daudela.
Bigarren oinarrian zerrendatutako betekizunak eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean edukiko dira, eta karrerako funtzionarioaren lanpostuaz jabetu arte beteko dira.
3.-Eskaerak
3.1. Sarbide-lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek, deialdi hau "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, 15 egun balioduneko epean, ondoko dokumentu hauek aurkeztuko dizkiote Nafarroako Unibertsitate Publikoaren errektoreari, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro orokorrera igorrita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako edozein prozeduraren bidez:
a) Behar bezala betetako eskabidea, II. Eranskineko ereduaren arabera.
b) Nortasun Agiri Nazionalaren, pasaportearen edo nortasun txartelaren fotokopia.
c) 2.1 eta 2.2 oinarrietan lehiaketa honetan parte hartzeko ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten egiaztagiriak.
d) Ordaindu beharreko tasa ordaindu dela egiaztatzen duen agiria.
Izangaiek 25 euro ordainduko dizkiote Nafarroako Unibertsitate Publikoari azterketarako eskubide gisa, Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioaren tasei eta prezio publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legeak ezarritakoarekin bat etorriz. Diru-sarrera edo banku-transferentzia Nafarroako Rural Kutxan egingo da, 3008.0001.18.0700190523 zenbakidun kontu korrontean, honako hau adierazirik: "Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Irakasle funtzionario izateko lehiaketa". Eskubide hauek ez badira ordaintzen eskaerak aurkezteko epean, ez da zuzentzen ahal, eta, beraz, izangaia baztertua izango da.
4.-Izangaiak onartzea
4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatu eta gero, errektoreak ebazpena emango du, gehienez 20 egun balioduneko epean, zeinak onartu eta baztertuen zerrenda onetsi egingo baitu. Ebazpen hori, onartu eta baztertuen zerrenda osoekin batera, eta baztertu izanaren zergatikoekin batera, Administrazio eraikineko (Arrosadiko campusa z/g) iragarki-oholean jarriko da, eta interneteko helbide honetan argitaratuko: http://www.unavarra.es, eta, gainera, izangaiei jakinaraziko zaie, bakoitzak eskaeran idatzi duen helbidera bidaliz.
4.2. Ebazpen horren aurka, interesdunek erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute, errektorearen aurrean, hamar eguneko epean, jakinarazpena jaso, eta biharamunetik kontatzen hasita, edo, bestela, epe berean, baztertzearen arrazoia zuzentzeko aukera izango dute. Epea amaitu eta gero, baztertzeko arrazoia zuzendu ez duten izangaiak behin betiko baztertuko dituzte lehiaketatik.
4.3. Epe hori erreklamaziorik aurkeztu gabe igaro eta gero, edo aurkeztu direnak ebatzirik, errektoreak ebazpena emango du, izangaien zerrendak behin betiko bihurtuko dituena. Zerrenda horiek oinarri honetako 1. idatz-zatian ezarritako moduan argitaratu eta jakinaraziko dira.
5.-Hautapen batzordeak
5.1. Sarbide Batzordeen osaera deialdi honen III. Eranskinean dator.
5.2. Urriaren 5eko 1313/2007 Errege Dekretuak, unibertsitateko irakaskidegoetara sartzeko lehiaketen araubidea arautzen duenak, 6.4 artikuluan xedatzen duenaren babesean, batzordekideen curriculuma interesdunen eskura dago Nafarroako Unibertsitate Publikoan.
5.3. Batzordea gehienez bi hilabeteko epean eratu beharko da deialdia "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratzen denetik kontatzen hasita. Horretarako, batzordeburu titularrak, Batzordeko gainerako kideei aurretik kontsultatu eta gero, ebazpen bat emango du, interesdun guztiei jakinaraziko zaiena, deia egin dien egintzaren eguna baino hamabost egun natural lehenago gutxienez, eta deitutakoak honako hauek izango dira:
a) Batzordeko kide titular guztiak eta, bidezkoa bada, beharrezkoak diren ordezkoak, batzordearen eraketa-egintza burutu ahal izateko. Eraketa-egintzaren eguna, ordua eta tokia jasoko dira jakinarazpenean. Egintza horretan, Batzordeak finkatu eta jendaurrean jarriko ditu lehiaketa balioesteko irizpideak, izangaien aurkezpen ekitaldia baino lehen, eta sarbide-lehiaketetako Arautegiaren VI. kapituluan ezarritakoari egokitu beharko zaizkio (95/2004 N.A.O.).
b) Lehiaketan parte hartzeko onartuak izan diren izangai guztiak, lehiatzaileen aurkezpen-ekitaldia egiteko. Adierazi egingo zaie zer egun, ordu eta tokitan egingo den. Horri begira, batzordearen eraketa-egintzaren egunetik aurkezpen ekitaldia egiteko ezartzen den egunera arteko epea ez da izango bi egun baliodun baino luzeagoa.
