27. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

OBANOS

2009ko aurrekontu orokor eta bakarra. Behin betiko onespena

Udalak, 2008ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2009ko ekitaldiko aurrekontuaren espedientea, eta 2009ko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 16an. Jendaurrean egoteko epea inork kontrako alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, 6/1990 Foru Legearen 276.2 artikuluarekin eta 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin bat, behin betiko onetsi da, eta 2/1995 Foru Legearen 277.1 artikuluari jarraituz, behin betiko onetsi dela aditzera ematen da. Hona hemen laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.-Zuzeneko zergak: 241.502,00 euro.

2. kapitulua.-Zeharkako zergak: 40.000,00 euro.

3. kapitulua.-Tasak eta bertzelako diru-sarrerak: 26.581,00 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 300.882,00 euro.

5. kapitulua.-Ondareko diru-sarrerak: 41.490,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 650.455,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.-Langileen gastuak: 97.200,00 euro.

2. kapitulua.-Ondasun arruntak eta zerbitzuak: 278.490,00 euro.

3. kapitulua.-Finantza-gastuak: 20.650,00 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 189.505,00 euro.

9. kapitulua.-Finantza-pasiboak: 64.610,00 euro.

Gastuak, guztira: 650.455,00 euro.

Argitara ematen da, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 277. artikuluak zehazturiko ondorioak izan ditzan.

Obanosen, 2009ko otsailaren 4an.-Alkatea, Fernando Lana Guembe.

Iragarkiaren kodea: L0901973