I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak
24/2009 EBAZPENA, urtarrilaren 12koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari laguntzaile izateko 255 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia ebatzi eta 3 izangai izendatzen dituena. Lanpostu horietatik 10 lan araubidekoak dira, 6 lanaldi partzialeko kontratua izatekoak eta 4 lan araubide finkoan aldizka aritzeko Errenta Kanpainetan.
Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, maiatzaren 22an emandako 1349/2006 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari laguntzaile izateko 256 lanpostu betetzeko deialdia onetsi zen. Lanpostu horietatik 12 lan araubidekoak dira, 8 lanaldi partzialeko kontratua izatekoak eta 4 lan araubide finkoan aldizka aritzeko Errenta Kanpainetan. Deialdia 2006ko 66. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 2an.
2006ko urriaren 2an eman eta urte horretako 126. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 20an, argitaratu zen 2416/2006 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen eta 67744 lanpostu hutsa deialditik kanpo utzi zen, epai irmoa betez esleitua izan baitzen.
Azaroaren 27ko 2942/2006 Ebazpenaren bidez (2006ko 153. Nafarroako Aldizkari Ofizialean abenduaren 22an argitaratua), deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.
Hautaprobak bukatuta, lanpostu hutsak aukeratuta, deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta eta proposatutako izangaiek betebeharrak betetzen dituztela egiaztatuta, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak urriaren 8an emandako 3247/2007 Ebazpenaren bidez, 243 izangai izendatu ziren eta beste 10 kontratatzeko baimena eman zen.
Esan behar da deialdian sartutako 255 lanpostuetatik bat, euskaraz jakitea eskatzen zuena, azkenean bete gabe geratu zela, eta Elena Gil Cabañas andrea izendatzeko tramitazioa eten dela aipatu izangaia ukitzen duen ezinbesteko arrazoia desagertu arte.
Hala ere, izendatutako izangaietatik bi ez ziren lanpostuaz jabetu horretarako ezarritako epean, beste batek ez zuen kontratua sinatu eta beste hamazazpiri administrari laguntzaile lanpostuan borondatezko eszedentzia eman zitzaien, lanpostuaren jabetza hartu zuten egun beretik, une horretan beste Administrazio batean ari baitziren lanean.
Deialdiaren 7.4 eta 9.5 oinarrietan ezarritakoa kontuan harturik, 2008ko 74. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 16koan, izangai onartuen zerrendan haien ondotik zeuden 20 izangaiak izendatzeko proposamen osagarria argitaratu zen, izendatutako edo kontratatzeko deitutako izangai haiek utzitako lanpostu hutsak bete zitzaten.
Irailaren 1eko 2791/2009 Ebazpenaren bidez, proposatutako izangai haietatik 15 izendatu ziren eta erabaki zen bidezkoa zela beste 4 izangai kontratatzea, izan ere, izangai batek ez zuen aurkeztu deialdian eskatutako dokumentazioa.
Izendatutako izangai haietako bati borondatezko eszedentzia onartu zaio, jabetza hartu zuen egunetik beretik, egun horretan beste administrazio publiko batean ari baitzen lanean.
Deialdiaren 7.4 eta 9.6 oinarrietan xedatutakoa berriz ere aplikatuz, bi lanpostu huts zeudenez, 2008ko 146. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 1ekoan, beste izendapen proposamen osagarri bat argitaratu zen, hain zuzen ere, izangai onartuen zerrendan lehenago proposatu ziren izangai horien ondotik zeuden 2 izangaien aldekoa.
Aurkeztutako dokumentazioa aztertu eta eskatzen diren betebeharrak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, lanpostu hutsak aukeratu dituztenez, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostuak esleitzea.
Bestalde, 2008ko abenduaren 2ko idazkiaren bidez, Elena Gil Cabañas andreak, bere izendapena ezinbesteko arrazoiengatik etena dagoenez, adierazi du 2009ko urtarrilaren 7an utziko duela lanpostua eta prozedurari segida emateko eskatu du.
Izangai horrek aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta lanpostuan aritzeko gaitasuna erakusten duen txosten medikoa egin delarik, bidezkoa da andre hura ere izendatzea eta hautatu zuen lanpostua hari esleitzea.
Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Ananda Bucari Eguizábal andrea, Marisol Lizarbe Lizarbe andrea eta Elena Gil Cabañas andrea Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, administrari laguntzaileen lanpostuetan aritzeko.
2. Lanpostuaz jabetu ondoren, izendatuek Nafarroako Foru Komunitateko funtzionarioen arloan indarra duten xedapenetan ezarri diren eskubide eta betebehar guztiak izanen dituzte.
Lanpostuek D mailako edo taldeko ordainsariak izanen dituzte, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Ordainsariei buruzko behin-behineko Erregelamenduan eta aipatu lan hitzarmen kolektiboan ezarritakoaren arabera.
Izendatutako izangaiak Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean afiliatuko dira eta bertan alta emanen zaie.
Destinoko herrian bizi beharko dute eta, horretarako, udalerri horretan finkatu beharko dute bizilekua. Administrazioko organo eskudunek destinoa aldatzen ahalko dute.
Lanaldia zerbitzuaren beharren araberakoa izanen da, eta administrazio organo eskudunek noiznahi alda dezakete.
3. Lanpostu hauek esleitzea:
Ananda Bucari Eguizábal andreari 68030 lanpostua, funtzionario araubidekoa, Nafarroako Ospitaleko Harrera Atalari atxikia (O-NOZ), Iruñean aritzeko.
Marisol Lizarbe Lizarbe andreari 66664 lanpostua, funtzionario araubidekoa, Tuterako Osasun Barrutiko Cintruénigoko Oinarrizko Osasun Laguntza Taldeari atxikia (O-NOZ).
Elena Gil Cabañas andreari 67074 lanpostua, funtzionario araubidekoa, Osasun Publikoaren Institutuko Antzemate Goiztiarrerako Atalari atxikia (O-NOZ), Iruñean aritzeko.
4. Izendatutako izangaiek lanpostuen jabetza hartu beharko dute atxikita izanen diren arlo edo zentroetako langileria zuzendaritzan, izendapena jakinarazten denetik hilabeteko epean. Aipatu epean eta behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, izangairen bat ez baldin bada lanpostuaz jabetzen, Foru Komunitateko Administrazioaren funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.
5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, epaimahakideei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Lan Harremanen eta Antolamenduaren Zerbitzuari, Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzuari, Gizarte Prestazioen Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, baita interesdunei ere. Interesdunei aditzera emanen zaie ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoarekin bat (lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen).
6. Izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2009ko urtarrilaren 12an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.
Iragarkiaren kodea: F0900921