6.-Lehiaketa nola egingo den
6.1. Aurkezpen ekitaldian, jendaurrekoa izango baita, lehiatzaileek ondoko dokumentazioa aurkeztuko diote Batzordeko buruari:
a) Izangaiaren curriculum vitae delakoa, hiru aletan, eta curriculumean adierazitako argitalpenen ale bat eta datuen egiaztagiriak.
b) Lehiatzen den lanpostua esleituz gero, izangaiak garatuko lukeen irakaskuntza eta ikerketa-proiektua, hiru aletan. Unibertsitate-katedradun izateko lanpostuen lehiaketarako ez da irakaskuntza-proiekturik aurkeztu beharko.
Aurkezpen ekitaldian finkatuko da, zozketaren bidez, izangaiak zein hurrenkeratan arituko diren, bai eta proba hasteko tokia, eguna eta ordua ezarri ere, eta Batzordeak inguruabar horren berri emango du. Era berean, izangaiek gainontzeko izangaiek aurkezturiko dokumentazioa aztertzeko izango duten epea ezarriko da. Proba hamar eguneko epean hasiko da, aurkezpen ekitaldia egiten den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
7.-Azterketa nola egingo den
7.1. Proba bakarrak osatuko du sarbide-lehiaketa eta jendaurrekoa izango da. Proban, Batzordeak eta izangai bakoitzak eztabaida egingo dute bere lanbide, ikasketa, irakaskuntza eta ikerketa historian alegatutako merezimenduei buruz, bai eta lehiaketaren xede den lanpostuan eskatzen diren irakaskuntza eta ikerketa proiektuei buruz ere, gehienez ere bi orduz. Batzordeak aurkezpen-ekitaldian zehaztuko du proba hori.
7.2. Proba amaitu eta gero, Batzordeak eztabaida hasiko du. Batzordeko kide bakoitzak banan-banan balioetsiko du izangai bakoitza. Balioespen hori arrazoitua izango da eta puntu-esleipenarekin, Batzordeak aurretik ezarritako irizpideetara egokitua, eta oinarri honetako lehen atalean aipaturiko merezimenduak ere balioetsiko dira.
7.3. Deitutako lanpostua ez betetzeko erabakiak ematen ahalko dio amaiera prozesuari.
8.-Lanpostuak betetzeko proposamena
8.1. Batzordeak zazpi egun balioduneko epean, proba amaitzen denetik kontatzen hasita, errektoreari proposatuko dio, arrazoiak emanez eta izaera loteslearekin, izangai guztien zerrenda, izendatzeko lehentasun ordenaren arabera sailkatuta. Izangaiak ez dira lehiaketara deitu diren lanpostuak baino gehiago izango. Proposamena Administrazio Eraikineko iragarki oholean argitaratuko da.
8.2. Proposamenarekin batera, Hautapen Batzordeko idazkariak, Batzordearen jarduera amaitu eta hurrengo zazpi egun baliodunetan, aurkeztu behar du Unibertsitateko Idazkaritza Nagusian lehiaketaren administrazio-espedientea, Hautapen Batzordearen jarduerari buruzko dokumentazio guztia agertuko duena, bai eta izangai bakoitzak aurkezturiko dokumentazioaren ale bat ere, sarbide-lehiaketei buruzko Arautegiaren 14.1 artikuluan ezarritako moduan, zeina lehiaketaren prozesua amaitu eta irmo bihurtzen denean, itzuli egingo baitzaie izangaiei, hala eskatzen badute. Beste sei hilabete igaro eta gero, interesdunak dokumentazio hori jaso gabe jarraitzen badu, Unibertsitateak dokumentazioa suntsitzeko agindu ahalko du.
9.-Lanpostuak betetzeko proposamenaren aurkako errekurtsoak
9.1. Izangaiek Hautapen Batzordearen proposamenaren aurka erreklamazioa aurkezten ahal dute, errektorearen aurrean, gehienez ere hamar eguneko epean. Erreklamazioa tramitatzeko onartuz gero, izendapen guztiak etengo dira, behin betiko ebazpena eman arte.
9.2. Urriaren 5eko 1313/2007 Errege Dekretuaren 10. artikuluan eta sarbide-lehiaketetako Arautegiaren VII. kapituluan ezarritako Erreklamazio Batzordeak balioetsiko du erreklamazioa. Erreklamazio Batzordeak berretsiko du edo ez erreklamaturiko proposamena gehienez ere hiru hilabeteko epean. Ondotik errektoreak ebazpena emango du, Batzordearen proposamenarekin bat.
