II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
BUÑUEL
Urbanizazio proiektua. Hasierako onespena
Buñuelgo Udaleko Gobernu Batzarrak, 2009ko urtarrilaren 30ean egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udal Planeko U.D. 27 urbanizatzeko proiektua, eremu horretan lurrak dituzten jabe guztiek sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151. eta 76. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.
Buñuelen, 2009ko otsailaren 2an.-Alkatea, Santiago Mayayo Chueca.
Iragarkiaren kodea: L0902052