27. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan OOLTko pediatra izateko 7 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan OOLTko pediatra izateko 7 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoari jarraikiz (2008ko 25. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 25ekoa), deialdi horretako epaimahaiak probak gainditu dituzten izangaien izenen zerrenda aurkeztu du, lortutako puntuazioaren araberakoa, eta horrekin batera, probak gainditu eta puntuaziorik altuenak izateagatik deitutako lanpostuetan sartzen ahal diren izangaiak izendatzeko proposamena. Kontuan harturik Lucía Antonia Rota Zapata andreari, berak eskatuta, eszedentzia egoera onartu zaiola lanpostuaren jabetza hartu zuen egunetik beretik, egun horretan beste administrazio publiko batean ari baitzen lanean.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan OOLTko pediatra izateko 7 lanpostu betetzeko izendapen proposamena osatzen da, honako hau sartuz:

MARÍA TERESA RIVES FERRERO.

2. Hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara bedi, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko urtarrilaren 20an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, José María Ayerra Lazcano.

Iragarkiaren kodea: F0901231