9.3. Erreklamazio Batzordearen ebazpenak onesteko, gutxienez aldeko lau boto behar dira, eta Batzordearen kideek ez dute kalitatezko botorik izango edozein kasutan. Erreklamazio Batzordearen erabakia arrazoitua izango da, eta aurkako botoak jasoko dira, bidezkoa bada.
9.4. Hiru hilabeteko epean ez bada berariazko ebazpenik ematen, erreklamazioa ezetsi egin dela ulertuko da.
9.5. Errektorearen ebazpenek, 8.2 oinarrian aipatzen diren horiek, administrazio bidea bukatzen dute, eta Administrazioarekiko Auzi-eskumenaren aurrean aurkatu ahal dira zuzenean, uztailaren 13ko 29/1998 Administrazioarekiko Auzi-eskumenari buruzko Legean ezarritakoarekin bat etorriz.
10.-Dokumentuak aurkeztea
10.1. Lanpostua betetzeko proposatu den izangaiak, Batzordeak jarduera amaitu eta hurrengo hogei egun balioduneko epean, ondoko dokumentu hauek aurkeztuko ditu Unibertsitatearen Erregistro Orokorrean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legearen 38.4 artikuluan ezarritako edozein bitarteko erabiliz:
a) NAN edo agiri baliokidearen fotokopia konpultsatua, Espainiako nazionalitatea ez badu.
b) Mediku-ziurtagiri ofiziala Unibertsitateko irakaslearen lanpostuko eginkizunetan aritzea galarazten dion eritasun nahiz akats fisiko edo psikikorik ez duela adierazten duena.
c) Zinpeko aitorpena edo hitz ematea, adierazteko ez dagoela bereizita diziplina espedientearen bidez inongo administrazio publikotatik, eta ez dagoela ezgaitua eginkizun publikoak betetzeko. Nolanahi ere, Europar Batasuneko gainerako estaturen bateko herritarrek edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen bateko herritarrek egiaztatu egin beharko dute, maiatzaren 18ko 543/2001 Errege Dekretuaren 7.2 artikuluak ezarritakoarekin bat etorriz, ez dutela bere Estatuan funtzio publikora sartzea galarazten dien diziplina-zigorrik edo kondena penalik.
d) Bateraezintasunik ez daukala adierazten duen aitorpena jarduera publikoren bat betetzen edo pentsioren bat jasotzen ari bada.
Karrerako funtzionarioak diren espainiarrek ez dituzte a), b) eta c) ataletako dokumentuak eta baldintzak justifikatu behar, eta funtzionarioak direla eta beren zerbitzu orrian agertzen diren inguruabarrak egiaztatzen dituen ministerioaren edo organismoaren egiaztagiria aurkeztu behar dute.
11.-Izendapena
11.1. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren errektoreak izendatuko du izangaia karrerako irakasle funtzionario, izangaiak aurreko oinarrian ezarritako baldintzak eta epeak bete eta gero.
11.2. Proposaturiko izangaiak eskatutako dokumentazioa aurkezten ez badu, Unibertsitatearen errektoreak funtzionario izendatuko du Batzordearen proposamenean ezarritako lehentasun-hurrenkeran hurrengo postuan agertzen den lehiatzailea.
11.3. Izendapenak zehaztuko du lanpostuaren izena: kidegoa, jakintza-arloa eta saila, bai eta lanpostuaren kodea ere Langileen Lanpostu Zerrendan. Izendapena Langileen Erregistro Nagusiari jakinaraziko zaio, Langileen Erregistro zenbakia emateko eta dagokien kidegoan inskripzioa egiteko, eta Unibertsitateen Kontseiluaren Idazkaritza Nagusiari ere bai. Izendapena "Estatuko Aldizkari Ofizialean" eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
11.4. Gehienez ere 20 eguneko epean, izendapena "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, hartu beharko du lanpostuaren jabetza proposaturiko izangaiak, eta orduan ere hartuko du dagokion unibertsitate-irakaskidegoko funtzionarioaren izaera, horrek dakartzan eskubide eta betebeharrekin.
12.-Datuen babesa
12.1. Norberaren Datuak Babesteko 15/1999 Lege Organikoak (BOE 298 zk., abenduaren 14koa) ezarritakoarekin bat etorriz, izangaiek emandako datuak Langileen fitxategian jasoko dira. Fitxategi horren helburua da Nafarroako Unibertsitate Publikoko langileen kudeaketa, irakaskuntzaren eta ikerketaren kudeaketa, langileen parte-hartzea kudeatzea unibertsitateko zerbitzuetan eta ekitaldietan, bai eta izangaien parte-hartzea kudeatzea ere hautaketa-prozesuetan. Fitxategi honetan jasotako datuak erabili ahalko dira historiaren, estatistikaren edo zientziaren arloko helburuetarako.
