27. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

FUNES

Aldaketa Funesko Udalaren aurrekontuan. Hasierako onespena

Funesko Udalak, 2009ko urtarrilaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen aldaketa hauek 2008ko ekitalditik 2009kora luzatutako aurrekontuan:

Gaia: kreditu berezia Estatuaren Funtseko inbertsio obretarako.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Funesen, 2009ko otsailaren 3an.-Alkatea, Antonio Ulzurrun Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L0901908