27. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

22/2009 EBAZPENA, urtarrilaren 5ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 104 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia hein batean ebatzi eta Hezkuntza Departamentuko Erregistro Bulegoko burutzak eman gabe uzten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak abuztuaren 16an emandako 1878/2004 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 104 atal, bulego eta unitate parekaturen burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Aipatu deialdia 2004ko 113. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 20an.

Otsailaren 7an eman eta 2007ko 27. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 4koan, argitaratutako 231/2005 Ebazpenaren bitartez, 64 burutza edo unitate parekatu betetzeko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onetsi ziren. Burutza haien artean Hezkuntza Departamentuko Erregistro Bulegokoa zegoen.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak otsailaren 20an emandako 448/2006 Ebazpenaren bidez, Natividad Yeregui Mendinueta andrea Hezkuntza Departamentuko Erregistro Bulegoko buru izendatu zen.

Natividad Yeregui Mendinueta andrea burutza horren jabetza hartu baino lehen hil zen, eta ez dago izangai onartu gehiagorik. Hortaz, bidezkoa da eman gabe uztea.

Horrenbestez, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak irailaren 3ko 55/2003 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hezkuntza Departamentuko Erregistro Bulegoko burutza eman gabe uztea. Burutza hori betetzeko deialdia Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak abuztuaren 16an emandako 1878/2004 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

2. Ebazpen hau epaimahakideei, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Lan Harremanen eta Antolamenduaren Zerbitzuari, Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko urtarrilaren 5ean.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0900922