13.-Azken xedapena
13.1. Lehiaketa burutu artean, Batzordeak erabakiko ditu arauak aplikatzean sortzen diren zalantzak, bai eta arau horietan ezarri gabeko kasuetan jarraitu behar den bidea zein den ere. Batzordearen jarduera Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legera egokituko da beti.
13.2. Hautapen Batzordearen egintzen aurkako errekurtsoak aurkeztu ahalko dira Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezarritako kasuetan eta forman.
13.3. Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du eta bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke hura argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiei aurkeztua; eta aukeran aurkeztu ahalko da berraztertzeko errekurtsoa Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Errektoretzaren aurrean, hilabeteko epean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita. Kasu honetan, ez da aurkezten ahalko lehen aipaturiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, berariaz erabaki artean edo berraztertzeko errekurtsoa presuntzioz ezetsi artean.
Iruñean, 2009ko otsailaren 6an.-Errektorea, Julio Lafuente López.
I. ERANSKINA
Unibertsitateko katedradunak
Lanpostu zk.: 2238. Lanpostu-kopurua: Bat. Jakintza-arloa: Soziologia. Saila: Soziologia. Irakaskuntza-eskakizuna: Jakintza-arloarena.
Lanpostu zk.: 3939. Lanpostu-kopurua: Bat. Jakintza-arloa: Nutrizioa eta Bromatologia. Saila: Natura Ingurunearen Zientziak. Irakaskuntza-eskakizuna: Jakintza-arloarena.
Lanpostu zk.: 3940. Lanpostu-kopurua: Bat. Jakintza-arloa: Estatuaren Eliza Zuzenbidea. Saila: Zuzenbide Publikoa. Irakaskuntza-eskakizuna: Jakintza-arloarena.
Lanpostu zk.: 3941. Lanpostu-kopurua: Bat. Jakintza-arloa: Estatistika eta Ikerketa Operatiboa. Saila: Estatistika eta Ikerketa Operatiboa. Irakaskuntza-eskakizuna: Jakintza-arloarena.
Lanpostu zk.: 3942. Lanpostu-kopurua: Bat. Jakintza-arloa: Historia Garaikidea. Saila: Geografia eta Historia. Irakaskuntza-eskakizuna: Jakintza-arloarena.
Lanpostu zk.: 3943. Lanpostu-kopurua: Bat. Jakintza-arloa: Matematika Aplikatua. Saila: Matematika eta Informatika Ingeniaritza. Irakaskuntza-eskakizuna: Jakintza-arloarena.
Lanpostu zk.: 3944. Lanpostu-kopurua: Bat. Jakintza-arloa: Fabrikazio Prozesuen Ingeniaritza. Saila: Mekanika, Energetika eta Materialen Ingeniaritza. Irakaskuntza-eskakizuna: Jakintza-arloarena. Ikerketa-eskakizuna: Deformazio plastiko larriaren prozesuen garapena, estrusioaren bidez, kanal angeluarretan, eta Fabrikazio prozesu jarraituen garapena, materialak lortzeko deformazio plastikoaren bidez, kanal angeluarretan.
Lanpostu zk.: 3945. Lanpostu-kopurua: Bat. Jakintza-arloa: Animalia Ekoizpena. Saila: Nekazaritza Ekoizpena. Irakaskuntza-eskakizuna: Jakintza-arloarena.
Lanpostu zk.: 3946. Lanpostu-kopurua: Bat. Jakintza-arloa: Ingeniaritza Kimikoa. Saila: Kimika Aplikatua. Irakaskuntza-eskakizuna: Jakintza-arloarena.
Lanpostu zk.: 3947. Lanpostu-kopurua: Bat. Jakintza-arloa: Kimika Ezorganikoa. Saila: Kimika Aplikatua. Irakaskuntza-eskakizuna: Jakintza-arloarena.
Unibertsitateko irakasle titularrak
Lanpostu zk.: 3235. Lanpostu-kopurua: Bat. Jakintza-arloa: Konstituzio Zuzenbidea. Saila: Zuzenbide Publikoa. Irakaskuntza-eskakizuna: Jakintza-arloarena.
Lanpostu zk.: 3948. Lanpostu-kopurua: Bat. Jakintza-arloa: Ekonomia Aplikatua. Saila: Ekonomia. Irakaskuntza-eskakizuna: Jakintza-arloarena.
Lanpostu zk.: 3949. Lanpostu-kopurua: Bat. Jakintza-arloa: Seinalearen Teoria eta Komunikazioak. Saila: Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoa. Irakaskuntza-eskakizuna: Jakintza-arloarena.
II. ERANSKINA
Errektore txit prestua:
Unibertsitate horren Unibertsitateko Irakaskidegoetako lanpostuak sarbide-lehiaketaren bidez betetzeko deia egin denez, lanpostu horiek betetzeko deialdian izangai izateko onartzea eskatzen dut.
I.-Sarbide lehiaketaren bidez betetzeko deitutako lanpostuaren datuak.
