27. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

UHARTE

Kalifikazio juridikoaren aldaketa. Behin betiko onespena

Uharteko Udalak, 2009ko urtarrilaren 29an egindako bilkuran, behin betikoz onestea erabaki zuen Erripagaina birzatitzeko proiektuaren ondoriozko ZV3H lurzatiaren jabari publikoko zorupeko zati baten kalifikazio juridikoa aldatzen duen espedientea, B-8-2 eta B-8-3 lurzatiei lotzeko. Hura Agoizko Jabetza Erregistroan inskribatua dago 7.904. finka zenbakiarekin, seiehun eta berrogeita bat metro eta berrogei zentimetro koadroko (641,40 m²) azalera du eta Erripagaineko UPSko B-8 unitate morfologikoan sartuta dago.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Uharten, 2009ko otsailaren 4an.-Alkatea, Francisco Javier Basterra Basterra.

Iragarkiaren kodea: L0901943