Lehiaketa-zenbakia:
Irakaskidegoa:
Jakintza arloa:
Saila:
Egingo den irakaskuntza eta ikerketa-jarduera
Deialdiaren eguna: E.A.O.
II.-Datu pertsonalak.
Lehen deitura Bigarren deitura Izena
Jaioteguna Jaioterria Zein probintziatan jaioa IFZ
Helbidea/Jakinarazpenak egiteko tokia Telefonoa
Udalerria Posta kodea Probintzia
Karrerako funtzionarioa izanez gero:
Jardunean f
Egoera
Eszedentzian f Zerbitzu Berezietan f Beste egoera batzuetan f
Datu akademikoak (betekizun akademikoak egiaztatzen dituen dokumentazioa erantsi behar zaio eskaera honi).
Unibertsitateko Katedra baterako sarbide-lehiaketa.
f Unibertsitateko Katedraduna f Unibertsitateko titularra edo Unibertsitate
Eskolako katedraduna (hiru urteko antzinatasuna
deialdi-ebazpen honen aurretik)
Lanpostuaren jabetza hartu zuen eguna Unibertsitatea
Abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 60. artikuluaren bigarren paragrafoari heltzen dio: Doktorea izatea Unibertsitate Koordinaziorako Kontseiluaren berariazko salbuespenarekin ............................... ko E.A.O.n argitaratua Ebazpenaren eguna
f Egiaztapena
Kidegoa Koordinaziorako Kontseiluaren ebazpenaren eguna E.A.O
Unibertsitateko titularra izateko sarbide-lehiaketa
f doktore titulua. Noiz emana
f lizentziadun titulua. Unibertsitatea
f Egiaztapena
Kidegoa Koordinaziorako Kontseiluaren ebazpenaren eguna E.A.O
Eskubideak eta tasak ordaindu diren eguna:
Ordainketa Nafarroako Rural Kutxan
Eskaera honek aipatzen duen deialdian onartua izatea eskatzen dut eta bertan agertzen diren datu guztiak egiazkoak direla adierazten dut, baita deialdian eskatzen diren betekizun guztiak eta funtzio publikoan sartzeko beharrezkoak diren guztiak betetzen ditudala ere, eta hori guztia egiaztatuko dut eskatzen zaidanean.
Norberaren Datuak Babesteko abenduaren 13ko Lege Organikoaren 5. artikuluak ezarritakoarekin bat etorriz, formulario honetan idazten dituzun datu pertsonalak "Giza Baliabideetako Informazio Sistema" izeneko fitxategian jasoko dira, zeina ekainaren 29ko 731/2005 Ebazpenaren bidez sortu baitzen (100 zenbakidun Nafarroako Aldizkari Ofizial, 2005eko abuztuaren 22koa). Fitxategi horren helburua da bai Langileen Kudeaketa, bai berorien hautaketa-prozesuak kudeatzea ere, aipaturiko ebazpenak ezarritako moduan.
Sarbide, zuzenketa eta deuseztatze-eskubideak erabili ahal izango dituzu Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregistro Orokorrean eskabidea egin, eta idazkia Unibertsitateko kudeatzaileari zuzenduz.
.....................(n), .......(e)ko .........aren .........(e)(a)n
(Sinadura)
NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO ERREKTORE JAUNA.
III. ERANSKINA
BATZORDEAREN OSAERA
Unibertsitateko katedradunak
Lanpostu zk.: 2238. Lanpostu-kopurua: Bat. Jakintza-arloa: Soziologia. Saila: Soziologia. Irakaskuntza-eskakizuna: Jakintza-arloarena.
BATZORDE TITULARRA:
Batzordeburua: Bernabé Sarabia Heydrich dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoan.
Batzordekide idazkaria: José María García Blanco dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Oviedoko Unibertsitatean.
Mahaikidea: Emilio Lamo de Espinosa Michels de Champourcin dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Madrileko Unibertsitate Konplutensean.
ORDEZKO BATZORDEA:
Batzordeburua: Cristóbal Torres Albero dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Madrileko Unibertsitate Autonomoan.
Eduardo Bericat Alastuey dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Sevillako Unibertsitatean.
Batzordekide idazkaria: Antonio Ariño Villarroyo dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Valentziako Unibertsitatean.
José Almaraz Pestana dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsite Nazionalean.
Mahaikidea: Carlota Solé Puig dk. and., Unibertsitateko katedraduna Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan.
Manuel Pérez Yruela dk. jn., Kordobako Ikerketa Zientifikoen Goi Mailako Kontseiluko irakasle ikertzailea.
Lanpostu zk.: 3939. Lanpostu-kopurua: Bat. Jakintza-arloa: Nutrizioa eta Bromatologia. Saila: Natura Ingurunearen Zientziak. Irakaskuntza-eskakizuna: Jakintza-arloarena.
BATZORDE TITULARRA:
Batzordeburua: Antonio Herrera Marteache dk. jn., Zaragozako Unibertsitateko katedraduna.
Batzordekide idazkaria: María Teresa Mora Ventura dk. and., Unibertsitateko katedraduna Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan.
Mahaikidea: María Molina Martín dk. and., Unibertsitateko katedraduna Madrileko Unibertsitate Konplutensean.
ORDEZKO BATZORDEA:
Batzordeburua: Miguel Ángel Asensio Pérez dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Extremadurako Unibertsitatean.
Jordi Mañes Vinuesa dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Valentziako Unibertsitatean.
Batzordekide idazkaria: Carmen Díez Marqués dk. and., Unibertsitateko katedraduna Madrileko Unibertsitate Konplutensean.
Rafael Jordano Salinas dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Kordobako Unibertsitatean.
Mahaikidea: Julián Carlos Rivas Gonzalo dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Salamancako Unibertsitatean.
M.ª Asunción Lage Yusty dk. and., Unibertsitateko katedraduna Santiagoko Unibertsitatean.
Lanpostu zk.: 3940. Lanpostu-kopurua: Bat. Jakintza-arloa: Estatuaren Eliza Zuzenbidea. Saila: Zuzenbide Publikoa. Irakaskuntza-eskakizuna: Jakintza-arloarena.
BATZORDE TITULARRA:
Batzordeburua: M. Adoración Castro Jover dk. and., Unibertsitateko katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean.
Batzordekide idazkaria: Alberto Pérez Calvo dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoan.
Mahaikidea: Miguel Ángel García Herrera dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean.
ORDEZKO BATZORDEA:
Batzordeburua: Ana Fernández-Coronado González dk. and., Unibertsitateko katedraduna Madrileko Unibertsitate Konplutensean.
José María Contreras Mazarío dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Sevillako Pablo Olavide Unibertsitatean.
Batzordekide idazkaria: Luis Mariano Cubillas Recio dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Valladolideko Unibertsitatean.
Gustavo Suárez Pertierra dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsite Nazionalean.
Mahaikidea: Gonzalo Maestro Buelga dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean.
Francisco Javier Corcuera Atienza dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean.
Lanpostu zk.: 3941. Lanpostu-kopurua: Bat. Jakintza-arloa: Estatistika eta Ikerketa Operatiboa. Saila: Estatistika eta Ikerketa Operatiboa. Irakaskuntza-eskakizuna: Jakintza-arloarena.
BATZORDE TITULARRA:
Batzordeburua: Ana Fernández Militino dk. and., Unibertsitateko katedraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoan.
Batzordekide idazkaria: Carmen María Cadarso Suárez dk. and., Unibertsitateko katedraduna Santiagoko Unibertsitatean.
Mahaikidea: Luis Cruz Orive dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Kantabriako Unibertsitatean.
ORDEZKO BATZORDEA:
Batzordeburua: Santiago Velilla Cerdán dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Madrileko Carlos III Unibertsitatean.
Guadalupe Gómez Melis dk. and., Unibertsitateko katedraduna Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan.
Batzordekide idazkaria: María Dolores Ruiz Medina dk. and., Unibertsitateko katedraduna Granadako Unibertsitatean.
Juan Villar Fernández dk. jn., Unibertsitateko katedraduna A Coruñako Unibertsitatean.
Mahaikidea: Juan José Romo Urroz dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Madrileko Carlos III Unibertsitatean.
José Miguel Angulo Ibáñez dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Granadako Unibertsitatean.
Lanpostu zk.: 3942. Lanpostu-kopurua: Bat. Jakintza-arloa: Historia Garaikidea. Saila: Geografia eta Historia. Irakaskuntza-eskakizuna: Jakintza-arloarena.
BATZORDE TITULARRA:
Batzordeburua: Juan Pablo Fusi Aizpurua dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Madrilgo Unibertsitate Konplutensean.
Batzordekide idazkaria: Javier María Donézar Díez de Ulzurrun dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Madrilgo Unibertsitate Autonomoan.
Mahaikidea: Manuel Redero San Román dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Salamancako Unibertsitatean.
ORDEZKO BATZORDEA:
Batzordeburua: Manuel González Portilla dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean.
Josep María Fradera Barceló dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Pompeu Fabra Unibertsitatean.
Batzordekide idazkaria: Luis Castells Arteche dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean.
Ramón Villares Paz dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Santiagoko Unibertsitatean.
Mahaikidea: José Luis de la Granja Sáinz dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean.
Félix Juan Luengo Teixidor dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean.
Lanpostu zk.: 3943. Lanpostu-kopurua: Bat. Jakintza-arloa: Matematika Aplikatua. Saila: Matematika eta Informatika Ingeniaritza. Irakaskuntza-eskakizuna: Jakintza-arloarena.
BATZORDE TITULARRA:
Batzordeburua: Jesús Francisco Palacián Subiela dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoan.
Batzordekide idazkaria: Francisco José Marcellán Español dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Madrileko Carlos III Unibertsitatean.
Mahaikidea: Jaume Llibre Saló dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan.
ORDEZKO BATZORDEA:
Batzordeburua: Antonio Carmelo Elipe Sánchez dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Zaragozako Unibertsitatean.
Emilio Freire Macías dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Sevillako Unibertsitatean.
Batzordekide idazkaria: Luis Ferragut Canals dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Salamancako Unibertsitatean.
Francisco Javier Muñoz Delgado dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Jaengo Unibertsitatean.
Mahaikidea: Andrei Martínez Finkelshtein dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Almeriako Unibertsitatean.
Eduardo Liz Marzán dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Vigoko Unibertsitatean.
Lanpostu zk.: 3944. Lanpostu-kopurua: Bat. Jakintza-arloa: Fabrikazio Prozesuen Ingeniaritza. Saila: Mekanika, Energetika eta Materialen Ingeniaritza. Irakaskuntza-eskakizuna: Jakintza-arloarena. Ikerketa-eskakizuna: Deformazio plastiko larriaren prozesuen garapena, estrusioaren bidez, kanal angeluarretan, eta Fabrikazio prozesu jarraituen garapena, materialak lortzeko deformazio plastikoaren bidez, kanal angeluarretan.
BATZORDE TITULARRA:
Batzordeburua: Miguel Ángel Sebastián Pérez dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsite Nazionalean.
Batzordekide idazkaria: Jesús María Pérez García dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan.
Mahaikidea: José Luis Ocaña Moreno dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan.
ORDEZKO BATZORDEA:
Batzordeburua: Fernando Torres Leza dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Zaragozako Unibertsitatean.
José Enrique Ares Gómez dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Vigoko Unibertsitatean.
Batzordekide idazkaria: Joan Vivancos Calvet dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan.
Manuel Sánchez Carrilero dk. jn., Unibertsitate katedraduna Cadizeko Unibertsitatean.
Mahaikidea: Francisco Javier Fuenmayor Fernández dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Valentziako Unibertsitatean.
Luis Norberto López de Lacalle Marcaide dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean.
Lanpostu zk.: 3945. Lanpostu-kopurua: Bat. Jakintza-arloa: Animalia Ekoizpena. Saila: Nekazaritza Ekoizpena. Irakaskuntza-eskakizuna: Jakintza-arloarena.
BATZORDE TITULARRA:
Batzordeburua: Antonio Purroy Unanua dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoan.
Batzordekide idazkaria: Gerardo Caja López dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan.
Mahaikidea: Mariola Baucells Sánchez dk. and., Unibertsitateko katedraduna Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan.
ORDEZKO BATZORDEA:
Batzordeburua: Carlos Buxadé Carbó dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Madrileko Unibertsitate Politeknikoan.
Laureano Gallego Martínez dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Gaztela-Mantxako Unibertsitatean.
Batzordekide idazkaria: Pillar Molina Pons dk. and., Unibertsitateko katedraduna Valentziako Unibertsitate Politeknikoan.
María Teresa Paramio Nieto dk. and., Unibertsitateko katedraduna Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan.
Mahaikidea: Clemente J. López Bote dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Madrilgo Unibertsitate Konplutensean.
Vicente Gaudioso Lacasta dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Leongo Unibertsitatean.
Lanpostu zk.: 3946. Lanpostu-kopurua: Bat. Jakintza-arloa: Ingeniaritza Kimikoa. Saila: Kimika Aplikatua. Irakaskuntza-eskakizuna: Jakintza-arloarena.
BATZORDE TITULARRA:
Batzordeburua: Alberto González Guerrero dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoan.
Batzordekide idazkaria: Miguel Ángel Galán Serrano dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Salamancako Unibertsitatean.
Mahaikidea: Ángel Irabien Gulías dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Kantabriako Unibertsitatean.
ORDEZKO BATZORDEA:
Batzordeburua: Juan Ramón González Velasco dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean.
Juan Manuel Campelo Pérez dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Kordobako Unibertsitatean.
Batzordekide idazkaria: Daniel Prats Rico dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Alacanteko Unibertsitatean.
Guillermo Calleja Pardo dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Madrileko Carlos I Unibertsitatean.
Mahaikidea: Vicente Rafael Rives Arnau dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Salamancako Unibertsitatean.
Javier Bilbao Elorriaga dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean.
Lanpostu zk.: 3947. Lanpostu-kopurua: Bat. Jakintza-arloa: Kimika Ezorganikoa. Saila: Kimika Aplikatua. Irakaskuntza-eskakizuna: Jakintza-arloarena.
BATZORDE TITULARRA:
Batzordeburua: Cristóbal Valenzuela Calahorro dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Granadako Unibertsitatean.
Batzordekide idazkaria: Francisco Rodríguez Reinoso dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Alacanteko Unibertsitatean.
Mahaikidea: Álvaro Bernalte García dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Extremadurako Unibertsitatean.
ORDEZKO BATZORDEA:
Batzordeburua: Ángel Linares Solano dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Alacanteko Unibertsitatean.
Concepción Salinas Martínez de Lecea dk. and., Unibertsitateko katedraduna Alacanteko Unibertsitatean.
Mahaikide batzordeburua: Miguel Molina Sabio dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Alacanteko Unibertsitatean.
Antonio Sepúlveda Escribano dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Alacanteko Unibertsitatean.
Mahaikidea: Carlos Moreno Castilla dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Granadako Unibertsitatean.
Antonio García Rodríguez dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Granadako Unibertsitatean.
Unibertsitateko irakasle titularrak
Lanpostu zk.: 3235. Lanpostu-kopurua: Bat. Jakintza-arloa: Konstituzio Zuzenbidea. Saila: Zuzenbide Publikoa. Irakaskuntza-eskakizuna: Jakintza-arloarena.
BATZORDE TITULARRA:
Batzordeburua: Alberto Pérez Calvo dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoan.
Batzordekide idazkaria: Alejandro Torres Gutiérrez dk. jn., Unibertsitateko irakasle titularra Nafarroako Unibertsitate Publikoan.
Mahaikidea: Miguel Ángel García Herrera dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean.
ORDEZKO BATZORDEA:
Batzordeburua: Francisco Javier Corcuera Atienza dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean.
Pablo Pérez Tremps dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Madrileko Carlos III Unibertsitatean.
Batzordekide idazkaria: Alberto López Basaguren dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean.
Eduardo Vírgala Foruria dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean.
Mahaikidea: Gerardo Ruiz Rico dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Jaeneko Unibertsitatean.
Francisco Javier García Roca dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Madrileko Unibertsitateko Konplutensean.
Lanpostu zk.: 3948. Lanpostu-kopurua: Bat. Jakintza-arloa: Ekonomia Aplikatua. Saila: Ekonomia. Irakaskuntza-eskakizuna: Jakintza-arloarena.
BATZORDE TITULARRA:
Batzordeburua: Manuel Rapún Gárate dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoan.
Batzordekide idazkaria: Pedro Pascual Arzoz dk. jn., Unibertsitateko irakasle titularra Nafarroako Unibertsitate Publikoan.
Mahaikidea: Juan Ramón Cuadrado Roura dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Alcalá de Henareseko Unibertsitatean.
ORDEZKO BATZORDEA:
Batzordeburua: Juan Manuel Cabasés Hita dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoan.
José María Aizpurúa Aguirre dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoan.
Batzordekide idazkaria: Belén Iráizoz Apezteguía dk. and., Unibertsitateko irakasle titularra Nafarroako Unibertsitate Publikoan.
Carlos Gil Canaleta dk. jn., Unibertsitateko irakasle titularra Nafarroako Unibertsitate Publikoan.
Mahaikidea: Matilde Mars Ivars dk. and., Unibertsitateko irakasle titularra Valentziako Unibertsitatean.
Julio López Laborda dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Zaragozako Unibertsitatean.
Lanpostu zk.: 3949. Lanpostu-kopurua: Bat. Jakintza-arloa: Seinalearen Teoria eta Komunikazioak. Saila: Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoa. Irakaskuntza-eskakizuna: Jakintza-arloarena.
BATZORDE TITULARRA:
Batzordeburua: Mario Sorolla Ayza dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoan.
Batzordekide idazkaria: Ramón Gonzalo García dk. jn., Unibertsitateko irakasle titularra Nafarroako Unibertsitate Publikoan.
Mahaikidea: María Vera Isasa dk. and., Unibertsitateko irakasle titularra Vigoko Unibertsitatean.
ORDEZKO BATZORDEA:
Batzordeburua: Alfonso Carlosena García dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoan.
Jordi Romeu Robert dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan.
Batzordekide idazkaria: Carlos del Río Bocio dk. jn., Unibertsitateko irakasle titularra Nafarroako Unibertsitate Publikoan.
José M.ª Lopetegui Beregaña dk. jn., Unibertsitateko irakasle titularra Nafarroako Unibertsitate Publikoan.
Mahaikidea: Fernando Las Heras Andrés dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Oviedoko Unibertsitatean.
Daniel Segovia Vargas dk. jn., Unibertsitateko irakasle titularra Madrileko Carlos III Unibertsitatean.
Iragarkiaren kodea: F0902481
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
